Berriak

Zirkulazioan murrizketak izango

2017/10/06

Zirkulazioan murrizketak izango dira Algorta etorbideko berrurbanizatze lanengatik

algorta etorbidea

Datorren astetik aurrera eta lanak amaitu arte, ibilgailuen zirkulazioa murriztuko da Algorta Etorbidean, Telletxe eta Amezti kaleen artean, alderdi hori berrurbanizatzeko proiektuaren lehenengo faseko (Telletxe-Torrene zatia) jarduketak direla eta.

Honela, 08:00etatik 18:00ak arte murriztuko da zirkulazioa, eskola-autobusentzat (10:00etatik 16:00ak arte, baina, bidea itxita izango dute) eta kamioi handientzat (zamalanak) salbu; garajeetako sarbideak libre egongo dira uneoro, baita auzotarrentzat ere. Hartara, Algortako erdigunetik ibiltzen diren Bizkaibuseko autobus lineatan eragina izango du neurri horrek; eta hori dela eta, Foru Aldundiak laster iragarriko die erabiltzaileei lanongatik autobusak nondik desbideratuko dituen eta non ipiniko dituen, kasu honetan, behin-behineko geraleku berriak. Halaber, Algortako Merkatuko salgaien zamalanetan ere eragina izango dute obra hauek. Aipatutako denboraldian eta ordutegian, furgoneta eta kamioi txikiek merkatura iristeko Algorta etorbidetik (gasolindegi zaharraren parean) Satistegi kalea hartu beharko dute, ondoren etorbidean, Torrene eta Amezti kaleen artean, dagoen zamalanerako gunean sartzeko edo Torrene kalean sartzeko, justifikatuta badago. Kamioi handiak, arestian aipatu bezala, etorbidetik bertatik sartuko dira, aipatutako ordutegiaren barruan. Merkatu ondoan sarrera duen garajeko erabiltzaileak Torrenetik bertatik sartu edo irten ahal izango dira uneoro.

Udalak bestalde, krokis batzuk banatu ditu inguruko denda eta tabernen artean, Algorta etorbidean egingo diren lanen eta datorren astetik aurrera horiek izango duten eraginaren berri emateko, zehatz-mehatz.

 

Planuak (irudi bakoitzean sakatzen baduzu pdf dokumentu baten handiago kontsulta dezakezu)

Lanen planua

 

 

Lanen planua

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +