Tramiteak

JAIOTZE ALTA

Kudeaketa unitatea

ESTATISTIKA

Deskribapena

Prozedura honen bidez, jaiotzen diren pertsonei erroldan alta ematea tramitatzen da. Umeak erroldatzeko betebeharra gurasoena, tutoreena edo umeekin bizi diren adin nagusiko pertsonena da.
Udaleko errolda udalerri bateko bizilagunak ageri diren administrazioko erregistroa da. Erroldako datuek frogatzen dute pertsona hori udalerrian bizi dela eta ohiko bizilekua bertan daukala. Datu horiei buruz ematen diren ziurtagiriak dokumentu publikoa eta fede emailea izango dira, administrazioaren ondorio guztietarako.
Erroldatuta egoteak, besteak beste, hautatzeko eta hautatua izateko eskubidea ematen du. Udal zerbitzuak erabiltzeko eskubidea ere ematen du, hala nola, udalaren kirol-instalazioak erabiltzea, udalak ematen dituen laguntza eta bekak eskuratzea, eta abar.
Erroldatzea helbide jakin batean egin behar da beti.
Jaiotzagatiko alta bi bidetatik har daiteke:
1. Gurasoek eurek umea erregistroan inskribatuz.
2. Estatistikako Erakunde Nazionaletik (INE) sailari hilero fitxategi elektronikoak igorriko dizkiote, eurek erregistratutako altekin, udalerri bakoitzak INEko datuak bere datuekin kontrastatzeko eta informazioa eguneratzeko

Eskakizunak

*Gurasoak edo bietako bat Getxon erroldatuta egotea

Dokumentazioa

*Familia liburua (jatorrizkoa eta fotokopia)
*Jaiotzeko Altaren Zinpeko baimena: jaio berria gurasoena ez den helbidean erroldatzen bada, helbide horretan erroldatutako pertsonen zinpeko baimena
*Gurasoen baimena: jaio berria gurasoena ez den helbidean erroldatzen bada, gurasoen beraien baimena beharko da
*Gurasoen Nortasuna egiaztatzen duten agiriak. Jaio berria gurasoena ez den beste helbide batean erroldatzen bada, gurasoen nortasuna egiaztatzen duten agiriak eskatuko dira.

Non Tramitatu

Presentzia

HAB Andra Mari
Tramitazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Benturillena kalea 17 (Sarrera Borreguero klinika zenaren albotik)

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara

Kokapena: Andra Mari

Posta kodea: 48993

Telefonoa: 944660166

Fax: 944660114

Email-a: hab.andramari@getxo.eus

Estatistika
Tramitazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Foru kalea 1 (Udaletxea)

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, neguko ordutegia 8:00etatik 14:00etara. udako ordutegia 8:00etatik 13:30era.

Kokapena: Algorta

Posta kodea: 48992

HAB Udaletxea
Tramitazioa \ Dokumentazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Foru Kalea 1, beheko solairua

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara

Kokapena: Algorta

Posta kodea: 48992

Telefonoa: 944660066

Fax: 944660107

Email-a: hab.udala@getxo.eus

HAB Areeta/Romo
Tramitazioa \ Dokumentazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Mesedeetako kalea 13

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara

Kokapena: Areeta

Posta kodea: 48930

Telefonoa: 944660266

Fax: 944660116

Email-a: hab.romo@getxo.eus

HAB Algorta
Tramitazioa \ Dokumentazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Torrene 3

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara // asteazkenean 16:30- 19:00 orduak

Kokapena: Algorta

Posta kodea: 48991

Telefonoa: 944660366

Fax: 944660119

Email-a: hab.algorta@getxo.eus

Telefoniko

Telefono arreta-zerbitzua
Informazioa

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 16:00etara. Irailetik ekainera.

Telefonoa: 944660000

Web Orria

Getxoko Udalaren web-orria
Informazioa \ Inprimakiak

Web:http://www.getxo.eus

Baliabideak

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

Araudia

Estatistika Sailaren Arauak erroldak biltzeko eta helbide aldaketak izapidetzeko NORMAS DPT ESTADISTICA.doc

2612/1996 Errege Dekretua, abenduaren 20koa, Toki-Erakundeetako Biztanleriari eta Lurralde Mugaketari buruzko Araudia aldatzen duena, uztailaren 11ko 1690/1986 Errege Dekretuaz onetsia Real Decreto 2612-1996 de 20 de diciembre, por el que se modifica el Reglamento de Población y Demarcación Territorial de las Entidades Locales.pdf

Erantsitako_fitxategiak

Erroldatzeko baimena DN.01 Autorizacion de empadronamiento.doc

Bilatu