Tramiteak

GIZARTE LARRIALDIKO LAGUNTZA

Kudeaketa unitatea

GIZARTE ZERBITZUA

Deskribapena

Aldirokoa ez den prestazio ekonomikoa. Gizarte-bazterketako egoerak prebenitzeko, ekiditeko edo arintzeko beharrezkoak diren gastu zehatzei (arruntak edo apartekoak) aurre egiteko baliabide ekonomiko nahikorik ez daukaten pertsonen beharrizanak asetzeko ematen da. Diru-laguntza izaera du. Beraz, aurrekontuari loturik dago

Eskakizunak

- Erroldatuta egotea eta laguntza eskatzen den udalerrian bizilekua izatea, eta erroldatuta egotea eta bizitokia izatea Euskadiko Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan eskaera aurkeztutako data baino sei hilabete lehenago gutxienez.
- Bizikidetzako unitate bat eraikitzea eskaera aurkeztutako data baino urtebete lehenago gutxienez.
- Etxebizitzako prestazio osagarriaren hartzaileak ez izatea, gizarte-larrialdietarako laguntzak 3. artikuluaren b) eta c) ataletan jasotako gastuak estaltzeko eskatzen badira salbu
- 18 urte beteta izatea.
- Bere bizikidetza-unitateko kide diren pertsonei eragiten dien Dekretu honetako 3. artikuluan jasotako gastu zehatzei aurre egiteko behar besteko baliabiderik ez izatea.
- Gizarteratzeko eta gizarte-babeserako oinarrizko errentaren urteko kopurua baino lau bider handiagoko balioa duen ondarerik ez izatea.
- Etxebizitza, Herrilan eta Garraio Saileko Etxebide zerbitzuan izena emanda egotea edo zerbitzu horretan alokatzeko etxebizitzaren eskatzaile gisa izen-ematea eskatzea, gizarte-larrialdietarako laguntzak alokairuko gastuak estaltzeko bideratzen diren kasuetan.
- Pertsona eskatzailearen bizikidetza-unitateko kide den edozein pertsonaren eta pertsona alokatzailearen artean ez egotea hirugarren mailarainoko odoleko ahaidetasunik.
- Gizarte-larrialdietarako Laguntzak emateko Irizpideei buruzko udal-araudia jasotzea dakarren beste edozein baldintza.

Dokumentazioa

- Pertsona eskatzailearen eta bizikidetza-unitateko 14 urteko edo zaharragoko gainerako pertsonen identitateen egiaztagiriaren fotokopia.
- Familia-liburuaren fotokopia edo, hala badagokio, zaintza eta babespea edo tutoretza egiaztatzen duten agiriak.
- Tratu txarrak egiaztatzeko, dagokion ebazpen judizialaren edo Ministerio Fiskalaren txostenaren fotokopia aurkeztu behar da eta, babes-agindua ematen den bitartean, salatzailea genero-indarkeriaren biktima dela adierazten duten zantzuak izan behar ditu dokumentu horrek.
- Ezkontzaren antzeko harreman iraunkorren kasuan, haiek honako era honetan egiaztatuko dira: Izatezko Bikoteen Erregistroko ziurtagiriaren bidez eta, halakorik ezean, bikotekideen erantzukizunezko adierazpenaren bidez, edo izatezko bizikidetza egiaztatzen duen ebazpen judizialaren kopia konpultsatuaren bidez
- Banantze, dibortzio edo ezkontza deuseztasuneko kasuan, dagokion ebazpenaren fotokopia eta izatezko elkartzea etetearen kasuan, elkartze horren izen-ematearen baliogabetzea egiaztatzen duen erregistroko ziurtagiria edo, hala badagokio, izatezko bizikidetza eteten dela dioen bikotekideen erantzukizunezko adierazpena
- Euskal taldeetako kideen kasuan, Espainiatik at bizitzen izandako denboraren kontsul-ziurtagiriak, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan bizi dela dioen azken administrazio- ziurtagiria ere, eta azken hori izan ezean, bertan bizi dela egiazta dezakeen beste edozein agiri.
- Pertsona eskatzaileak errefuxiatu izaera duenean aurkeztu beharko du: nortasun-agiria, izaera hori jada aitortuta duenean, eta, hura izapidetze.egoeran dagoenean haren eskaera eta, hala badagokio, eskaera hori izapidera onartu dela dioen egiaztagiria
- Pertsona eskatzaileak herrigabe izaera duenean, izaera hori aitortzen duela egiaztatzen duen txartela aurkeztu beharko du
- Pertsona eskatzaileak babes subsidiariorako eskubidea duenean, horrekin batera egoera hori egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du. Babes subsidiario hori urriaren 30eko 12/2009 Legean jasotzen da, Asilo Eskubidea eta Babes Subsidiarioa arautzen duena.
- Erabateko zurztasun-egoeran dauden 18 urte baino gutxiagoko adin txikikoen kasuan, egoera hori egiaztatzen duten agiriak.
Gizarte-larrialdietarako laguntzak alokairuko gastuak estaltzeko bideratzen direnean:
- Etxebizitza-gastuak edo ohiko ostatua egiaztatzen dituzten agiriak
- Etxebizitza edo ostatuko pertsona alokatzailearekin edo bere familia-unitateko edozein kideekin familia-loturarik ez dagoela dioen erantzukizunezko adierazpena, 5.1.h) artikuluan aurreikusitakoaren arabera
- Etxebizitza, Herrilan eta Garraio Saileko Etxebide zerbitzuan izena emanda dagoela edo zerbitzu horretan alokatzeko etxebizitzaren eskatzaile gisa izen-ematea eskatuta duela dioen egiaztagiria, izen-emate hori exijitu daitekeen hipotesietan.
- Etxebizitza jabetzan edo bere gozamenerako ez duela dioen erantzukizunezko adierazpena.
- Etxebizitza alokairuan edo jabetzan ez duela dioen erantzukizunezko adierazpena babes publikoko etxebizitza-motaren bat barne eskaera-unean indarrean dagoen legerian aurreikusitako baldintzetan.

Gizarte-larrialdietarako laguntzak etxebizitzako alokairutako edo ohiko ostatutakoak ez diren beste gastu batzuk estaltzeko bideratzen diren kasuetan:
- Gizarte-larrialdirako egoeraren aurretik hartutako kredituen interes eta amortizaziotik sortutako gastuen egiaztagiriak, etxebizitza edo ohiko ostatuaren erosketaren ondorioz.
- Hiri- eta landa-izaerako higiezinei buruzko energia, ur, estolderia, zabor eta zergen gastuen egiaztagiriak.
- Beharrezko gastuen frogagiriak (aurrekontuak edo fakturak, hala badagokio) etxebizitza edo ohiko ostatuaren bizigarritasunerako eta oinarrizko ekipamendurako artikuluarekin bat etorriz.
- Laguntza eskatzen den oinarrizko beharrei lotutako gastuen egiaztagiriak (aurrekontuak edo fakturak, hala badagokio).
- Helburu berbererako bideratutako edozein prestazio ekonomikoaren eskaeraren, ematearen edo ukatzearen egiaztagiria.
- Eskaera aurkezten den hilabeteari dagokion diru-sarreren edo etekinen erantzukizunezko adierazpena, bai eta bizikidetza-unitateko kide guztien ondarearena ere.
-Hala dagokionean, pertsona eskatzaileari espedientean sartzea egokiak iruditzen zaizkion agiriak.
-Hala dagokionean, Administrazioari egokiak iruditzen zaizkion beste agiri batzuk eskatzea baldintzak betearazten direla egiaztatzeko xedez.

Non Tramitatu

Presentzia

Gizarte Zerbitzuetako Arloa - Bulego Nagusia
Tramitazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Urgull k. z/g

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara

Kokapena: Algorta

Posta kodea: 48991

Gizarte Zerbitzuetako Arloa (Andra Mari)
Tramitazioa \ Dokumentazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Urduñako Mendatea kalea 16

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara

Kokapena: Algorta

Posta kodea: 48993

Gizarte Zerbitzuetako Arloa (Romo – Areeta)
Tramitazioa \ Dokumentazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Monte Gorbea Kalea,10 (Gobelaurreko kantoia)

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara

Kokapena: Romo

Posta kodea: 48930

Gehienezko_epea

Hirurogei egun

Eraginak

Eskaera ezestea

Baliabideak

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa

Araudia

4/2011 Dekretua, urtarrilaren 18koa, Gizarte Larrialdietarako Laguntzei buruzkoa decreto 4-2011, de 18 de enero de AES.pdf

Eusko Jaurlaritzako 2017ko Agindua ORDEN AES 2017- euskera.pdf

Getxoko Udalean 2017ko Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL) emateko erabili beharreko irizpideak Criterios AES 2017-euskera.pdf

Erantsitako_fitxategiak

Gizarte Zerbitzurako banku dokumentazioa DN.223 Documentacion Bancaria para Servicios Sociales .doc

Gizarte Zerbitzurako zinpeko aitorpena DN.207 Declaracion Jurada para Servicios Sociales.doc

Banku helbideratzeko orria DN 224 Hoja de Domiciliacion Bancaria v02.doc

Bilatu