Tramiteak

NAGUSIEN ETXEKO BAZKIDE TXARTELA

Kudeaketa unitatea

GIZARTE ZERBITZUA

Deskribapena

Romoko Hogar del Jubilado – Nagusien Etxea Lope de Vega kaleko 12. zenbakian dago. 1987ko azaroaren 21ean zabaldu zituen ateak establezimendu publiko moduan. Nagusiei beharrezko arreta eta laguntza ematera bideratuta zegoen, baita elkarbizitza erraztera eta parte-hartzea eta gizarteratzea sustatzera ere. Esku hartzearen lurralde-esparrua Getxoko udalerria da.

Romoko Eguneko Zentroaren erakunde titularra Getxoko Udala da. Ibar Nagusien Etxea, 2001ean eratutako nagusien elkartea, zentroaren kudeaketaren arduraduna da, lagapen-erregimenean. Erregimen hori urtero berriztatu daiteke, hitzarmen bidez.

Kudeaketak, oinarrian, bi lan-ardatz ditu: jarduerak eta zerbitzuak.
Jardueren eskaintza zabalari esker, nagusiek aisia modu sortzaile eta parte-hartzailean bizitzea nahi da. Nagusien ongizatea lortzeko eta bizi-kalitatea hobetzeko oinarrizkotzat hartzen diren zerbitzuak honakoak dira: taberna-jantokia, emakumeen eta gizonen ile-apaindegiak, podologia eta masaje terapeutikoa. Horrez gain, egunero egunkariak eta aldizkariak irakurtzeko mailegu-zerbitzua dago.

Funtzionamendua azkarragoa, parte-hartzaileagoa eta erantzuleagoa izateko, batzordeetan antolatzea hautatu da: mendi-ibiliak, abesbatza, ekitaldiak eta kultura, gimnasia, txapelketak, kultura-txangoak, jaiak eta dantzak, bingoa, harreman publikoak eta diruzaintza.

Eskakizunak

*Udalerrian erroldatuta egotea
*60 urte baino gehiago izatea
* Bazkide izateko eskubidea duen pertsona baten bikotekidea edo ezkontidea izatea
* 50 urtetik gorakoa izatea eta %33 gutxienezko desgaitasuna izatea
*1,50€ ordaintzea karnetaren truke.

Dokumentazioa

*Eskatzailearen N.A.Na
*Txartel neurriko kolorezko argazki bat

Non Tramitatu

Presentzia

Nagusien Etxea
Tramitazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Lope de Vega Kalea, 12 B

Ordutegia: 09:00 a 21:00

Kokapena: Areeta

Posta kodea: 48930

Telefonoa: 944660150

Gehienezko_epea

Aste bat

Baliabideak

Nagusien Etxeko Batza Artezkarian aurkeztutako errekurtsoa

Araudia

Eguneko Zentroaren funtzionamendurako araudia Reglamento de funcionamiento del Hogar de Dia. Eusk.pdf

Bilatu