Tramiteak

ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA

Kudeaketa unitatea

GIZARTE ZERBITZUA

Deskribapena

Etxez etxeko laguntza zerbitzu integrala balio askotakoa eta komunitarioa da. Eguneroko bizimoduko jarduerak egiteko arazoak dituzten familientzat da. Etxean bertan zuzeneko arreta ematen zaie, berariazko esku hartzeen bidez, euren ohiko inguruan txertatzen eta irauten laguntzeko, eta autonomia funtzionaleko murrizpena konpentsatzeko.
Konpainia, segurtasuna eta komunikazioa eskaintzen ditu, isolamendu eta bazterketa prozesuari aurre eginez, askotan autonomiaren eta funtzionaltasunaren galerarekin zerikusia dutenak, arrisku egoerak prebenituz.
Etxez etxeko laguntza zerbitzua eskatzen duten pertsonen ezaugarri nagusia beharrizan bat izatea da eguneroko bizitzako jarduerak egiteko: higiene pertsonala, janaria prestatzea, erosketak egitea, etxea garbitzea, eta abar. Beharrizan hori ezberdina izan daiteke bere etiologiari, intentsitateari eta iraupenari dagokienez.
Etxez etxeko laguntza zerbitzua jasotzen duten pertsonek zerbitzua jasotzeko ordutegia libre dauden ordutegien arabera eta gizarte langileak erabakitako intentsitatearen arabera ezarriko da, pertsonen beharrizanak kontuan izanik

Eskakizunak

- Getxoko udalerrian erroldatuta egotea eskaera egiteko unean. Familiako etxeetan txandakatuta bizi diren edo bizikidetzen ari den kasuan, pertsona hartzaileari eskatuko zaio Getxon erroldatuta egotea .
- Bizkaiko Foru Aldundiak egindako Menpekotasuneko balorazioa izatea. Era iragankorrean, balorazioko eskaera onartuko zaie Foru Ebazpenaren zain dauden pertsonei.
- Pertsona autonomoek 100 puntu edo gehiago izan beharko dute, xede horretarako Getxoko Gizarte Zerbitzuek ezarritako baremoaren arabera (1. Eranskina).
- Adin txikikoak dauden bizikidetza-unitateei arreta emateko kasuan, ez da balorazioko baremoa aplikatuko (1. Eranskina) eta dependentzia balorazio beharrik ez da izango. Gizarte Langilearen aldeko txostena izatea behar beharrezkoa da.
- Ez egotea egoera berezietan, eta haiek duten larritasun-maila edo konplexutasunagatik zerbitzu normalizatua ematea eragotziko dutenak, eta EELZen bidez emandako arretak kontrolatu ezin diren arriskuak edo babes-eza ekarriko dituztenak erabiltzaileentzat edota etxetako laguntzaileentzat, besteak beste:
a) Etxebizitzaren bizigarritasun eza edota osasungarritasun ezako baldintzak, gainditu ezin direnak.
b) Oinarrizko tresnak ez izatea zerbitzua emateko: beharrezko laguntza teknikoak menpekotasuneko pertsonak mobilizatzeko eta arreta emateko, altzari edota ezinbesteko etxeko tresnen falta, hornidura-falta (ura-argindarra).
c) Menpekotasun-egoeran baloratutako pertsonak eta ezinbestekoak dituzten familiar edo beste zaintzailerik ez dutenak, eta oinarrizko zainketak ematea bermatuko dutenak.
d) Arreta jaso dezakeen pertsonaren portaeran desoreka larriak izatea (oldarkortasuna…).
e) Etxe laguntzailearentzat arriskua suposatu dezakeen tratu txarrak egotea.

Dokumentazioa

- Etxez etxeko Laguntzarako eskaera-orria.
- NAN txartelaren fotokopia, pasaportea edo egoitza-baimena indarrean izatea
- Familia-liburua bizikidetza-unitatean 16 urte baino gutxiagoko adin txikikoak badaude.
- Gizarte Segurantzako txartela edo Osasun Identifikaziorako Txartela .
lBFAak emandako ebazpena menpekotasunaren balorazioari dagokionez edo haren eskaeraren fotokopia.
- Menpekotasuna duten erakundeak eguneratutako diru-sarreren inguruan egindako ziurtagiria (pentsioak, nominak…).
GSIN: Barria kalea, 2. AREETA
- Etxebizitzaren alokairuaren frogagiria, egokia bada.
- Azken Errentaren gaineko Zerga Aitorpenaren fotokopia edo, hala badagokio, hura egitea salbuetsita dagoela dioen frogagiria. (Zerbitzua eskatu den pertsonarena nahiz bizikide duen familiarena)
- Azken 5 urteei dagozkien ondasun higigarri eta higiezinen ziurtagiria, onuradunaren Foru Ogasun Ordezkaritzak emandakoa
Bi agiriak eskuratzeko:
' 901 50 20 00
Ogasuna: Konporte kalea, 30. 09:00etatik 14:00etara
- Estatuko Ogasunak emandako Ondasun Higiezinen Ziurtagiriak
Moyua plaza kalea,3
Telefonoa: 94 479 34 30
- Azken 5 urteetako diru-sarrera, ondasun, kapital higigarri eta higiezinen… zinpeko aitorpena, eredu ofizialaren arabera. Ondasunak eskualdatu badira, eskualdatze hori eman dela dioen agiriaren fotokopia aurkeztuko da.
- Banku-gordailuen ziurtagiria eredu ofizialaren arabera.
- Zordunketa-baimena bankuko kontuan.
- Dokumentazio ekonomikoa aurkeztu nahi ez bada, zerbitzu guztia ordainduko dela dioen konpromiso sinatua eredu ofizialaren arabera.
- Mediku-txostena, eredu ofizialaren arabera.
- Udal Gizarte Zerbitzuek egokitzat jotzen dutenean, dokumentazio osagarria eskatu ahal izango da

Non Tramitatu

Presentzia

Gizarte Zerbitzuetako Arloa - Bulego Nagusia
Tramitazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Urgull k. z/g

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara

Kokapena: Algorta

Posta kodea: 48991

Gizarte Zerbitzuetako Arloa (Andra Mari)
Tramitazioa \ Dokumentazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Urduñako Mendatea kalea 16

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara

Kokapena: Algorta

Posta kodea: 48993

Gizarte Zerbitzuetako Arloa (Romo – Areeta)
Tramitazioa \ Dokumentazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Monte Gorbea Kalea,10 (Gobelaurreko kantoia)

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara

Kokapena: Romo

Posta kodea: 48930

Baliabideak

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa

Araudia

Gizarte ongizate eta osasun publikoko gizarte zerbitzugintzagatiko tasaren zerga ordenantza araupetzailea normativa_eu.htm

Real Decreto-ley 20/2012, de 13 de julio, de medidas para garantizar la estabilidad presupuestaria y de fomento de la competitividad RD 20-2012 de 13 julio.pdf

ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA-ZERBITZUAREN 1/2017ko INSTRUKZIOA Instrucción SAD 2017.pdf

Erantsitako_fitxategiak

Etxez etxeko Laguntzarako eskaera DN.229 Solicitud de Ayuda a Domicilio.doc

Gizarte Zerbitzurako mediku txostena DN.212 Informe Medico para Servicios Sociales.doc

Gizarte Zerbitzurako banku dokumentazioa DN.223 Documentacion Bancaria para Servicios Sociales .doc

Banku helbideratzeko orria DN 224 Hoja de Domiciliacion Bancaria v02.doc

Bilatu