Berriak

Gobela ibaiaren mantentze-lanetan

2017/10/06

URAk Gobela ibaiaren mantentze-lanetan dihardu Leioako zubitik eta Salsiduko zubiaren arteko tartean

Fadura

URAk Gobela ibaiaren ertz eta erriberetan mantentze-lanak dihardu Leioako zubitik eta Salsiduko zubitik ibaian gorainoko arteko tartean. Lanok —hilaren 3an hasitakoak— Getxoko Udalak eta URAk iragan apirilean hitzartutako lankidetzarako hitzarmenaren barne dira: udalerriko ibai-erreketako ertz eta erriberetan mantentze lanak egiteko hitzarmena.

Lankidetzarako hitzarmenaren pean, iragan urteko bukaeran Udalak eta URAk hainbat ekintza adostu zituzten, eta lehentasunak eta ekintza komunak elkarrekin zehaztu zituzten. Hitzartutako plangintza komun horretatik abiatuta, Uraren Euskal Agentziak uda aurretik mantentze lanak egin zituen Lexarretako zubitik eta Gobelako ikastola arteko tartean: bai ingurumen-berreskuratzea sendotzeko, baita zonalde horretan dagoen uholde-lautadak ur-goraldiak laminatzeko ahalmen handiagoa izan dezan; alegia, ur-goraldiaren indarra moteldu dezan, hartara, ibaian behera goraldiak sortutako erasanak murrizteko.

Ibaien mantentze-lanak herriguneetan

Ibai eta errekak badira ere balio ekosistemiko nabarmena duten espazio publikoak, eta gure herriguneak han-hemenka zeharkatzen dituzte. Haien mantentze onak ezinbesteko ditu bai ertz, erribera eta ibilguetan dagokion tokiko landaredia ahal den tarte guztietan sustatzea; baita hondakin solido urbanoak edota ibilgua buxatu lezaketen bolumen handiko gaiak kentzea. Horiek egiteko, administrazio hidraulikoa eta udal administrazioa eskutik joatea ezinbestekoa da, biak ala biak lortuko badira.

Uraren Euskal Agentziaren ibaien mantentze-zerbitzuak xede nagusi du Euskadiko ibaietako ertz eta landaredia berreskuratzea eta babestea; eta bidenabar, ibilguaren balizko estuguneetan ahalmen hidraulikoa mantentzea. Orobat, Getxoko Udalak funts-kopuru nabarmena bideratu du udalerriko ibaien mantentze lanak egiteko: herri-guneetako tarteez haratago ere, ibilgu eta ertzetan lanak lehenetsiz.

Erakunde biek ala biek elkarrekin dihardute landaredi inbaditzaileari aurre egiteko —beren beregi, Fallopia Japonica, eta Cortaderia Selloane o Pampa-lezka— eta espezieok erauzitako zonaldeetan tokiko landaredia landatzeko —askatutako gune horietan inbaditzaileak birsortu ez daitezen—.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +