Berriak

Portu Zaharrean igogailu berria

2018/01/09

Ascensor Puerto Viejo

Bihar, urtarrilak 10, asteazkena, lanak hasiko dira Portu Zaharrean igogailu berria jartzeko eta Genaratxu eta Usategiaren arteko bidexka hobetzeko.

Bihartik aurrera, espondaren kontra dagoen aparkatzeko ilara kendu egingo da, materiala biltzeko gunea jarri eta segurtasun neurriak hartzeko.

Lanak egiteko epea bost hilabetekoa da; beraz, udaren hasierarako amaituta egon daitezke. Lan horiei esker, oztopo arkitektonikoak kenduko dira, eta,  Genaratxu eta Usategi parkearen arteko pasealekua hobetuko da; horrela, oinezkoentzako ibilbide natural ederra izango da.

Informazio gehiago:

http://www.getxo.eus/eu/urbanismo/proyectos/ejemplo-proyecto-urbanismo-7

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +