Berriak

Akordioa Hiri Antolamendurako

2018/05/21

Plan Orokorra-HAPOren inguruan 

Getxoko Udaleko Gobernu Taldea (EAJ/PNVk eta PSE-EEk osatuta) eta PPren taldea akordio batera heldu dira osoko bilkuran 2018ko Aurrekontu Orokorra onartzeko; bertan aurreikusten da, besteak beste, Hiri Antolamendurako Plan Orokorra-HAPOren inguruan hainbat oinarrizko printzipio ezartzea. 

27 oinarrizko printzipio HAPO egiteko

Lortutako akordioak oinarrizko printzipioak islatzen eta definitzen ditu, hurrengo legegintzaldiaren hasierarako Getxoko HAPO berriaren dokumentua sustatu eta edukitzeko, hau da, dokumentua izapidetu eta onesteko. Hori guztia, plana berrikusteko prozesuan une honetara arte egindako parte-hartze prozesu zabalaren emaitzatik abiatuta, eta HAPOren aurrerapena, egiteke dagoena, jendaurrean erakustetik eratortzen den prozesua ere kontuan izanik.

Hiru alderdiek konpartitzen duten ikuspegitik, sozialki kohesionatutako udalerri ekintzaile, berritzaile, dinamiko, osasungarri, solidario, erresiliente eta produktibo baterantz jotzeko ikuspegitik, XXI. mendeko herritarren beharrei eta eskariei erantzungo dien herri baterantz, “HAPOa berrikusteak ematen duen aukera baliatzearen alde egiten dugu, ahalik eta adostasun zabalenetik eta parte-hartzetik abiatuta gure udalerriaren etorkizuna jorratzeko, bere balioak eta indarguneak finkatzeko eta indartzeko, eta bere erronka nagusiei aurre egiteko aukera emango duen etorkizun bat, datozen belaunaldientzako etorkizun hobe bat, posible egiteko”, azpimarratu du alkateak.

Akordioan 27 puntu definitzen dira. Haien artean:

 -  Biztanleria mantentzea, horrek eskatzen duen etxebizitza publiko eta pribatuaren beharrari erantzunez.

-  Lurzorua eraldatzeko aurreikuspena, hurrengo belaunaldien bizi-kalitatea baldintzatu gabe, eta hazkunde ekonomikoaren, ingurumenaren zaintzaren eta gizarte ongizatearen arteko oreka bermatuz.

- “Etxebizitza hutsak” eskaintzen dituen aukerak aztertzea, eta eraikitako egoitza-ondarea hobeto eta gehiago erabiltzeko bide ematea.

- Gaur egungo hiri-lurzoruaren mugakide diren lursailen garapenari lehentasuna ematea, batik bat metro geltokien inguruetan daudenei. Horrek ekarriko du Getxoko auzoko zoru urbanizagarriak desklasifikatzea eta mugikortasuna sustatzea, garapen horiek konektatuta geratuko baitira dauden garraiobide eta sareekin.

- Udalbatzak 2010eko irailaren 23an onetsi zuen adierazpen instituzionalean Getxoko Andra Mariko bizilagunekin hartutako konpromiso instituzionalei eustea.

- Bizi-kalitate handiko bizileku-hiriaren profila udalerri aktibo, dinamiko eta ekintzailearen apustuarekin osatzea.

- Jarduera ekonomikoetarako gune bat sortzea, hiriko ehunduran integratua, Mariturrin. Barruan hartu behar ditu egoitza erabilera eta Zubilletako ibai parkea, Gobela ibaiaren Egokitzapen Hidraulikoaren eta Ingurumen Hobekuntzaren proiektuan jasotakoa.

- Korridore ekologiko bat sortzeko aukera sustatzea (Gobela ibaiaren ibilguaren erriberak eta hezegunea), eta uraren kalitatea eta baliabide hidrikoen kudeaketa hobetzea.

- Espazio libreak hiri-parke berrien sorrerarekin osatzea.

- Ikuspegi transbertsal berriei ekitea, hala nola genero ikuspegia, klima aldaketa, osasuna edo euskara, planaren gogoetaren barruan txertatu behar direnak, hirigintza inklusiboaz, irisgarritasunaz, baliabide naturalen aprobetxamenduaz eta abarrekoez gain.

Beste akordio batzuk

Adostutako akordioen artean honakoak daude: Neguriko geltoki zaharraren jabetza Eusko Jaurlaritzari eskualdatzeko eskatzea; errefusaren edukiontzietan pedala jartzea, edo orain dagoen tapa eskuaz altxatzea saihesteko beste sistema bat; txakurrak aske edukitzeko parke bat (esperientzia pilotu bat); komun publikoen instalazioan aurrera egitea; bidegorrietan hainbat elementu instalatzea abiadura mugak seinaleztatzeko; QR bilaketa kodeak adinekoentzat; zeliakoentzako laguntzak; etorkizunean udalerriko merkataritza-guneak indartzea; udalerriko merkataritzako elkarteen ehundurari babes ekonomiko handiagoa ematea; laguntza ildo berri bat abian jartzea Getxon establezimendu berriak jartzea errazteko eta sustatzeko; Udal Diru Laguntzen Plan Estrategikoan aurreikusitako ohiko urteroko berrikuspenean mantentzea; haur parkeren bat estaltzea eta Fadurako frontoietako aldagelak eta komunak 2018an zaharberritzea, 300.000 euroko zenbatekoan, eta frontoien proiektua aurkeztea aurten.

HAPOren akordioa

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +