Tramiteak

ALDIZKAKOA EZ DEN UDAL LAGUNTZA

Kudeaketa unitatea

GIZARTE ZERBITZUA

Deskribapena

Aldizkakoak ez diren laguntzak aldizkakoak ez diren udal-prestazio ekonomikoak dira. Laguntza horiek aparteko gastu zehatzei aurre egiteko behar besteko baliabideak ez dituzten Getxoko udalerriko bizilagunentzat dira, eta beharrezkoak direnak gizarte-bazterketako egoerak prebenitu, ekidin edo arintzeko.
Finalista-izaera dute, eta eman diren xederako soilik bideratzen dira.
Udalaz gaindiko arloan indarrean dagoen legerian aurreikusitako era guztietako prestazio eta baliabide sozialen izaera subsidiarioa dute, eta osagarria hala badagokio.
Lan-balorazioa eskatzen dute, bai eta onuradunaren parte-hartzea ere Gizarte Langilearekin erabakitako esku-hartze plan batean;

Eskakizunak

- Adinez nagusia izatea, beren kargu adin txikikoak dituzten adin txikikoen kasuan salbu.
- Getxoko udalerrian erroldatuta egotea gutxienez Laguntza eskaera egin baino 6 hilabete lehenago; adin txikikoak beren kargu duten kasuetan salbu eta 6 edo hilabete gehiagoz haurdun dauden emakumeen kasuan salbu, non erroldako antzinatasun-baldintza ez da eskatuko.
- Behar besteko diru-sarrerarik ez izatea dagokion laguntza-motan jasotzen diren gastuei aurre egiteko.
- Esku-hartze sozial integraleko planean parte-hartzea, gizarte-langilearekin adostuta (prestazioko izapidea gizarteratzeko prozesuaren jarduera bat gehiago da). Gizarte-langileak egoera txosten sozialaren bidez bermatuko du.

Dokumentazioa

- Eskatzailearen NAN txartelaren fotokopia eta, hala badagokio, familia-unitateko gainerako kideena.
- Familia-liburuaren fotokopia edota hala badagokio, zaintza eta babespea edo tutoretza egiaztatzen duten dokumentuak.
- Familia-unitateko kide guztien diru-sarreren ziurtagiriak (nominak, pentsioak, langabeziako prestazioak/sorospenak).
- Eskatzailearen ondasun higigarri eta higiezinen ziurtagiriak eta, hala badagokio, familia-unitateko kide guztiena (estatukoa, forukoa eta jatorrizko herrialdekoa).
- Errenta-aitorpenaren fotokopia edo, hala badagokio, egin ez izanaren Ogasuneko ziurtagiria.
- Bizikidetza Unitateko kide guztien lan-bizitza
- Bankuko dokumentua aldizkakoa ez den laguntza helbideratzeko eta , hala badagokio, bankuko endosua.
- Laguntza eskatzen duen gastuen fakturak edo aurrekontuak.
- Behar-egoera abalatzen duen beste edozein dokumentu edota Gizarte Langileak hura egiaztatzeko eskatzen duena.

Non Tramitatu

Presentzia

Gizarte Zerbitzuetako Arloa (Andra Mari)
Tramitazioa \ Dokumentazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Urduñako Mendatea kalea 16

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara

Kokapena: Algorta

Posta kodea: 48993

Email-a: gizartez@getxo.eus

Gizarte Zerbitzuetako Arloa (Romo – Areeta)
Tramitazioa \ Dokumentazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Monte Gorbea Kalea,10 (Gobelaurreko kantoia)

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara

Kokapena: Romo

Posta kodea: 48930

Email-a: gizartez@getxo.eus

Gizarte Zerbitzuetako Arloa - Bulego Nagusia
Tramitazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Urgull k. z/g

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara

Kokapena: Algorta

Posta kodea: 48991

Email-a: gizartez@getxo.eus

Gehienezko_epea

Hiru hilabete

Eraginak

Eskaera ezestea

Baliabideak

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa

Araudia

2017. urterako gizarte bazterkeria edo arriskua aurreikusteko, sahiesteko edo leuntzekodiru-laguntzen oinarriak BASES REGULADORAS ANPM 2017.pdf

Erantsitako_fitxategiak

Aldizkakoak ez diren udal laguntzetarako eskaera DN.239 Solicitud de Ayudas Economicas No Periodicas Municipales.doc

Bilatu