Tramiteak

EGOITZAN MENDEKO PERTSONENTZAKO ALDI BATERAKO EGONALDIA

Kudeaketa unitatea

GIZARTE ZERBITZUA

Deskribapena

Laguntza ekonomiko indibidualak besteren menpe bizi behar duten adinekoentzako egoitza baten aldi baterako ingresoak errazteko aurrez ezarrita dauden beharkizunak betetzen dituzten pertsonei.
Ezgaitasun larriak dituzten pertsonen zaintza iraunkorraren ardura duten familiako kideei laguntzea eta pertsona horiei atsedenaldiak bideratzea

Eskakizunak

- Atsedena behar duten senideekin batera bizi diren urritasun larria duten pertsonak, bakarrik bizi diren pertsona autonomoak, denbora tarte jakin batean zehar, 15 egun eta hiru hilabete bitartean, intentsitate handiagoz zainketak behar izango dituztenak
- 60 urte baino gehiagoko pertsonak, salbuespen kasuetan izan ezik, betiere behar bezala justifikatuta
- Eguneroko bizitzaren jarduerak garatzerakoan autonomia zailtzen duen balioezintasuna eragiten duen gaixotasuna izatea
- Bere familia-ingurunean geratzea zailtzen duen problematika familiarra eta ekonomikoa izatea, ardurapean dauden pertsonak aldi baterako kanpoan egoteak edo horien gaixotasunak eraginda
- Zerga betebeharrak eta, beharrezkoa izanez gero, Gizarte Segurantzarekin egunean izatea
- Bizkaian erroldatuta egotea azkeneko 3 urteetan zehar

Dokumentazioa

- Hirugarren Adineko Egoitza lagunduetan aldi baterako egonaldien eskabidea
- Errolda-ziurtagiria
- Interesatuaren edo bere legezko ordezkariaren, eta zaintzailearen N.A.N.-I.F.Z. txartela
- Gizarte Segurantzako kartilaren edo Onuradunaren Osasun-asistentzia kartilaren fotokopia.
- Azken Errenta Aitorpena edo ,kasua bada, egin behar izatearen salbuespenaren ziurtagiria
- Zerbitzuaren onuradunen diru-sarreren ziurtagiria: pentsioak, nominak...
- Kasua bada, bere kargupeko seme-alaben ezintasunaren ziurtagiria.
- Kasua bada, bere kargupeko seme-alaben langabezia ziurtagiria.
- Mediku-ziurtagiria, eredu ofizialaren araberakoa, onuradunak eguneroko jarduerak burutzeko ezintasuna duela, ezintasunaren mota, bai eta gaixotasun infekto-kutsakorrak ere badituen, azaltzen dituena
- Zaintzailearen mediku-ziurtagiria gaixotasun larri edo ebakuntza kirurgikoaren kasuan
- Laguntza eskatzen den zentroan sartzeko borondatezko onarpenaren onuradunaren deklarazioa (eredu ofiziala)
- Agiri osagarriak, zerbitzuk egoki irizten badio
- Eskabidea edineko arroldatuta deagoen udalerriko oinarrizko gizarte zerbitzuari aurekezten bazaio, Gizarte Ekintza Sailari bidali behar zaio, eta harekin batera oinarrizko gizarte zerbitzuko langile batek egindako berariazko gizarte txostena; kasua presazkoa denez zehaztu behar da (IV. Eranskina)

Non Tramitatu

Presentzia

Gizarte Zerbitzuetako Arloa - Bulego Nagusia
Tramitazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Urgull k. z/g

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara

Kokapena: Algorta

Posta kodea: 48991

Gizarte Zerbitzuetako Arloa (Andra Mari)
Tramitazioa \ Dokumentazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Urduñako Mendatea kalea 16

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara

Kokapena: Algorta

Posta kodea: 48993

Gizarte Zerbitzuetako Arloa (Romo – Areeta)
Tramitazioa \ Dokumentazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Monte Gorbea Kalea,10 (Gobelaurreko kantoia)

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara

Kokapena: Romo

Posta kodea: 48930

Gehienezko_epea

Hilabete bat

Eraginak

Eskaera ezestea

Baliabideak

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa

Araudia

210/2005 Foru Dekretua, abenduaren 20koa, adinekoen egoitzen baldintzak, aldi baterako egonaldian arautzen da Decreto Foral 210-2005 de 20 de diciembre que regula el régimen de acceso a residencias en estancia temporal.pdf

Erantsitako_fitxategiak

Hirugarren Adineko Egoitza-lagunduetan aldi baterako Egonaldietarako eskaera BFA Solicitud Estancias Temporales en Residencia Asistida de.pdf

Aldi baterako Egonaldietarako eskaera egiteko zorra aitortzeko inprimakia Reconocimiento deuda_Estancias Temporales.pdf

Bilatu