Ordainketa On-Line

Getxoko Udalak, Eusko Jaurlaritzarekin akordioa egin ondoren, sistema eroso eta ziurra eskaintzen du zergadunen zerga-zorrak ordaintzea ahalbidetzen duena, borondatezko zein ordainarazpideko bidean. Ordaintzeko modalitate hau eguneko 24 orduetan operatibo egoten da eta behar ez diren lekualdaketak eta itxaroteko ilarak saihesten ditu.

Administrazioaren sistemek eta atxikitako erakunde laguntzaileen sistemek informazioa linean elkarri trukatzen diote konexio seguruak erabiliz, horrela elkarrekin trukatutako informazioa ezin du beste inork ere interneten ikusi, gainera, ez dizkiote elkarri trukatzen izaera pertsonaleko datuak. Administrazioari bakarrik jakinarazten diote ordainketa zuzen egin duten.

Ordainketa telematikoko modalitate hau erabili ahal izateko atxikitako erakunde laguntzaileen (bankuak eta aurrezki kutxak) txarteletako edozein edukitzea baino ez da beharrezko -BBK, Caja Laboral, La Caixa, Banco Santander, Ipar Kutxa, Caja Madrid, BBVA eta Banco Popular, eta gainera Getxoko Udalak emandako ordainagiria ere eskuragarri eduki behar da. Aurreikusita dago etorkizun hurbilean linean ordaintzeko sistema honetara beste erakunde laguntzaile batzuk ere atxikitzea.

Bai Getxoko Udalarekin dituzun tributuak kontsultatu nahi badituzu, edota hauetako bat ordaindu nahi baduzu, hemen egin dezakezu. Oso errez eta automatikoki egiten da, eta era honetan ordainketaren datuak pasarelala pasatzen dira. Hau suposatzen du nahi dugun entitatearekin bakarrik ordainketa egitea.

  • Zure ordainketa kontsultatu edota egin dezakezu Administrazio Elektronikoaren Bulegoaren bitartez: ordainketa
  • Zure isunak Administrazio Elektronikoaren bidez (ziurtagiri digitala) kontsulta eta ordain ditzakezu
  • Zure isunak Nire ordainketaren bidez ordain ditzakezu

Jarraitu beharreko urratsak honako hauek dira:

  • 1. urratsa: Euskal Administrazioen ordainketen atebidera jotzea (http://www.euskadi.net/r33-2220/eu)
  • 2. urratsa: Inprimakia betetzea ordainagirian ageri diren datuekin eta Onartu botoia sakatzea.
  • 3. urratsa: Balidatzea sartutako datuak zuzeneak direla eta sakatzea "Ordainketa egin" botoia.
  • 4. urratsa: Ordainketa egin nahi duzun Erakunde laguntzailea hautatzea eta Onartu botoia sakatzea.
  • Ordainketa egin ahal izateko nahitaezkoa da Getxoko Udalak igorritako ordainagiria edukitzea.

Eragiketa bukatutakoan, erakunde laguntzaileak egindako ordainketaren frogagiria emango du, Udal honen aurren erabateko baliozkotasuna duena.

Zergak ordaindu interneten bitartez

Nire Ordainketa