Tramiteak

EZKONTZA ZIBILAK EGITEA

Kudeaketa unitatea

BARNE ERREGIMENA

Deskribapena

Abenduaren 23ko 35/1994 Legearen bidez Kode Zibila aldatu zen, alkateak edo eskuordetzen duen zinegotziak ezkontza zibila egitea baimentzeko gaietan.
Alkateak (ez dagoelako edo beste arrazoiren batengatik) ezin badu eskumen hori bete, berak beren beregi izendatzen dituen Gobernu Batzarreko zinegotziek egingo dituzte betebehar horiek.
Ezkontzak hileko hirugarren eta laugarren larunbatetan egingo dira, 12:00etatik 13:30etara, abuztuan izan ezik (honelako ospakizunetarako ez baita lan hilabetea). Egun batean euskarazko edo ele bitako ezkontza guztiak eta bestean gaztelaniazkoak egingo dira

Eskakizunak

*Bikotekide bat gutxienez erroldatuta egotea, eta eskaera egin zuenetik urtebeteko antzinatasuna izatea.
Getxoko erroldan epe luzean izenemanda egon izan bada, nahiz eta gaur gaurkoz ez egotekotan, hainbat da ikasketengatik, lanagatik eta abarrengatik, ohi ez bezalakotzat onartu egingo da, baldin eta aitamak Getxon erroldatuak oraindik orain badaude.

Dokumentazioa

*Ezkontza zibilaren eskabidea
*Ezkontide bien N.A.N.-I.F.Z. txartelen fotokopiak.
*Lekuko bien N.A.N.-I.F.Z txartelen fotokopiak.
*Erregistro Zibileko baimenaren justifikazioa (behin behinekoa)
*ONDORENGO AGIRIAK, baina gertaera izan aurretik, matrimonio zibila baimentzen duen epaitegiaren autoa

Non Tramitatu

Presentzia

HAB Andra Mari
Informazioa \ Inprimakiak

Benturillena kalea 17 (Sarrera Borreguero klinika zenaren albotik)

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara

Kokapena: Andra Mari

Posta kodea: 48993

Telefonoa: 944660166

Fax: 944660114

Email-a: hab.andramari@getxo.eus

Barne Erregimena
Tramitazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Foru Kalea 1, lehenengo solairua (Udaletxea)

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara

Kokapena: Algorta

Posta kodea: 48992

HAB Udaletxea
Dokumentazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Foru Kalea 1, beheko solairua

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara

Kokapena: Algorta

Posta kodea: 48992

Telefonoa: 944660066

Fax: 944660107

Email-a: hab.udala@getxo.eus

HAB Areeta/Romo
Dokumentazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Mesedeetako kalea 13

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara

Kokapena: Areeta

Posta kodea: 48930

Telefonoa: 944660266

Fax: 944660116

Email-a: hab.romo@getxo.eus

HAB Algorta
Dokumentazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Torrene 3

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara // asteazkenean 16:30- 19:00 orduak

Kokapena: Algorta

Posta kodea: 48991

Telefonoa: 944660366

Fax: 944660119

Email-a: hab.algorta@getxo.eus

Web Orria

Getxoko Udalaren web-orria
Informazioa \ Inprimakiak

Web:http://www.getxo.eus

Araudia

2004.urteko irailaren 21eko 5901 Dekretuak 2003ko ekainaren 18ko 3445 Dekretuaren hirugarren ataleko 1. irizpidea aldatzen du,eta gaztelaniaz eta euskarazko ospakizunak bereizten dira, egun batean hizkuntza batean ospatzen dira eta beste batean bestean D 5901-2004.pdf

2005eko urriaren 3ko 5122 Dekretua, ezkontza zibilak egiteko ezarritako ordutegia aldatzen duena; horrela, lehenengo ospakizunaren ordua aurreratu egin da, eta ondorioz azkenekoarena (12:00etatik 13:30era) D 5122-2005.pdf

2003. urteko ekainaren 18ko 3445 Dekretua. Abenduaren 23ko 35/1994 Legearen bidez Kode Zibila aldatu da ezkontza zibilean alkateen edo eskuordetutako zinegotzien baimen-emaile arloan. D 3445-2003.pdf

Erantsitako_fitxategiak

Ezkontza zibilerako eskaera DN.37 Solicitud de celebracion de matrimonio civil.doc

Bilatu