Berriak

Areetako Zugazarte etorbidea

2018/02/05

Areetako Zugazarte etorbidea berrurbanizatzeko lehenengo faseko lanak hasiko dira

Datorren astelehenean, otsailak 5, Areetako Zugazarte etorbidea berrurbanizatzeko proiektuaren lehenengo faseko lanak hasiko dira egiten, gune horretako oinezkoen ibilbidearen baldintzak hobetuko dituztenak.

Zugazarte etorbidean, Andres Larrazabal eta Klub kaleen arteko zatiko espaloia zabaltzean datzan obra eta 1.500m2ko lan eremuan izango du eragina. Argiztapen-kanalizazio zati bat egitea ere aurreikusten du eta baita eserleku berriak jartzeko oinarriak tarte horretan eta baita Klub eta Pinar kaleen artekoan ere. Aldi berean, Zugazarte etorbide eta El Pinar kaleen artean dauden haurrentzako jolasen gunera heltzeko baldintzak ere hobetuko dira. 

Lehenengoz lanetarako etxolak jarriko dituzte (Zugazarte etorbide eta Klub kaleen artean); lanaren zuinketa egingo dute eta baita oinezkoentzako behin behineko bidea ere Klub kaletik Andrés Larrazabal kaleraino, merkataritza gunera heltzeko pasabide batekin. 

70.000€ inguruko aurrekontua duten lanen iraupena bost astekoa izango da, eguraldi baldintzen arabera.  

Proiektuaren bigarren fasea onartuko du laster Tokiko gobernu batzarrak, Klub kaletik Biscaytik eraikinaren sarreraino. Egitasmoa udal Gobernuak (EAJ-PNV eta PSE-EE) eta PPk adostutako hitzarmenaren emaitza da. 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +