Tramiteak

ZERGA-ZORREN ORDAINKETA ZATITZEA ETA GERORATZEA

Kudeaketa unitatea

ZERGABILKETA

Deskribapena

Zorren ordainketa geroratu edo zatitu egin daiteke (baldin eta zorraren zenbatekoa 150 euro baino gehiago bada, eta borondatezko epean ordaintzeko trafiko isuna ez bada), borondatezko epean nahiz ordainarazteko epean, ordaindu behar dutenek eskatuta, baldin eta haien egoera ekonomikoak aldi batez galarazten badie ordainketa egitea. Administrazioak egoera ekonomikoa egiaztatu ahal izango du.

Eskakizunak

- Ordainarazpidean zorrik ez izatea
- Eskatzaileak ordainarazpidean zorrik badauka, zor horiek ere zatitzeko eskaera egin behar du.
- Bankuan helbideratzea

Dokumentazioa

Zorra geroratzeko edo zatitzeko eskaera goian azaldutako betekizunen arabera bete behar da, eta ondoko dokumentazio honekin batera eman:

A) Eskatzailea eta zorraren titularra pertsona bera badira,
- Titularraren IFZ (fotokopiatuta edo eskaneatuta)
- Bankuko kontuaren edo kartilaren azalaren fotokopia. Bertan, eskatzailea titularra edo titularkidea dela agertu behar da. Bestela, finantza entitateak emandako ziurtagiria.
B) Eskaera ordezkari batek egiten badu:
- Titularra pertsona fisikoa bada:
- Titularraren IFZ (fotokopiatuta edo eskaneatuta)
- Ordezkariaren IFZ (fotokopiatuta edo eskaneatuta)
- Baimenaren inprimakia, behar bezala betea (dokumentua erantsitako fitxategietan dago, “ordezkaritzaren baimena”).
- Titularra pertsona juridikoa bada:
- Ordezkariaren IFZ (fotokopiatuta edo eskaneatuta)
- Titularraren IFK (fotokopiatuta edo eskaneatuta)
- Notarioaren agiria, ordezkaritzarako ahalmena ematen duena.

6 hilabete baino gehiagoko geroratze edo zatitzeetan, goian aipatutako agiriez gain, ondokoak beharrezkoak izango dira:
- Beren-beregi sortutako abala edo bermea, zenbateko nagusia, berandutza interesak eta bien %25 estaltzen dituena.
Bermea aurkeztu ezin badu, salbuesteko eskaera aurkeztu beharko du, arrazoituta.

Non Tramitatu

E-Posta

Zergabilketa - Posta elektronikoa
Informazioa

Email-a: bilketa@getxo.eus

Beterazpideko diru-bilketa
Informazioa

Email-a: exekutibo.bilketa@getxo.eus

Presentzia

Zerga-bilketa
Tramitazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Foru kalea 1 (Udaletxea)

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara

Kokapena: Algorta

Posta kodea: 48992

Telefonoa: 944660036

Fax: 944660038

Email-a: bilketa@getxo.eus

Exekutibo Bilketa
Tramitazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Gobelaurre Kalea 37, 2.etxabe-esk

Ordutegia: Astelehenetik ostegunera, 8:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:30era. Ostiraletan, 8:00etatik 13:00etara. Larunbatetan 10:00etatik 13:00etara

Posta kodea: 48930

Telefonoa: 944810302

Fax: 944647923

Email-a: exekutibo.bilketa@getxo.net

Udalerria: GETXO

Probintzia: BIZKAIA

Telefoniko

Zerga-bilketa faxa
Tramitazioa

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 7:30etik 15:00etara

Telefonoa: 944660038

Diru-bilketa
Informazioa

Ordutegia: 8.00-14.00 ( neguko ordutegia); 8.00-13.30 (udako ordutegia)

Telefonoa: 944660036

Gehienezko_epea

zenbatekoa < 6.000euro, epea<6 hil (edo bermerik gabea): berehalakoa; gainerako kasuetan: 15 egun

Eraginak

Ebazpenik ematen ez bada, ezetsi dela jo behar da.

Baliabideak

Gora jotzeko errekurtsoa

Araudia

Bizkaiko Lurralde Historikoko zergei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Araua NF 02-2005.pdf

Abenduaren 27ko 215/2005 Foru Dekretua, Bizkaiko Lurralde Historikoaren Diru-bilketa arautzen duena DF 215-2005.pdf

Zerga-zorren ordainketak zatikatzeko eta geroratzeko udal araudia normativa_eu.htm

1479/2010 dekretua: zatikapen eta gerorapenen udal araudian aldaketak. Decreto 1479-2010 de modificación concesión aplazamientos.doc

Indarrean dauden ordainketen luzapenerako eta zatikapenerako baimena eta barne arautegia aldatzea Modificacion autorizacion y normativa interna concesion Aplazamientos y Fraccionamientos de Pago en vigor.doc

Erantsitako_fitxategiak

Erregistro Orokorrerako oinarrizko eskaera DN.05 Solicitud Basica para el Registro General.doc

Ordezkapenaren emateko baimena DN.190 Otorgamiento de Representacion.doc

Bilatu