Tramiteak

BETEKIZUNAK ARRISKUTSUAK IZAN DAITEZKEEN TXAKURRAK EDUKITZEKO

Kudeaketa unitatea

INGURU GIROA

Deskribapena

Txakur batzuekin kontu handia izan behar da, bai daukaten nortasunagatik bai indarragatik. Arraza hauetako txakurren bat badaukazu edo paseoan ateratzen baduzu, Udaletxean edo Herritarren Arretako Bulegoetan animalia arriskutsuak edukitzeko lizentzia eskatu beharko duzu.
Arraza arriskutsuak:
1. Pit Bull Terrier
2. Staffordshire Bull Terrier
3. American Staffordshire Terrier
4. Rottweiler
5. Dogo argentinarra
6. Fila brasildarra
7. Tosa Inu
8. Akita Inu
Arraza garbi horiez gain, badira ere arraza horien eta beste arraza batzuen (arriskutsuak izan edo ez) arteko nahastea daukatenak. Talde honetan sartuko dira, era berean, arraza horietakoak ez diren arren, honako ezaugarri hauek dauzkaten txakurrak:
1. Gihar indartsuak, itxura ahaltsua eta sendoa, eite atletikoa, trebetasuna, kemena eta erresistentzia, noratsun gogorra eta adore handikoa; ile motza, buru handia, kubo itxurakoa eta mardula, garezur zabala eta handia, matrailezur handiak eta indatsuak, aho sendoa, zabala eta sakona, eta lepo zabala, gihartsua eta laburra.
2. Nortasun nabarmen erasokorra daukatenak, edo pertsonei edo beste animalia batzuei eraso egin dietenak.

Eskakizunak

Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak edukitzeko, baldintza hauek bete behar dira:
LEHENENGOA: ALDEZ AURRETIK administrazio-lizentzia bat eskuratu behar da. Lizentzia hori eskatzailea bizi den udalerriko Udalak emango du. Horretarako beharrezkoa izango da ondoko betekizun hauek agiri bidez frogatzea, dokumentu ofizialean jasotzen diren moduan (lizentzia-eskaeraren inprimakia):
* Adinez nagusi izatea (NAN/AIZ/pasaportea indarrean).
* Ondoko arrazoi hauengatik inoiz kondenatua ez izana: giza hilketa; askatasunaren, osotasun moralaren, askatasun sexualaren eta osasun publikoaren aurkako lesioak, torturak, edo delituak; narkotrafikoko edo talde armatuko kide izatea; arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko eskubidea kenduta ez izatea (zinpeko aitorpenaren inprimakia).
* Arriskutsuak izan daitezkeen animalien araubide juridikoari buruzko abenduaren 23ko 50/1999 Legean ageri diren arau hauste larriengatik edo oso larriengatik zehatuta ez egotea (aurrekari penalen inprimakia).
* Ahalmen fisikoa eta gaitasun psikologikoa edukitzea (ziurtagiri psikoteknikoa).
* Frogagiria, tasa (15 euro) ordaindua dagoela egiaztatzen duena, arriskutsuak izan daitezkeen animalien lizentziak izapidetzeagatik. Autolikidazioa Udaletxeko beheko solairuan Zerga Bilketako bulegoan ordaindu ondoren, Zerga Kudeaketako atalean entregatuko da, bigarren solairuan.
* Erantzukizun zibileko asegurua ziurtatzea, frankiziarik gabekoa, hirugarrenei kalte egiteagatik, gutxienez 120.000 euroko estaldurarekin (aseguruaren inprimakia).
Azken dokumentu hori exijituko da arriskutsua izan daitekeen txakur baten jabea bazara.
BIGARRENA: Txakurraren jabeak IZENA EMATEKO eskaera egingo du, txakurra erroldatuta dagoen udalerriko Arriskutsuak Izan Daitezkeen Animalien Udal Erregistroan lizentzia eskuratzen duenetik 15 eguneko epean (izena emateko eskaeraren inprimakia).

Dokumentazioa

Izena emateko eskaera egiteko, betekizun hauek dokumentu bidez frogatu beharko dira, agiri ofizialean jasotzen diren moduan:
* Eskatzailearen NAN.
* Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia.
* Txakurraren titulartasuna ziurtatzen duen dokumentua (pasaportea / osasun-kartilla ofiziala / REGIAren orria).
* Erantzukizun zibileko asegurua ziurtatzea, frankiziarik gabekoa eta hirugarrenei kalte egiteagatik gutxienez 120.000 euroko estaldurarekin (aseguruaren inprimakia).

Non Tramitatu

Posta

Posta arrunta edo ziurtatua
Tramitazioa

Idazkiak, eskabideak, etab. hurrengo helbide honetara bidali: Getxoko Udala - Foru kalea 1

Kokapena: Algorta

Posta kodea: 48992

Presentzia

HAB Andra Mari
Tramitazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Benturillena kalea 17 (Sarrera Borreguero klinika zenaren albotik)

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara

Kokapena: Andra Mari

Posta kodea: 48993

Telefonoa: 944660166

Fax: 944660114

Email-a: hab.andramari@getxo.eus

HAB Udaletxea
Tramitazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Foru Kalea 1, beheko solairua

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara

Kokapena: Algorta

Posta kodea: 48992

Telefonoa: 944660066

Fax: 944660107

Email-a: hab.udala@getxo.eus

HAB Areeta/Romo
Tramitazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Mesedeetako kalea 13

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara

Kokapena: Areeta

Posta kodea: 48930

Telefonoa: 944660266

Fax: 944660116

Email-a: hab.romo@getxo.eus

HAB Algorta
Tramitazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Torrene 3

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara // asteazkenean 16:30- 19:00 orduak

Kokapena: Algorta

Posta kodea: 48991

Telefonoa: 944660366

Fax: 944660119

Email-a: hab.algorta@getxo.eus

Baliabideak

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa

Araudia

Martxoaren 22ko 287/2002 Errege Dekretua, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko araubide juridikoari buruzkoa. RD 287-2002.pdf

Ekainaren 1eko 101/2004 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak edukitzeari buruzkoa D 101-2004.pdf

50/1999 legea, abenduaren 23koa, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko araubide juridikoari buruzkoa Ley 50·1999.pdf

Udal ordenantza, animaliak edukitzea eta babestea arautzen duena. Ordenanza ANIMALESDEFINITIVO.pdf

Txakurren aisiarako eremua Zona de esparcimiento para perros.pdf

Erantsitako_fitxategiak

Zigor aurrekarien ziurtagiri eskaera DN.93 Solicitud de certificado de antecedentes penales.doc

ArriLizentzia-eskaera arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko DN.14 Solicitud de licencia de Tenencia de Animales Peligrosos.doc

Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziaren zinpeko aitorpena DN.15 Declaracion Jurada de licencia para tenencia de animales potencialmente peligrosos.doc

Aseguru ziurtagiria DN.97 Certificado de seguro.doc

Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak udal erregistroan inskribatzeko eskaera Solicitud de Inscripción APP.doc

Bilatu