Tramiteak

ETXEBIDE-N IZENA EMATEKO ESKAERA ETA UDAL ETXEBIZITZEN SUSTAPENA

Kudeaketa unitatea

ONDAREA

Deskribapena

Etxebiden izena emateko eskaerak Etxebideren etxebizitza sustapenetarako nahiz udalaren sustapenerako balio du, Getxo udalerrian. Udalak Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuan (Etxebide) izena emateko eskabidea tramitatuko die eskatzen duten herritarrei.
Getxoko Udalak etxebizitza politika berritzailea dauka une honetan, etxebizitza behar duten pertsonei lagunduz eta etorkizunean espekulazioa egotea galaraziz, horrek ez lukeelako arazoa konponduko, larritu baizik.
Etxebizitza eskaintza zabala dagoen arren, biztanle-talde askok, diru-sarrera ertain eta txikiekin, batez ere gazteak, gero eta egoera okerragoan daude lehenbiziko etxebizitza arrazoizko prezioan erosi ahal izateko. Getxoko Udalak defizit hori asebete nahi du, babes ofizialeko etxebizitzak sustatuz.
Honelako etxebizitzak eta eranskinak (garajeak eta trastelekuak) eskuratzeko, azalera eskubidea eratu behar da, GEHIENEZ 50 URTEKO EPERAKO

Eskakizunak

*Etxebide: udalerrian erroldatuta egotea, gutxienez, eskaera egin baino urtebete lehenago (datu zehatzak kontsultatu 012 telefono-zenbakian)
*Udal Etxebizitzak: Getxon erroldatuta egotea sustapen bakoitzean adierazitako gutxieneko denboran (kontsultatu sustapenen pleguak)
*Diru-sarrerak egiaztatzea finkatutako gutxieneko eta gehieneko mugaren barruan
*Etxebizitzarik ez edukitzea
*Etxebizitza edo finantza-laguntzen adjudikaziorik ez egotea
*Pertsona ezinduentzako etxebizitzak: Urritasun fisiko edo mugitzeko urritasuna aitortuta edukitzea. Berau Osasun Ziurtagiri Ofizialaren bidez eta Bizkaiko Foru Aldundiaren ziurtagiriaren bidez egiaztatu behar da
*Pertsona ezinduentzako etxebizitzak: etxebizitza baten jabea izatekotan, honek ez ditu sarbide eta igogailuei buruzko zehaztapenak bete behar. Horiek guztiak, apirilaren 11ko 68/2000 Dekretuan jasota daude

Dokumentazioa

*Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroa (Etxebideko eskaera inprimakia)
AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

IDENTIFIKATZEKO:
-14 urtetik gorakoen bizikidetza-unitateko kideen Nortasun Agiri Nazionalaren, Pasaportearen edo egoitza-txartelaren fotokopia.
-Famili Liburuaren fotokopia, adin txikiko seme-alabak badaude.
-Banaketa edo dibortzioa egonez gero, hitzarmen araupetzailea, adin txikiko seme-alaben zaintza, edukiz gero, justifikatzen duen epai judizialarekin batera.

EGOITZA egiaztatzeko:
-Etorkizuneko titularren erroldatzeko oraingo ziurtagiria, antzinatasuneko data adierazita (egun/hilabete/urtea).
-Egiaztatzea etorkizuneko titularren bat atzerrian bizi diren euskal kolektibitateen kidea dela.

MUGIKORTASUN MUGATUKO EZINTASUNA egiaztatzeko:
-Mugikortasun mugatiko ezintasunaren izaera eta mailaren egiaztagiria, Foru Aldundiak emana: gurpil-aulkia, bi mailaren mende egotea edo 7 eta 15 puntu bitartean edukitzea.

URRITASUN PSIKIKOA egiaztatzeko:
- Urritasun psikikoaren izaera eta mailaren egiaztagiria, Foru Aldundiak emana, abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren 15. eta 16. kapituluen arabera.

SARRERA EKONOMIKOAK egiaztatzeko (etorkizuneko titular guztienak):
1.PFEZ aitortzeko beharra baduzu edo berau aitortu baduzu, hurrengo agiri hauek aurkeztu beharko dituzu:
-Kotizazio gabeko prestazioak jasoz gero, horien ziurtagiria (pentsioak, errenta salbuetsiak, kargatik salbuetsitako dietak,...).

2.PFEZ aitortzeko beharrik ez baduzu (eta ez baduzu aitortu), hurrengo agiri hauek aurkeztu beharko dituzu:
-Besteren konturako langileei dagokienez, enpresak edo enplegatzaileak emandako agiria, ekitaldi horri dagozkion kontzeptu guztiengatik jasotako sarrera gordin guztiei buruzkoa.
-Pentsiodun eta edozein beka, prestazio edo sorospenen (Gizarte Ongizateko laguntzak barne) jasotzaileei dagokionez, horien ziurtagiria, aipatutako ekitaldiari dagokionez .



Non Tramitatu

Presentzia

Eusko Jaurlaritza
Tramitazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Kale Nagusia 85

Ordutegia: Dagokien ordutegian

Kokapena: Bilbao

Erakunde Laguntzaileak (BBK, Vital Kutxa, Euskadiko Kutxa eta Kutxa)
Tramitazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

En sus ubicaciones correspondientes

Ordutegia: Bere kokapen egokietan

Kokapena: Herririk gabe

HAB Andra Mari
Tramitazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Benturillena kalea 17 (Sarrera Borreguero klinika zenaren albotik)

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara

Kokapena: Andra Mari

Posta kodea: 48993

Telefonoa: 944660166

Fax: 944660114

Email-a: hab.andramari@getxo.eus

HAB Udaletxea
Tramitazioa \ Dokumentazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Foru Kalea 1, beheko solairua

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara

Kokapena: Algorta

Posta kodea: 48992

Telefonoa: 944660066

Fax: 944660107

Email-a: hab.udala@getxo.eus

HAB Areeta/Romo
Tramitazioa \ Dokumentazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Mesedeetako kalea 13

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara

Kokapena: Areeta

Posta kodea: 48930

Telefonoa: 944660266

Fax: 944660116

Email-a: hab.romo@getxo.eus

HAB Algorta
Tramitazioa \ Dokumentazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Torrene 3

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara // asteazkenean 16:30- 19:00 orduak

Kokapena: Algorta

Posta kodea: 48991

Telefonoa: 944660366

Fax: 944660119

Email-a: hab.algorta@getxo.eus

Araudia

Getxoko Udalaren eta Etxebizitza Euskal Zerbitzuaren (Etxebide) arteko lankidetza- hitzarmena 2000. urteko apirilaren 3an. Getxok lankidetza-hitzarmena sinatu zuen, udal etxebizitzen hainbat sustapenetan Etxebizitza Euskal Zerbitzua erabiltzeko. convenio etxebide.pdf

Bilatu