Berriak

Berrurbanizazio

2018/06/29

Mariandresena

Algortako etorbidea eta Mariandresena kalea urbanizatzeko lanen bigarren fasea esleituta

Tokiko Gobernu Batzarrak 474.476€tan (BEZa barne) esleitu du Algortako etorbidea, Torrene eta Mariandresena kaleen artean, urbanizatzeko lanen bigarren fasea,  1.640m2-ko azalera guztira. Lehenengo fasean bezala, espaloiak zabalduko dira eta zoladura, hiri-altzariak, argiteria eta saneamendu-sarea berrituko dira, besteak beste. Tarte horrek zamalanerako gunea ere edukiko du. Lanen iraupena 20 astekoa izango da eta horiek uztailaren lehenengo edo bigarren astean hastea aurreikusten da. 

Halaber, Mariandresena kaleko irisgarritasuna hobetuko da, 1.050m2-ko azaleran. Hor, espaloiak zabalduko dira kalearen bi aldeetan, oinezkoentzako ibilbideen zabalerak bermatzeko, irisgarritasunaren araudiak hala eskatzen baitu eta zerbitzu berri batzuk ere bideratuko dira (euri eta argi sareak, besteak beste). 

Bigarren fasearen ondoren, aurrerantzean, Euskal Herria kalea, Mariandresena eat Amezti kaleen arteko zatia, oinezkoentzat bihurtuko da, 1.150 metro koadro. Aldi berean, Manuel Gainza parkeko lurpeko aparkalekua egingo da.

Algortako etorbidetik ezin izango dira busak igaro

Bigarren fasearen obraren ezaugarri geometrikoak eta egin beharreko lanen mota kontuan hartuta, uztailaren 9tik, astelehenetik eta berriro zerbait iragarri arte, autobusak ezin izango dira pasa Algortako etorbidetik, Telletxe eta Mariandresena kaleen artetik, eta 3.500 kiloko edukiera arteko furgoneten eta ibilgailuen zirkulazioa Karitate eta Satistegi kaleetatik desbideratutako da, seinaleen bidez.

Inguruan egin beharreko desbideraketen berri ematen joango da, eta baita obraren instalakuntzen eta etxolaren kokapenarena ere.

Abisu Horia

.

- Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan asteleheneko 12:00etatik 21:00etara

- Itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko kalteak asteleheneko 15:00etatik 17:00etara, astearteko 03:00etatik 05:00etara eta 16:00etatik 17:00etara, eta asteazkeneko 04:00etatik 06:00etara.

  • Rss
  • Youtube
.
Udaltzaingoa 94 466 0202
  • Parking
  • Parking adaptado
  • Parking carga y descarga
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +