Tramiteak
ORDAINKETA ON LINE
Kudeaketa unitatea
Deskribapena
1) Ordainketen pasabidea erabilita:
Getxoko Udalak, Eusko Jaurlaritzarekin akordioa egin ondoren, sistema eroso eta ziurra eskaintzen du zergadunen zerga-zorrak ordaintzea ahalbidetzen duena, borondatezko zein betearazpideko bidean. Ordaintzeko modalitate hau eguneko 24 orduetan operatibo egoten da eta behar ez diren lekualdaketak eta itxaroteko ilarak saihesten ditu.
Sarbidea: www.getxo.net udaleko web orrian sartuta/ nire ordainketak atalean.
2) Nire zergak eta nire isunen web orria erabilita:
Sarbidea: www.getxo.net / OAE " oficina de Administración eléctronica"
Eskakizunak
Erakunde laguntzaile hauetako (bankuak eta aurrezki kutxak) txarteala edukitzea baino ez da beharrezko –BBK, Euskadiko Kutxa, La Caixa, Banco Santander,S.A, Caja Madrid, Ipar Kutxa eta BBVA-, eta gainera Getxoko Udalak emandako ordainagiria ere eskuragarri eduki behar da.
Aurreikusita dago etorkizun hurbilean internet bidez ordaintzeko sistema honetara beste erakunde laguntzaile batzuk ere atxikitzea.
JARRAITU BEHARREKO URRATSAK:
• 1. urratsa. Euskal Administrazioen ordainketen atebidera (www.euskadi.net) edo Getxoko Udalaren web orrira (www.Getxo.net) jotzea.
• 2. urratsa. Inprimakia betetzea ordainagirian ageri diren datuekin eta Onartu botoia sakatzea.
• 3. urratsa. Balidatzea sartutako datuak zuzenak direla eta sakatzea “Ordainketa egin” botoia.
• 4. urratsa. Ordainketa egin nahi duzun Erakunde laguntzailea hautatzea eta Onartu botoia sakatzea
2) Nire isunak eta nire zergak web orrira sartzeko:
a) txartel irakurlea duen ordnagailurako teklatua.
b) NAN ELEKTRONIKOA (edo ONA txartela).
c) arestian aipatutako erakunderen batean kontua izatea.
.
Dokumentazioa
Gehienezko_epea
Eraginak
Bilatu