Tramiteak

UDAL ZERGAK HELBIDERATZEA

Kudeaketa unitatea

ZERGABILKETA

Deskribapena

Oso sistema erosoa da zergak ordaintzeko. Zergaduna ez da kezkazu behar datez bere zerga-obligazioak betetzeko, eta ez du joan behar ez zerga-bilketako bulegoetara ez banku-entitateetara.
Bi mota daude:
A) Erroldakoa - urtekoa
Helbideratzeko moduak:
* Sinplea: hemen urteroko zergak kargatzen dira ekitaldi horretarako zerga-egutegian ezarritako epea bukatu ondoko lehenengo lanegunean (apirilean izaten da gehienetan). Ikusi zerga-egutegia erantsitako fitxategietan.

* Ordainketa nahierara: hiru mota daude
-4 epe (04/01, 06/15, 09/15 eta 11/05)
-2 epe (05/16 eta 10/25)
-Epe 1 (09/15)
Epemuga jai eguna bada, epemuga horren osteko lehen lanegunera pasatuko da.
Eskabideak ordainketa nahierara egin ahal izateko martxoaren 1a baino lehenago tramitatu beharko dira.
Ordainagiriak Udalak bidaliko ditu zerga osoa ordaindutakoan.

B) Banakakoak (zehapenak izan ezik)
Kontuan kargatuko dira ordainagirian jartzen duen epemugaren osteko egunean.

Bi kasuetan helbideratzeko eskaerak honela aurkez daitezke:
- Modu presentzialean
- E-mailez
- Faxez.
- Getxoko Udalaren webgunearen bidez.

Eskakizunak

A) ERROLDAKO ZERGAK HELBIDERATZEKO
Helbideratzeko eskabidea entregatzeko epe maximoa:
- Helbideratze arrunta: apirilaren 20a.
- Ordainketa nahierara: martxoaren 1a.
Oharra: Nahierako ordainketa eskatu ahal izateko nahitaezko baldintza: ordainarazpidean zorrik ez izatea.

B) BANAKAKO ZERGAK HELBIDERATZEKO
- Helbideratzeko eskabidea entregatzeko epemuga: gehienez, ordainagirian ageri den mugaeguna baino hamar egun lehenago.

Dokumentazioa

1) Helbideratzeko eskabide-orria behar bezala beteta.

2) Honako dokumentazio hau:
A) Eskatzailea eta zergaren titularra pertsona bera badira:
- Zergak helbideratzeko inprimakia, behar bezala betea (“aldizkako zergak helbideratzeko eskabidea” edo “banakako zergak helbideratzeko eskabidea”, erantsitako fitxategietan).
- Titularraren IFZ (fotokopiatuta edo eskaneatuta)
- Bankuko kontuaren edo libretaren fotokopia edo eskaneatutako kopia. Bertan, eskatzailea titularra edo titularkidea dela agertu behar da.
B) Eskaera ordezkari batek egiten badu:
* Titularra pertsona fisikoa bada:
- Titularraren IFZ (fotokopiatuta edo eskaneatuta).
- Ordezkariaren IFZ (fotokopiatuta edo eskaneatuta).
- Titularrak sinatutako baimena (ordezkaritzarako baimena).
* Titularra pertsona juridikoa bada:
- Ordezkariaren IFZ (fotokopiatuta edo eskaneatuta).
- Titularraren IFK (fotokopiatuta edo eskaneatuta).
- Notarioaren agiria, ordezkaritzarako ahalmena ematen duena (kopiatuta edo eskaneatuta).

Non Tramitatu

Presentzia

HAB Algorta
Dokumentazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Torrene 3

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara // asteazkenean 16:30- 19:00 orduak

Kokapena: Algorta

Posta kodea: 48991

Telefonoa: 944660366

Fax: 944660119

Email-a: hab.algorta@getxo.eus

HAB Andra Mari
Informazioa \ Inprimakiak

Benturillena kalea 17 (Sarrera Borreguero klinika zenaren albotik)

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara

Kokapena: Andra Mari

Posta kodea: 48993

Telefonoa: 944660166

Fax: 944660114

Email-a: hab.andramari@getxo.eus

Zerga-bilketa
Tramitazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Foru kalea 1 (Udaletxea)

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara

Kokapena: Algorta

Posta kodea: 48992

Telefonoa: 944660036

Fax: 944660038

Email-a: bilketa@getxo.eus

HAB Udaletxea
Dokumentazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Foru Kalea 1, beheko solairua

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara

Kokapena: Algorta

Posta kodea: 48992

Telefonoa: 944660066

Fax: 944660107

Email-a: hab.udala@getxo.eus

HAB Areeta/Romo
Dokumentazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Mesedeetako kalea 13

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara

Kokapena: Areeta

Posta kodea: 48930

Telefonoa: 944660266

Fax: 944660116

Email-a: hab.romo@getxo.eus

Telefoniko

Zerga-bilketa faxa
Tramitazioa

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 7:30etik 15:00etara

Telefonoa: 944660038

Web Orria

Getxoko Udalaren web-orria
Informazioa \ Inprimakiak

Web:http://www.getxo.eus

Gehienezko_epea

Eskaera bertan egiten bada, berehalakoa

Eraginak

Ezin daiteke aplikatu

Araudia

Bizkaiko Lurralde Historikoko zergei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Araua NF 02-2005.pdf

Abenduaren 27ko 215/2005 Foru Dekretua, Bizkaiko Lurralde Historikoaren Diru-bilketa arautzen duena DF 215-2005.pdf

Zerga kudeaketa, bilketa eta ikuskaritzako Udal Ordenantza normativa_eu.htm

Erantsitako_fitxategiak

Banakako ordainagirien helbideratzea DN.155 Domiciliacion de recibos individuales.doc

Ordezkapenaren emateko baimena DN.190 Otorgamiento de Representacion.doc

Aldizkako zergen helbdideratzea DN.156 Domiciliacion de tributos periodicos.doc

2017 urteko zerga egutegia Calendario fiscal 2017.pdf

Bilatu