Araudia

Araudia

Babes ofizialeko etxebizitzen arloko araudiari buruzko informazioa eskuragai dago Etxebideren web-orrian: http://www.etxebide.euskadi.eus/x39-etxebide/eu. Edonola ere, alderdi hauek aipatu behar dira:

Etxebizitza eskuratzeko baldintzak

Etxebizitzen adjudikazio-prozeduretan parte hartu ahal izateko, nahitaezkoa da dagokion erregimenean etxebizitzaren eskatzaile moduan izena emanda egotea Getxon, Etxebideren Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan, eta dagokion sustapenean izena ematea 2013ko urtarrilaren 2az geroztik behin-behineko kalifikazioa daukaten sustapenen kasuan.
Babes ofizialeko etxebizitzen zozketan parte hartu ahal izateko, baldintza orokor hauek bete beharko dira (berariazko baldintzei dagokionez, pleguetan jasotakoari men egin beharko zaio).
  • Getxoko Udalean erroldatuta egotea, dagokion antzinatasunarekin
  • Diru-sarrerak gutxieneko eta gehienezko mugen barruan daudela egiaztatzea
  • Etxebizitzak ez edukitzea

Aurkeztu beharreko dokumentazioa Etxebideren inskripzio-eskaerarekin

Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuaren (Etxebide) Erregistroko inskripzio-eskaeraren ereduan jasotakoa.

Kupoak

Sustapen bakoitzean dauden etxebizitzak sustapena arautuko duten pleguetan adierazten diren kupo ezberdinen artean banatuko dira. Kupo hauek daude (adibide moduan, izaera baztertzailerik gabe):

  • Mugikortasun urria eta iraunkorra daukaten pertsonak
  • Familia ugariak
  • Gutxienez 4 urteko antzinatasuna Etxebideren eskatzaile moduan
  • 35 urtetik beherakoak
  • Adin txikikoak kargura dituzten guraso bakarreko familiak
  • Kupo orokorra

Udalak ezarriko du etxebizitza-erreserbarik edo adierazitako kuporik badagoen, mugikortasun urria daukaten pertsonen kasuan izan ezik, erreserba hori nahitaezkoa baita; kasu horretan, sustapen bakoitzean 25 etxebizitzetako bat edo zati bat kupo horri esleituko zaio.

Etxebidek zuzenean sartuko du eskaera adierazitako kuporen batean, eskatzaile bakoitzaren espedientean jasota datozen familia-osaera eta zirkunstantziak aintzat hartuta.

Adjudikazio-prozedura

Hasiera

Etxebizitzen adjudikazio-prozedurari alkatearen-lehendakariaren dekretu bidez emango zaio hasiera, eta behin-behineko kalifikazioa lortu ostean emango da agindua. Dekretu hori Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, udalaren web-orrialdean eta iragarki-taulan argitaratuko da; dena dela, beste komunikabide batzuetan ere zabal daiteke.

Partaidetza

Prozeduran boluntarioki parte hartuko da, eta hasierako dekretuan adierazitako epean egin beharko da.

Onartuen eta baztertuen zerrenda

Eskaerak aurkezteko epea amaitu denean, deitutako etxebizitza-sustapenerako onartutako eta baztertutako eskaeren-zerrendak onartuko dira.

Zerrenda horiek udalaren iragarki-taulan eta web-orrialde honetan argitaratuko dira. Zerrenden onarpena eta argitaratzea Bizkaiko Lurralde Historikoan hedapen handiena daukan egunkarian iragarriko dira.

Zerrenden onarpeneko ebazpenaren kontra alkatearen aurrean berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke, hilabeteko epean, udaleko iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo egunetik.

Aurkeztutako errekurtsoak ebatzita, zozketa egingo da etxebizitzaren adjudikaziodunak hautatzeko eta etxebizitzak adjudikatzeko. Zozketa hori notarioaren aurrean egingo da.

Etxebizitza-eskaera gehiago baldin badaude, gainerako eskaerak itxarote-zerrendan sartuko dira. Itxarote-zerrendak bost (5) urteko iraupena dauka, sustapeneko etxebizitza guztiak adjudikatzen diren unetik.

Itxarote-zerrenda eraginkorragoa izateko eta berme gehiago eskaintzeko, itxarote-zerrendan daudenek Getxoko Udalari azkeneko helbide-aldaketen berri eman beharko diote, komunikazioak helburu horretarako adierazitako azkeneko helbidera bidali ahal izateko; hala, komunikatzeko bi saikera hutsen ostean eta aldizkarian argitaratu eta gero, interesdunak eskaerari uko egin diola joko da.

Etxebizitzen adjudikazioa egin denean, adjudikaziodunen artean ez da aldaketarik/trukerik onartuko.

Gero, hautatuen zerrendak onartuko dira zozketaren emaitzaren arabera. Zerrenda horiek udalaren iragarki-taulan, web-orrialdean eta lurralde-ordezkaritza bakoitzaren iragarki-taulan argitaratuko dira. Zerrendak onartzen dituen ebazpenaren kontra berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke alkatearen aurrean.

Adjudikazioa gauzatzea

Egiaztatuko da zozketan irabazle izan diren eskatzaileek etxebizitza eskuratzeko baldintzak betetzen dituztela. Baldintzak betez gero, etxebizitzaren adjudikaziodunei jakinaraziko zaie zein etxebizitza esleitu zaien, eta hamabost eguneko epea emango zaie etxebizitzaren onarpena edo uko egitea aurkezteko. Etxebizitza eskuratzeko baldintzak betetzen ez badira, adjudikaziodunari etxebizitza ukatu zaiola jakinaraziko zaio.

Hautatuak 15 eguneko epean etxebizitza onartzen duela edo uko egiten diola jakinarazten ez badu, etxebizitzari uko egiten diola joko da. Zehaztutako epean etxebizitzari espresuki edo isilean uko egiten badio, udalak adjudikazioa atzera botako du, eta itxarote-zerrendan dagokionari eskainiko dio.

Etxebizitza onartuta, adjudikaziodunak kontratu pribatua gauzatu beharko du sustatzailearekin. Kontratu hori hilabeteko epean sinatu beharko da gehienez ere sustatzaileak adjudikaziodunari errekerimendua egiten dionetik, eta epe horretan kontratu pribatua gauzatzen ez bada, adjudikazioari uko egiten diol joko da, eta itxarote-zerrendan dagokionari eskainiko zaio etxebizitza. Eusko Jaurlaritzak kontratu pribatua onartuko du eskritura publikoa egin aurretik. Onarpen horri uko eginez gero, itxarote-zerrendan dagokionari eskainiko zaio etxebizitza. Zerrenda agortuta badago edo zerrendarik ez badado, sustatzaileak baldintzak betetzen dituen edonori saldu ahal izango dio etxebizitza.

Babes Ofizialeko Etxebizitzak alokairuan adjudikatzeko prozedura (2013ko urtarrilaren 2az geroztik behin-behineko kalifikazioa daukaten sustapenak)

Hasiera

Etxebizitzen adjudikazio-prozedurari alkatearen- lehendakariaren dekretu bidez emango zaio hasiera, eta behin-behineko kalifikazioa lortu ostean emango da agindua. Dekretu hori Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, udalaren web-orrialdean eta iragarki-taulan argitaratuko da; dena dela, beste komunikabide batzuetan ere zabal daiteke.

Partaidetza

Prozeduran boluntarioki parte hartuko da, eta hasierakko dekretuan adierazitako epean egin beharko da.

Onartuen eta baztertuen zerrenda eta etxebizitzen esleipena

Eskaerak aurkezteko epea amaitu denean, onartutako eta baztertutako eskaeren zerrendak onartuko dira. Zerrenda horiek udalaren iragarki-taulan eta web-orrialde honetan argitaratuko dira.

Zerrenden onarpeneko ebazpenaren kontra alkatearen aurrean berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke, hilabeteko epean, udaleko iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo egunetik.

Etxebizitzen esleipenerako aintzat hartuko da prozeduran sartutako pertsonek edo bizikidetza-unitateek lortutako puntuazio-ordena, barema honen aplikazioan:

  1. Etxebizitza Eskaerarako Erregistroan izena emandakoaren antzinatasuna: 5 puntu emango dira antzinatasunik handieneko bizikidetza-unitateko kideak izena emanda daraman urte bakoitzarengatik. 40 puntu gehienez ere 8 urteko edo gehiagoko antzinatasuna daukaten eskaerentzat, eta 5 puntu gutxienez urtebeteko edo gehiagoko eta bi urtetik beherako antzinatasuna daukaten eskaerentzat.
  2. Bizikidetza-unitateko kide kopurua: 5 puntu emango dira bizikidetza-unitateko kide bakoitzarengatik, eta zenbaketa horretarako kontuan hartuko dira soilik titularrak eta haien seme-alabak, eta haien helbidean erroldatuta dauden familia-harrerako edo lege-zaintzapeko pertsonak, edo epaileak aitortutako bisita-erregimeneko pertsonak. 30 puntu gehienez kidetik gorako eskaeretarako, eta 5 puntu gutxienez kide bakarreko eskaeretarako.
  3. Diru-sarrerak: 20 puntu gehienez ere 3.000 eta 9.000 euro arteko diru-sarrerak dauzkaten eskatzaileentzat; 15 puntu 9.001 eta 15.000 euro arteko diru-sarrerak dauzkaten eskatzaileentzat; 10 puntu 15.001 eta 25.000 euro arteko diru-sarrerak dauzkaten eskatzaileentzat, eta gutxienez 5 puntu 25.001 eta 30.000 arteko diru-sarrerak dauzkaten eskatzaileentzat.
  4. Erroldatzea: 10 puntu emango zaizkie behintzat titularretako bat sustapenaren udalerrian erroldatuta daukaten espedienteei, eta 5 puntu behintzat titularretako bat funtzio-eremuan erroldatuta daukaten espedienteei.
  5. Etxebizitzarako behar berezia: 10 puntu emango zaizkie etxebizitzarako behar bereziarekin titularretako bat daukaten espedienteei. Adimen- eta garapen-ezgaitasuna edo buru-gaixotasuna daukaten pertsonen kasuan, 10 puntu emango zaizkie espedienteei, baldin eta bizikidetza-unitateko kideetako batek baldintza hori egiazta badezake. Talde ezberdinetan daudenei 10 puntu emango zaizkie talde bakoitzeko, eta 30 puntu gehienez ere.

Esleipenak amaitzerakoan, itxarote-zerrenda bat egingo da adjudikazioan parte hartu duten eta etxebizitzarik gabe geratu diren eskatzaileekin.

Adjudikazioa gauzatzea

Egiaztatuko da pertsona eta bizikidetza-unitate adjudikaziodunek etxebizitza eskuratzeko baldintzak betetzen dituztela. Baldintzak betez gero, etxebizitzaren adjudikaziodunei jakinaraziko zaie zein etxebizitza esleitu zaien, eta hamabost eguneko epea emango zaie etxebizitzaren onarpena edo uko egitea aurkezteko. Etxebizitza eskuratzeko baldintzak betetzen ez badira, adjudikaziodunari etxebizitza ukatu zaiola jakinaraziko zaio.

Hautatuak 15 eguneko epean etxebizitza onartzen duela edo uko egiten diola jakinarazten ez badu, etxebizitzari uko egiten diola joko da. Zehaztutako epean etxebizitzari espresuki edo isilean uko egiten badio, udalak adjudikazioa atzera botako du, eta itxarote-zerrendan dagokionari eskainiko dio.

Etxebizitza onartuta, adjudikaziodunak kontratu pribatua gauzatu beharko du sustatzailearekin. Kontratu hori hilabeteko epean sinatu beharko da gehienez ere sustatzaileak adjudikaziodunari errekerimendua egiten diotenik, eta epe horretan kontratu pribatua gauzatzen ez bada, adjudikazioari uko egiten diola joko da, eta itxarote-zerrendan dagokionari eskainiko zaio etxebizitza. Eusko Jaurlaritzak kontratu pribatua onartuko du eskritura publikoa egin aurretik. Onarpen horri uko eginez gero, itxarote-zerrendan dagokionari eskainiko zaio etxebizitza. Zerrenda agortuta badago edo zerrendarik ez badago, sustatzaileak baldintza betetzen dituen edonori saldu ahal izango dio etxebizitza.

Gehienezko prezioak

Babes ofizialeko etxebizitzen gehienezko prezioak zehazten dituen Etxebizitza, Herri-lan eta Garraio sailburuaren 2010eko azaroaren 3ko aginduz arautzen dira..

Araudi aplikagarria

  • 3/2015 LEGEA, ekainaren 18koa, Etxebizitzarena.(EHAA, 119ZK, 2015eko ekainaren 26a
  • Decreto 39/2008, de 4 de marzo, sobre régimen jurídico de viviendas de protección pública y medidas financieras en materia de vivienda y suelo (BOPV Nº 59 de 28-03-2008, pag. 7.054) (el siguiente enlace le llevará a la información sobre el decreto: bopv 59)
  • Orden de 6 de octubre de 2010, del Consejero de Vivienda, Obras Públicas y Transportes, de medidas financieras para la compra de vivienda (BOPV nª 203 de 21-10-2010) (el siguiente enlace le llevará a la información sobre el decreto: bopv 203)
  • Orden de 29 de diciembre de 2006, del Consejero de Vivienda y Asuntos Sociales, de medidas financieras para compra de vivienda (BOPV nº18 de 25-01-2007, pag. 1532) . (El siguiente enlace le llevará a la información sobre la orden: bopv 18)
  • Orden de 15 de octubre de 2012, del Consejero de Vivienda, Obras Públicas y Transportes, del registro de solicitantes de vivienda y de los procedimientos para la adjudicación de Viviendas de Protección Oficial y Alojamientos Dotaciones de Régimen Autonómico (BOPV nº211 de 31-10-2012) (el siguiente enlace le llevará a la información sobre la orden: bopv211) Dicha Orden ha sido corregida por la Orden de 12 de diciembre de 2012 (BOPV nº251 de 28 de diciembre de 2012 (el siguiente enlace le llevará a la información sobre la orden: bopv251)
  • Orden de 3 de noviembre de 2010, del Consejero de Vivienda, Obras Públicas y Transportes sobre determinación de precios máximos de viviendas de protección oficial (BOPV nº 222 de 18-11-2010) (el siguiente enlace le llevará a la información sobre la orden: bopv222)
  • Orden de 14 de septiembre de 2011, del Consejero de Vivienda, Obras Públicas y Transportes, de modificación de ingresos anuales ponderados exigibles para acceso a vivienda de protección oficial (BOPV nº187 de 30-09-2011) (el siguiente enlace le llevará a la información sobre la orden: bopv187)
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +