Tramiteak

APARTEMENTU TUTELATUEN ESKABIDEA

Kudeaketa unitatea

GIZARTE ZERBITZUA

Deskribapena

Zerbitzu honekin helburua euren kabuz bizitzeko gai diren adineko pertsonek duten etxebizitza beharrizanari erantzutea da, hain zuzen ere arrazoi askorengatik erkidegoan era independentean bizitzen jarraitzeko bitarteko honen beharrizana badute

Eskakizunak

- 65urtetik gorako pertsonak; pertsona titularrarekin batera bizi den ezkontide edo pertsonaren kasuan horrek 56 urte beteta izan beharko ditu
- Eskabidea egiteko egunean erroldatuta dauden pertsonak azkeneko 5 urteotan jarraian edo azken 30 urteetan 15 urtez jarraian. Urtebeteko antzinatasuna izan behar dute eskabidea bideratzeko egunean.
- I graduko mendetasun-egoeran dauden adinekoak
- Eskaera egin aurreko 3 urteko epearen barruan, jabetza edo gozameneko erregimenean etxebizitzarik ez dutenak, edo horrek bizigarritasuneko gutxieneko baldintzak betetzen ez baditu edo/eta desjabetzeko espedienteak ukituta badago
- Ez gainditzea interesdunari dagokionean lanbide arteko gutxieneko soldata bider 2,5 egitean eta 3,37 aldiz egitean bere bikote edo ezkontideari dagokionez gehieneko diru-sarrera maila
- Txosten teknikoaren ostean emandako aldeko ebazpenak aholkatu behar du baliabide hau bizikidetzako aukera onena dela

Dokumentazioa

- Babespeko Apartamentuetako eskabidea
- Errolda-ziurtagiria
- Eskatzailearen N.A.N.-I.F.Z. txartela eta fotokopia
- Gizarte Segurantzako kartilaren edo Onuradunaren Osasun-asistentzia kartilaren fotokopia.
- Gaixotasun infekto-kutsakorrik ez dagoela eta bizitza independenterako eta elkarbizitzarako ezgaitzen duen ezintasun psikiko edo zorotasunik ez duela adierazten duen mediku txostena
- Zerbitzuaren onuradunen diru-sarreren ziurtagiria: pentsioak, nominak...
- Azken Errenta Aitorpena edo ,kasua bada, egin behar izatearen salbuespenaren ziurtagiria
- Azken hiru urteei dagozkien ondasun higiezinen ziurtagiria, kontribuzioa ordaintzen duen probintziaren Ogasuneko Foru Ordezkaritzak egindakoa
- Azken hiru urtetan ondasunen eskualdatzerik egin bada, eskualdatze hori egiaztatzen duen agiria.
- Etxebizitzaren jabea izanda, etxebizitza aurri egoeran, desjabetze tramiteetan... badago, egoera hori egiaztatzen duen agiria.
- Egoera ekonomikoaren gaineko zinpeko aitorpena
- Agiri osagarriak, zerbitzuk egoki irizten badio

Non Tramitatu

Presentzia

Gizarte Zerbitzuetako Arloa - Bulego Nagusia
Tramitazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Urgull k. z/g

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara

Kokapena: Algorta

Posta kodea: 48991

Email-a: gizartez@getxo.eus

Gizarte Zerbitzuetako Arloa (Andra Mari)
Tramitazioa \ Dokumentazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Urduñako Mendatea kalea 16

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara

Kokapena: Algorta

Posta kodea: 48993

Email-a: gizartez@getxo.eus

Gizarte Zerbitzuetako Arloa (Romo – Areeta)
Tramitazioa \ Dokumentazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Monte Gorbea Kalea,10 (Gobelaurreko kantoia)

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara

Kokapena: Romo

Posta kodea: 48930

Email-a: gizartez@getxo.eus

Baliabideak

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa

Erantsitako_fitxategiak

Babespeko Apartamentuen eskaera DN.230 Solicitud de Apartamentos Tutelados.doc

Gizarte Zerbitzurako mediku txostena DN.212 Informe Medico para Servicios Sociales.doc

Bilatu