Getxo Antzokia

Proiektuaren aurkezpena

infografia

Getxok arte eszenikoetarako eta Musika Eskolarako leku berri bat izango du. Lehen mailako azpiegitura berri bat izango da eta, haren bitartez, Getxoko kultur programazio ospetsua eta preziatua butzatu eta gure udalerria berriz ere abangoardian kokatuko du: Getxo Antzokia berria.
Une honetako euskal arkitekto onenetako batek, Luis Mari Uriartek, gidatutako proiektu bikain bat da. Hark bere proposamenera egokitzen eta eramaten jakin izan du, aldez aurretiko azterketa batean hautemandako Getxoko biztanleen eta udalerriko elkarte-sarearen benetako beharrak eta kultur kezkak.
Kultur esparruan Getxo garatu ahal izateko erabat beharrezkoa den proiektu bat da, eta kultur elkarteen laguntza osoa du. Gainera, hirigintza hobetzeko ezinbestekoa da; izan ere, alde batetik, plaza edo espazio publiko handiagoa emango dio herritarren gozamenerako;bestetik, oztopo arkitektonikoak murriztuko ditu eta, azkenik, Algortako auzoko ekonomia dinamizatuko du kultura negozio-traktore eta aberastasun-sortzaile izanik.
Getxo Antzokia berria, beraz, espazio bikain eta berritzaile bat izango da sorkuntza eta kultura gartzeko, eta gure inguruneko kultur jardueraren norabidea finkatuko du.
informazio gehiago

Lokalizazioa

infografia

Getxo Antzokia berria Algortako auzo getxotarraren erdialdean kokatuko da, zehazki, Getxo Antzokia zaharraren kokapen berean eta horri atxikitako lursailean, Basagoiti etorbideak Etxeandia Gotzainaren kalearekin bat egiten duen tokian.
Azpiegitura berria eraikitzen ari den orubean San Nikolas tenplua dago eta horren plazan udaletxe zaharreko eraikina, Telefonikako eraikina eta Etxeandia Gotzaina kalearen eta Basagoiti etorbidea kalearen arteko bidegurutzea daude. Horiek guztiak udalerri osoarentzat gizarte- eta kultura-lotura sendoz betetako agertoki apart horretan biltzen dira. Bestetik, Abrarantz multzo horrek beheranzko hegoaldeko hegala osatzen du.
lokalizazioa
lokalizazioa
Nola heldu:

- Metroa: Getxo Antzokira ailegatzeko modurik onena, Algorta geltokia, irteera Telletxetik
- Autobusa:
62 Andra Mari - EHU (Algortako etorbidea geltokia)
A3411 Bilbao Getxo (Telletxe 2 geltokia)
A3413 Bilbao - Getxo - Azkorri (Telletxe 2 geltokia)
A3472 Getxo - Gurutzeta (Algortatik) (Algortako etorbidea 59 geltokia)
A3451 Areeta - Armintza (Telletxe 2 geltokia)

Eraikuntza

infografia

Eraikin berritzaile eta adierazgarriak Getxoko zeruertzean sormena eta kultura garatzeko gunea  irudikatuko du. Eraikin enblematikoa, ikusgarria eta funtzionala, zeinetan, Abraren bista paregabeetara ematen duen leiho ikusgarriarekin erremataturiko goranzko foyer bikain eta arina nabarmenduko den.
Getxo Antzokia berria hasierako aurreproiektuaren zehaztapen- eta bilakaera-prozesu intentsu eta luzearen emaitza da; hortik ondorioztatutako egungo proposamena  hobetua izan da hiritarrek, elkarte- eta kultura-ehunak eta Udaleko talde politikoek egindako ekarriei eta gomendioei esker.
Luis Maria Uriarte (nazioarte-mailan ezagunak diren zenbait jardueren egilea, horien artean, Bilboko Arte Ederretako Museoaren handitze-obra) buru duen arkitekto-talde ospetsuak diseinatuta, Getxo Antzokia berria multzo arkitektoniko modernoak eta funtzionalak osatzen du, gutxi gorabehera, 7.000 m2-ko erabilera anitzeko guneak, elkarren ondoan dauden bi bolumenez osatuta.
- San Nikolas plaza, lehen 1241,81 m2 zituena, Andres Cortina kalea oinezkoentzako eginda irabazitakoarekin eta elizarako sarbide-plataformaren eraberritze partziala, orain 1821,50 m2.
- Basagoiti etorbidea, gaur egun, kota desberdineko planoek eragindako mugatzearekin, 385,70 m2 dituena, orain 453,63 m2 izango ditu.
- Getxo Antzokia bertako plaza, Obispo Etxeandia ondoan, 1253,29 m2 zituenak, proiektuan 1243,87 m2 ditu, behereko solairuak argiztatzen duen patio begetal handiak emandako 90.67 m2 deskontatuta eta horietarako kanpoko sarbideko patioaren 82,35 m2 deskontatuta; hala ere, Musika Eskola eta Getxo Antzokia berriaren solairu mailako okupazio xehea.
- Soilik elizarako sarbideko plataforma irregularrak lagatzen dizkio 100 m2 San Nikolas Plazari, 495,80 m2-tik 385,70 m2-ra pasatuta, eta berrikuntza bezala lur-azpiko aparkalekua bilduko du.
Eragiketaren balantzeak 527,41 m2-ko saldo positiboa erakusten du talde osoarentzat, gehi 82,35 m2 sarbideko patioari dagozkionak, erabilera publikokoa.
Bolumenak
Bolumen nagusia Telefonikako eraikineko mehelinera atxikita dago, zeinetan, Abraren bista paregabeetara ematen duen leiho ikusgarriarekin erremataturiko goranzko foyer bikain eta arina nabarmenduko den. Agertokia eta Entzunareto nagusia hartuko ditu, ekipamendu modernoenekin eta 700 pertsona baino gehiagorentzako edukierarekin horniturikoa.
Bigarren bolumenak, lehenengoarekiko perpendikularra, Musika Eskola hartuko du, plazara ematen duenEntsegu-Aretoarekin
Bi eraikinek zorupea elkarbanatuko dute eta kultura-guneen eskaintza osatuko Entzunaretoa, Hitzaldi Aretoa eta Erabilera Anitzeko Aretoa erabilgarri izanik.
Bi bolumen osagarri horien txertaketa arkitektonikoa ponderatua eta proportzionatua da eta Antzoki Zaharrarekiko prestazioak nabarmen hobetu ditu. Horrela, guneen balioaniztasunak aukera emango du azpiegitura berrian egungo kultur gertaerez gain, beste arte batzuetako programazio berria eta aisiarekin edo enpresa-munduarekin lotutako jarduerak, besteak beste, hitzaldiak, mintegiak kongresuak, hartzeko.
infografia
Aparkamendua Proiektuak San Nikolas plazako indusketa eta Andres Cortina kalearen indusketa partziala aurreikusten ditu egoiliarrentzako lurpeko aparkamendua eta antzerki-multzo guztiarentzako balioko duen laguntza teknikorako solairu oso bat egiteko. Sarrera-irteerak aipatu kale horretan egongo dira.
Gainera, inguru hurbilean, beste aparkamendu birakari bat gaituko da.
Kanpoko egoera
Aurreproiektuan garatu den Ideien Lehiaketako proposamen irabazlea nabarmen bilakatu da hasierako ideia hartatik proiektu bukaerara bitartean, eguzkimendua eta inguruko auzotarrek eskatuta eta Udaleko teknikariek iradokita hurbilen dauden higiezinen bistak gehiago zainduz kokaleku dinamikoagoa lortzearen mesedetan
Aldaketa horien aplikazio nabarmenena Getxo Antzokiaren Entzunaretoa osatzen duen eraikinaren itxurari dagokiona da, nabarmena hegoalderantz jotzen duen mailaz mailako foyerraren bolumenean, airean izango baita barruko espazio askatuz.
muntaia
Kanpoko adierazgarritasun ponderatua kontuan hartuta, material eta elementu aldaezinak aukeratu dira, egiaztatutako dotorezia dutenak eta gehiegi kargatu gabeak haien presentzia ahuldu ez dezaten. Horrela, azaleratzen diren bolumenen itxitura –itsasoaren etengabeko mugimendua eta horrek sortzen duen brisa gogoratzen dutenak– beira uhinduzkoa izango da, barneko jardueraren ikuspegi zaindua eskaintzen du barneko argitasunak eta klartasunak inguratzen duen eremua “argitzen” duen bitartean.
San Nikolas plazara ematen duen frontalaren kanpoko estaldura, plazan ikusgai dagoena, nahiz beste zenbait eremu txiki estrategiko mikrozulatzen dira antzeman ere egingo ez diren LED hornidura (espektro murriztuko argia igortzen duten gailuak) bat sartzeko; horrela, kultur gunean gauzatzen diren jarduerei buruzko informazioa transmitituko da.
Abrako bistetara ematen duten azaleratutako elementuak eguzki-kontrolaz hornitutako gainazal beiraztatu fazetatu bidez ixten dira. Pribilegiozko tokietara dituen irekidura puntualei ere tratamendu berdina emango zaie.
Musika Eskola barne hartzen duen edukiontzi prisma uhinezko beirazko xaflekin estalita dago Getxo Antzokia bezala. Bere osotasunean, San Nikolas elizako atariaren aurrean, plazarantz ematen duen Entsegu-Aretoaren irekiera azpimarratzen da; horrek musika-entseguak entzutea ahalbidetuko duen beira gardenezko aurrealdea edukiko du.
Halaber, berezia da San Nikolasera ematen duen estalpeko bolumenak eskainitako kristalezko zeharkako irekiera.
Hiri-ingurunea
Getxo Antzokia berria eraikitzeak hiri-ingurunearen funtsezko hobekuntza ekarriko du esku-hartze egoki baten bitartez hirigune zabalagoa eta integratua lortzeko eta udalerriko kultur bizitzaren eta gizarte-bizitzaren ardatz nagusienetako bihurtzeko.
Oinezkoentzako guneak berrantolatuko dira San Nikolas elizaren eta antzokiaren inguruan; horrela, jarraipen espazial handiagoa lortuko da, baterako funtzionamendu hobea ahalbidetuko duena, azalera irregular handiagoarekin eta konexio hobearekin.
Plaza handiagotu egingo da Elizaren eta San Nikolas plazaren arteko Basagoiti Etorbidearen egungo tramua bere egitean; horrela, bi guneak maila berean lotuta geratuko dira eta, gainera, iriskortasun-baldintzak hobetuko dira eta, horrela, Andres Cortina kalea oinezkoentzako jartzeaz gain eta elizara iristeko plataforma zati batean aldatzeaz gain, egun duena baino 600 m2 baino gehiago gaituko dira erabilera publikorako.
Emango zaion antolaketa horrek, desnibelik eta alferrikako elementurik gabeak (aparkalekurako sarrerak ere ezkutuan geratuko dira), multzoari eraberritze homogeneoa eskainiko dio, aurreko egoerak berak eskaintzen zuena baino kokapen eta erabilera-gaitasun hobearekin.
Formatu handiko harrizko estaldura batek, soilak eta erregularrak, espazio komuna eta Elizarako sarbideko eraberritutako podiuma estaltzen ditu. Zuhaiztia gehitzen da San Nilokaseko ekialdeko hegalean, elizatik gertu dagoen biltegiratze-eremuan eta, baita, Etxeandia Gotzaina kalean ere.
Aparkalekurako sarbidea gehitzeak Andres Cortina kalea San Nikolas enparantzaren oinezkoentzako eremura gehitzen  du, eta azken hori, noizbehinkako trafikorako gordeko da: udal ibilgailuak, mantentze lanetakoak, etab.
San Nikolas plaza eta Getxo Antzokia uztartzeko jarritako argiztatutako aulki luzeek lehen eskailera, baranda, desnibel eta abarrek betetzen zuten egitekoa beteko dute, alegia, atseden eta biltoki izatea. Era berean, egoki iritzitako hiri-osagarri guztiak gehituko dira, besteak beste, bizikletak aparkatzekoak, iturriak, zuhaitzen argiztapena, etab.
San Nikolas enparantzako zoladura bereziak kultur gertaera desberdinetarako kioskoak hartzeko aukera eskaintzen du. Horretarako, argia eta soinua konektatzeko kutxatilak ezarri dira.
muntaia
Arkitektoa
Luis Maria Uriarte (Llodio, 1950), Madrilgo Arkitekturako Goi Mailako Eskola Teknikoan titulatuak, ibilbide profesional trinkoa du, hainbat sari eta aitorpen lortu ditu eraikitako obrengatik.
Bilboko Arte Ederretako Museoaren handitzearen harian lortutako sariak (1997), proiekzio publikoa eman zion, baina, ordurako, espazio publikoen diseinugile gisa sariekin eta aipamen bereziekin saritutako esperientzia zabala zuen bizkarrean.
Aldizkarietan eta antologiatan sarritan ateratzetik harantzago, berariazko monografia baten argitalpenaren objektu izan da. 

Instalazioak, guneak eta zerbitzuak

Auditorioa

auditorioa

Getxo Antzokia berriaren bolumen nagusiak Agertokia eta Entzunareto nagusia hartuko ditu, gutxi gorabehera 750 lagunentzako edukierarekin eta ekipamendu modernoenekin hornitua.

Telefonikako eraikineko mehelinera atxikita, Agertokia  Basagoiti etorbidetik hurbil kokatzen da, Abraren bista paregabeetara ematen duen goranzko foyer bikainarekin. Mehelinari eratxikitako bandan, agertokiarekin maila desberdinera komunikatzen diren galeriak daude, puntualki hornitu daitezkeenak eskatutako edozein kontrol tekniko gauzatzeko.

Entzunareto nagusia osatzen duen azaleratutako bolumenaren morfologia aldatu egin da Ideien Lehiaketako aurreproiektuan garatuarekiko egungo diseinura iritsi arte, non, mailaz mailako foyerraren bolumena airean egongo den beheko espazio askatuz. Aldaketa horren norainokotasunak eguzkimendua eta hurbilen dauden higiezinen bistak arintzeko eta zaintzeko helburuari erantzuten die, horrela, hasiera batean planteatu zenarekiko kalitatea nabarmen irabaziko baitute.

Entzunaretoak, asimetria orekatua alde batera utzita, gutxi gorabehera, ikusleko 7 m3ko bolumena gehitzen du  eta, bertara, Musika Eskolaren bolumena estalpetzen duen ataripetik iristen da. Sarrerako hallean daude derrigorrezko zerbitzu osagarriak (atezaintza, informazioa, txarteldegia, jantzitegia, komunak eta abar) eta erabiltzailea hortik gidatzen da goranzko foyerrera nahiz beherantz erdisotorantz.

Ataria

ataria

Foyerrak ikuslea goiko plataformetara eramaten du, zeinak, elkarrekin, Abrarantz ematen duen leiho panoramikora arte iristen diren eskailera bidez komunikatuta dauden. Solairu desberdinetatik besaulki-patiora eta goiko anfiteatrora iristen da; azken horrek, gainera, barrunbe bat du behealdean, zinema-proiekziorako kabina eta kontrol teknikorako eta itzulpenerako mahaiak hartzen dituena. 

Abrako bistetara ematen duten azaleratutako elementuek, gargantzua handi baten antzera, bere ahutzak zabaltzen dizkio estuarioari eguzki-kontrolez hornitutako gainazal beiraztatu bidez ixten dela.

Musika Eskola

 musika eskola

Bi sotoko solairu, beheko solairu bat (ataripetik du sarrera), horien gainean beste bi solairu eta   teilatupea terrazarekin ditu

- 1. eta 2. solairuak

Lehenengo eta bigarren solairuak irakaskuntzara eta administrazio-bulegoetara bideratuta daude, sarrerako ataripearen gainean eraikiak. Lehenengo solairuan, Entsegu-Gela dago, San Nikolas plazarantz ematen duen eta kanpotik musika-entseguak entzutea ahalbidetuko duen beira gardenezko aurrealdea du.

- Beheko solairua

Beheko solairuko zati batean egindako husturak ataripea eraikitzeko aukera ematen du eta hortik solairu horretara, Entzunareto nagusira eta erdisotora sarrera edukiko du.

- Teilatupea

Teilatupea erabilera anitzeko solairua da eta, horretarako, sarrera independentea izango du beheko solairutik eta, baita, goiko blokeko beste guneetatik ere.

- Erdisotoa eta sotoa

Erdisotoan daude gainerako gelak eta intsonorizazioari dagokionez horiei ematen zaizkien erabilera zorrotzagoak direla bide (perkusio-gela, entsegu-kabinak eta abar), kapsulatu egiten dira soinu-kontrolerako. Musika Eskolako Entzunaretoa, hitzaldien gela eta Entzunareto Alternatiboa ere hartuko ditu. Konbentzio-halla duplexa da eta erdisotoa sotoarekin lotzen du; ondorioz, Entzunareto Alternatiborako eta sotoko solairuan dagoen erabilera anitzeko gunerako sarrera foyer komuna edukiko dute. Horretaz gain, sotoko solairuak hainbat kamerino eta agertoki ere hartzen ditu.

- Musika Eskolako Entzunareto Nagusia

Musika Eskolako Entzunareto Nagusiak proiekzio-kabina, argiztapen- eta soinu-ekipamendu teknikoa eta itzulpen-gela ditu.

Entzunareto Alternatiboak instalazio horiek sabaian ditu, beharrezkoa izanez gero sarrerako aurrealde osoa libre uzteko. Horrela, harmaila birtolestu edo zati batean soilik hedatu ahal izango da gela garaiera bikoitzera geratuz eta bi solairutara sarrera duela. Beraz, gune hori, hartuko den gertaerak (antzerkia, performanceak, erakusketak eta abar) eskatzen dituen beharren neurrira antolatu ahal izango da, erabilera konbentzionalak, besteak beste, zinema-gela, hitzaldien gela edo musika-entzunaretoa izaten jarraitzen duen bitartean. .

Gune guztiarentzako laguntza teknikoko solairua

San Nikolas plazaren azpian, aparkalekua eta gune guztiarentzako laguntza teknikoko solairua daude. Hor, horniduraz arduratzen diren kamioientzako aparkalekua dago biltegia eta agertoki desberdinentzako balio duen karga-jasogailua baino lehenago dagoen zamaketa-kaiaren aurrean.

Solairuarte batek transformazio elektrikoko zentroa eta komun publikoak hartzen ditu. Gainera, zuhaitz-txorkoak eta ahurguneak egiteko aukera ematen du plazan zuhaiztia landatzeko.

Lanaren aldiak

 

getxo antzokia

Orain arte proiektuaren harira burututako faseen esleipenak eskaintza bakoitzari egokitutako aurrekontuaren kopurutik beherakoak izan direla, hasieran finkatutako esleipenen aldean %20 inguruko batez besteko aurrezpenarekin.

- Etorkizuneko Getxo Antzokiaren egiturak bere altuera handiena lortu du

Obraren gauzatze-faseak

Lana 4 urtez, gutxi-gorabehera, iraungo du.

Proiektuaren magnitudea ikusita, esku hartuko den gainazalaren hedapenarekin  eta ezaugarriekin batera, betearazpen-prozesu bat planifikatu da, gauzatu beharreko lanak eta hiritarren erabilerak ahalik eta ondoen uztartu daitezen. Obra egikaritze proiektua lau fasetan banatuta dago. Gainera, urbanizazioa obren zeharkako eta aldameneko fase gisa eramango da aurrera.

Obraren betearazpen-proiektua lau fase nagusitan banatu da; betearazpen-epeak eta prozesuari buruzko xehetasunak, edozein obratan bezala eta, are gehiago horrelako ezaugarriak eta konplexutasuna dutenetan, obren betearazpena aurrera doan heinean alda daitezke.

1. fasea: Orubea ixtea, mikropilotajea, eragindako zerbitzuen egokitzapena eta indusketa

 Obrei hasiera 2009ko abuztuaren 11n emango zaie, lanen akta izenpetu zenean, eta bukatuko dira 2010 urteko abenduan.

 Aurrekontua: 6 milioi euro.

Antzoki berria, Musika Eskola eta San Nikolas plazako aparkalekuak kokatuko diren ontziaren indusketa ere aurreikusten du.

Zeregin nagusiak honako hauek dira:

- Orubea ixtea: zona horretan auzotarren igarobideari ahalik eta gutxien eragiteko, lanak aurrera doazen heinean aurreratuko den itxitura aukeratu da, hasieratik eragindako zona osoa itxi beharrean. %100 osatuta.

- Basagoiti Etorbidean oinezkoentzako igarobidea gaituko da Telefonikako eraikina baino apur bat lehenagotik hasi eta San Nikolas Parrokiako eskalinatara. Horrela, oinezkoen mugikortasunari bere horretan eusteaz gain, aukera emango du obraren gora beherei hortik etengabe jarraitzeko eta gauzatuko diren lan guztien informazio-puntu izango da, bai ikusizkoarena bai grafikoarena. %100 osatuta.

- Mikropilotajea: eraiki behar den zonako perimetroan pilote bidezko finkagailuak jarriko dira. %100 osatuta. 9 mikrolipote linean egin dira, gutxi gorabehera.

- Hainbat instalazio egingo dira: eragindako zerbitzuak eta instalazioak lekualdatzea eta egokitzea (elektrizitatearen, uraren, telefoniaren eta abarren hornidura). Jarduera horiek, batez ere, Andres Cortina kalean zentratuko dira. %90 osatuta.

- Indusketa: lan horiek eraikinaren orubearen eremuan hasi dira 2009 urteko azaroan eta, ondoren, plazaranzko noranzkoan jarraitu dute 2010. urteko martxoan. 

2. fasea: San Nikolas plazako aparkalekua

 . Eraikuntza lanetarako esleipen prozedura zabalik dafo (2010eko apiriletik). Aurreikusi da lanei hasiera emango zaiela 2010eko udan, gutxi gorabehera.

Aurrekontua: 3.6 milioi euro.

San Nikolas plaza azpian kokatuko den egoiliarrentzako lurpeko aparkalekuaren proiektuan egoiliarrentzako 105 aparkaleku aurreikusten dira eta horietako lau pertsona minusbaliatuentzako izango dira. Lan horiek indusketa-lanekin batera gauzatuko dira.

- San Nikolaseko aparkalekuak eskatzeko aukera udalerri osora zabaldu egin da (abuztuaren 5era arte)

- Eraikitzen ari diren Getxo Antzokiaren azpiko aparkalekua funtzionamenduan hasi da (2013/06/04)

3.A fasea: Egitura eraikitzea arrase gainean

Azaroaren hasieran amaituta.

Hasiera 2010- 2011. Oinarrizko proiektua eta exekutiboa eskura egongo dira apiriletik aurrera. Lanak esleitzeko prozedurari hasiera ematen ari zaio.

Aurrekontua: 3.408.000 milioi euro.

3. B fasea: Egitura eraikitzea arrase behean

Aurrekontua: 3.8 milioi euro

Sotoaren eta Getxo Antzokia eraikinaren eta Musika Eskolaren egitura egikarituko dira.

4. fasea: Eraikinaren instalazioetako barruko eta kanpoko aldeak

4 A

getxo antzokia

Lan horiek gauzatzeko aurreikusitako denbora: azaroaren amaierako abiatuko dute eta urtebeteko epea izango dute lanak amaitzeko. Lan horiek amaitu aurretik hasiko dira 4B eta 4C faseetakoak ere.

-Getxo Antzokiko 4a Faseko lanak esleitu dira 2 miloi euro inguru aurreztuta

Aurrekontua: 5.9 milioi euro.

4A fasea, %25ean gauzatua.

4B fasea.

 Estalkiak eraiki, instalazioak kokatu eta barrualdeetako zatitzeak egiteko. Etapa hori amaitu aurretik ekingo zaie 4 B (fatxada eta instalazioen eraikuntza) eta 4 C (akabera-lanak) faseei. Aurreikuspenaren arabera, Getxo Antzokia eta Musika Eskola 2015eko lehen seihilekorako egongo dira amaituta.

 4B

Getxo Antzokiaren 4B fasea onartuta

Beira eta egurra Getxo Antzokia eta Musika Eskola estaltzeko

  • Adjudikazio-prezioa: 5,5 milioi euro (500.000€-ko aurreztea lizitazioari dagokionez).
  • Lanak egiteko aurreikusitako epea: 2013ko urte-hondarrean hasi. 2014-ko bukaeran amaitu.
  • Material nobleak: egurra, beira eta harria, berriaren eta zaharraren arteko kontrapuntuarekin (Getxo Antokia eta Musika Eskolako fatxadetako beirateak eta San Nikolas elizako harria). Antzina Europan saldu ziren itsasontziak gogoratuko dituzte zurezko elementuek.
  • Berezitasuna: Eraikina iragazkorra izango da, kanpoaldetik barrurantz zein barrutik kanpoalderantz, San Nikolas eliza eta bere inguruaren ederra bermatuz.
  • Itxura: Bere ingururatzailearen edertasuna ikusiko da, behin betiko itxura emango dion jantzia, eta horrekin batera, Algortako erdigune historikoko ingurune osoaren azken argazkia ere.

4A Fasea egiten ari da: estalkiak, barrualdeko zatitzeak eta instalazioak (airea girotzekoak, linea elektrikoak,...) egiteko lanak azken etapan dira 2013ko hondarrean amaituko baituzte.

 - San Nikolas plazako udal-frontoiak bere jarduera berreskuratu du (2013/05/24)

Getxo Antzokiko 5. Fasea onartu dute San Nikolas plaza eta bere ingurua urbanizatzeko, eremu publiko bakarra, paregabea, egungoa eta erabilgarria bihurtuz  (2013/10/11)

- Urtearen hondarrean hasiko dira Getxo Antzokia eta Musika Eskolako eraikina estaltzeko lanak (2013/11/13)

- proiektuaren hurrengo fasea ere onartu du, azkenaurrekoa, 4C2 fasea (2015/03/11)

- Azpiko aldeak amaitzeko lanak (2015/07/29)

4C-3 fasea

- Getxo Antzokia eraikitzeko lanak 4C-3 fasean sartuta daude, lur-arras gaineko akaberak egiteko

5. Fasea: San Nikolas plaza eta bere ingurune osoaren urbanizatzea

- Getxo Antzokiatik kanpoko aldea urbanizatzen hasi da

infografia

  • Egungo egoera: Lizitazio-epearen barruan dago une honetan eta lanak 2014ko Aste Santu aldera hasiko direla aurreikusten da.
  • Aurrekontua: 3 milioi euro inguru.
  • 4.000 m2-ko oinezkoentzako esparru bakarra: Urbanizatuta, San Nikolas plaza eta Getxo Antzokikoa batu egingo dira, hesi arkitektonikoak kenduz. Oinezkoentzako eremu paregabea, egungoa eta erabilgarria bihuruko da, 54 zuhaitz berrirekin apaindua.
  • Agertoki handia: San Nikolas agertoki bezala erabiltzeko beharrezko instalazio guztiak izango dira bertan, behar duen tipologiaren arabera eta antolatuko den jardueraren arabera, egitura finko eta iraunkor baten oztoporik gabe.
  • Hiri-altzariak: Eremu osoan zehar aulki zabalak, bizi-aparkalekuak eta paperontziak izango dira... eta egurra, beira eta altzairu herdoilgaitza bezalako materialak erabiliko dira, behar-gaineko granitozko lauza handiekin nahastuko direnak.
  • Getxo Antzokia-Musika Eskolako ingurunearen urbanizazioa azken txanpan sartu da

 Oraingo lanak

  getxo antzokia

  • .4A Fasea egiten ari da: estalkiak, barrualdeko zatitzeak eta instalazioak (airea girotzekoak, linea elektrikoak, iturgintza,...) egiteko azken lanak etapan dira 2013ko hondarrean amaituko baitituzte.

2015eko hasieran abiatuko dituzte Algortako Musika Eskolako guneak egokitzeko lanak

- Getxo Antzokia-Musika Eskolako ingurunearen urbanizazioa azken txanpan sartu da

 

Informazio kanalak

Guneko bizilagun eta merkatari guztiak eta baita oro har Getxoko hiritarrak proiektu giltzarri honen garapenari buruz etengabe informazioa jaso dezaten, Udalak zenbait komunikazio-bide jarri ditu hiritarrekin hurbileko harreman erregularra izateko eta, hala, obrari buruzko informazioa argitasun osoz eta beharrezko zehaztasunarekin jaso dezaten eta obra horiek beren eguneroko zereginei nola eragin diezaieketen jakin dezaten, eta baita beren eskaerei erantzuteko ere.

 Web-orri hau

proiektuko obraren  informazioarekin.

Berriak Getxo Antzokitik

Egiten ari diren lanen bilakaerari, proiektuaren xehetasunei, bitxikeriei... buruzko informazio-buletina
guneko bizilagunen postontzietan sartzen da. Gainera, gainerako hiritarrei Getxoberri udal-aldizkariaren bidez banatzen da, eta baita eraikin publikoetan ere, liburutegietan, kultur etxeetan… esate baterako

Getxo Antzokia

 Oharrak eta jakinarazpenak

Tartean behin guneko postontzietan sartu eta bertako ezkaratzetan jartzen dira lanak nola doazen jakiteko.

bialdutako abisu zerrenda

Informaziorako telefonoa

944 660 105

Posta elektronikoa

- getxoantzokialanak@getxo.net

- iradokizun@getxo.net

 Guneko bizilagun eta merkatariek udaleko arduradunekin izan beharreko zuzeneko komunikazioa

Banakako eta taldekako bileren bitartez.

 

Getxo Antzokia aldizkaria

aldizkariaren zenbakiak

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +