Berriak

Usategi parkea hobetu eta egokituko da

2018/07/06

parkea

Algortako Usategi parkeko barandak berriztatu eta behegaina, hormatxo eta paretak garbitu onoren, Getxoko Udalak udalerriko eremu ezagunenetako honen hobekuntza estetiko eta funtzionala egiteko agindutako lanekin jarraituko du.

Hurrengo lanak izango dira argiak kendu eta berriak ipintzeko eta parkean zehar oinezkoen igarotzea irisgarriagoa egiteko; lan horiek, beti ere, gunearen ezaugarri bereziak errespetatuko dituzte. Izan ere, led argi berriak erosiko dira, eta udal zerbitzuetakoek ipiniko dituzte argiztapena hobetzeko; eta, ondoren, jarraipena emango zaio eskumako iraganbideari Errementeriena kaletik begiratokiaren ingururaino; irisgarria izango da iraganbidea begiratokiaren mailan, 10 metroko inguruan, sarbide bat egingo baita, zonaren estetika eta erabili beharreko materialak mantenduz.

Udal osoko bilkurak 2017ko martxoan onetsi zuen PPren mozio bat, Guk-ek transakzionatua eta gainontzeko talde politikoek babestu zutena, parke honetan hobetze, txukuntze eta irisgarritasun lanak egiteko.

Lehenago ere egokitu zuten parkea, 1990. urtean; orduan parkean zeuden berdegune eta pasealekuen trazadurari eutsi zitzaion.

 

Etorkizuneko jarduketak

Beste alde batetik, etorkizunerako bi jarduketa aurreikusten dira; horiek gauzatzeko izapideak egiten ari dira dagozkien proiektuak idazteko: bata, kafetegiko eraikinari dagokiona, bere egituraren egoera, fatxadak eta estalkia hobetzeko; eta bestea, eraikina bera irisgarri egiteko, eta halaber, Genartxuko amaiera Usategi parkearekin lotzeko, igogailu bat ipiniz.

Bien bitartean, esleitu dira eta hastear dira eraikina ixteko lanak, bidegabe sartzea galarazteko neurriekin.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +