Berriak

Zugatzarte Etorbidea

2018/01/05

Zugat

Gobernu Batzordeak Areetako Zugatzarte Etorbidea berrurbanizatzeko lehenengo faseko lanak esleitu ditu, gune horretako oinezkoen ibilbidearen baldintzak hobetzeko. Lanak laster hasiko dira, proiektua gauzatzeko epea bi hilabetekoa izango da eta bere aurrekontua 70.000 euro ingurukoa da. Jarduketa horren arabera, batez ere, zolatutako guneak lehengoratu eta zabalduko dira, berdeguneak birgaituko dira eta hiri-altzariak berrituko dira. Lan-eremuaren azalera, guztira, 1.500m2koa da. Etorbideko oinezkoen ibilbidea, hartara, hobetu egingo da udalak egingo duen proiektu horri esker. Egitasmoa, gogoratuko denez, udal Gobernuak (EAJ-PNV eta PSE-EE) eta PPk adostutako hitzarmenaren emaitza da.

Lehenengo fase honetako lanak bi tokitan egingo dira: Club eta Andrés Larrazabal kaleen arteko zatian eta Zugatzarte etorbidearen eta El Pinar kalearen elkargunean. Lehenengoan, espaloia zabaldu eta zolatuko da eta bertan dauden zeharkako maldak erregularizatuko dira. Halaber, zazpi banku berri ipiniko dira, luzera desberdinekoak, diseinu irisgarria izango dutenak eta euskarri hormigoizko bankada bat izango duena.

Bigarrenean, beste bi jarduketa egingo dira: horietako bat, jolaslekuan irisgarritasuna hobetzeko, espaloi aldean (horretarako, egungo sarrera bota eta berri bat egingo da); eta bederatzi banku ipiniko dira, horiek ere irisgarriak. Bigarren jarduketa puntual batek Zugatzarte eta El Pinarren elkarguneko eskumako aldean izango du eragina, espaloiko zoladura zati bat, berdegunean dagoena, desegingo baita, berdegune hori erregularizatuta gera dadin.

Azkenik, bost banku berri kokatuko dira Club eta El Pinar kaleen arteko tartean, orain daudenak kendu ondoren; arestian aipatutakoaren parekoak izango dira.

zarte Etorbidea berrurbanizatzeko lehenengo faseko lanak esleitu dira

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +