Berriak

Telletxe-Torrene

2017/10/02

“Algortako etorbidea Berrurbanizatzeko Proiektua”-ren lehenengo faseko lan berriak, Telletxe-Torrene zatian

Urriko lehen aste honetan hasiko dira “Algortako etorbidea Berrurbanizatzeko Proiektua”-ren lehenengo faseko lan berriak, Telletxe-Torrene zatian. Lan horiek egiteko epea 16 astekoa da.

Izan ere, lurpeko edukiontziak ipintzeko indusketa-lanak abiatuko dira, Telletxe kalea eta Algortako etorbideko tartean. Lan horien ondorioz, zati horretan dauden ilarako aparkalekuak kenduko dira ibilgailuen zirkulazioa bertatik desbideratzeko; horrez gainera, bi kaleen arteko elkargunean, ezker espaloiko pasabidea atzeraeman egingo da.

Jarduketa horrekin batera, Algortako eta Basagoitiko etorbideen arteko jardinera-horma birmoldatzeko lanak ere hasiko dira. Hain zuzen ere, altzifreak eta arkupeak kenduko dira Caridad eta Juan Bautista Zabala bitartean, jardinera berriak ipintzeko. Altzifre eta arkupean kendu ondoren, Aretxondo kaleraino jarraituko da lanokin. Eta horiek irauten duten bitartean, zonaldeko atalondo eta saltokientzako sarrera bermatuko da.

Halaber, hornidura sarea eta kanalizazioak –hala nola argiteriarena- egiteko lanak gauzatuko dira Torrene eta Tangora Etxeko plazatxo arteko zatian, hasiera batean, ezkerraldeko espaloian. Gune horretan lanek ukituko dituzten atalondo eta garajeak behin behineko sarrerak bermatuta izango dituzte uneoro.
Artean, saneamendu eta euri-uren sareak eraikitzeko lanak aurrera egiten ar idira, Andrés Cortina eta Torrene arteko eskuineko erreian.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +