Tramiteak

LAUGARREN KATEGORIAKO ARMEN TXARTEL-ESKAERA

Kudeaketa Unitatea

UDALTZAINGOA

Deskribapena

Laugarren kategoriako armentzako txartelak:

A TXARTELA (5 urteko indarraldia)
1) Aire edo gas konprimituz dabiltzan armak, eskopetekin parekatu gabeak:
-Karabinak eta pistolak– tiro erdiautomatikoa eta errepikatzea
-Akzio biko errebolberrak
2) Kirol aisialdi armak, tiro automatikodunak

A motako txartelek gehienez ere 5 urteko indarraldia dute, eta ondoren berritu egin behar dira. Ezin izango dira mota horretako 6 arma baino gehiago eduki.

B TXARTELA (betiko indarraldia)
1) Aire edo gas konprimituz dabiltzan armak, eskopetekin parekatu gabeak:
-Karabinak eta pistolak– Arima laua edo marratua eta tiro bakarrekoa
-Akzio sinpleko errebolberrak
2) Kirol eta aisialdi armak, malguki edo eragingailuz dabiltzanak

Eskatzaileak:

-Adin nagusiko pertsona fisikoak
-14tik 18 urtera arteko pertsona fisikoak, guraso-ahala edo tutoretza duenaren baimenarekin

Eskakizunak

- Eskatutako dokumentazio guztia aurkeztea
- Aurrekari penalik ez izatea
- Trebetasun psiko-fisiko egokiak dituela egiaztatzea, armak erabiltzean bere buruari edo besteei kalterik sortuko ez diola egiaztatzeko

Dokumentazioa

- Eskatzailearen eta ordezkariaren NAN edo AIZ (jatorrizkoa eta kopia)
- Jabetasuna egiaztatzen duen faktura eta armaren ezaugarriak, bereziki marka, modeloa, kategoria, mota, kalibrea, serie zk. (jatorrizkoa eta kopia)
- Ez dut fakturarik, adierazpena aurkezten dut
- Gaur egungo txartela eta bere titularraren NAN edo AIZren kopia, arma partikular bati erosi izatekotan edota berriztekotan
- Arma (Udaltzaingoaren Administrazio Unitatean erakutsi beharko da, armaren datuak egiaztatzeko)
- Aurrekari penalak ez edukitzearen ziurtagiria
- Gaitasun psiko-fisiokoari buruzko txostena

Adingabekoak: Eskatutako dokumentazio guztia adingabearen izenean egongo da, aurrekari penalen eskaria izan ezik.

Non Tramitatu

Aurrez aurre

Udaltzaingoaren Administrazio Unitatea
Tramitazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Alango 25

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara

Kokapena: Algorta

Posta kodea: 48992

Gehieneko epea

Izapidetzeko eskumena duen administrazio edo erakundearen erregistro elektronikoan eskaera sartu eta 3 hilabeteko epean jakinaraziko da ebazpena.

Ondorioak

Ezestekoak.

Baliabideak

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa

Indarrean dagoen araudia

Arma Araudia, urtarrilaren 29ko 137/1993 Errege Dekretuak onartua RD137 de 1993 Reglamento de armas.pdf

Abenduaren 27ko INT/2860/2012 Agindua, airsoft eta paintball aisialdi kirol jardueretan erabili daitezkeen zenbait armari aplikatu beharreko araubideak ezartzen duena Orden INT 2860 de 2012.pdf

Erantsitako agiriak

Eskaera 4. kategoriako arma-txartelerako DN.344 Solicitud de tarjeta armas de 4ª categoria.doc

Berritzea eta armen inguruko jakinarazpenak DN.345 Renovacion y comunicaciones en materia de armas.doc

4. kategoriako armen jabetasun-aitorpena DN.346 Declaracion de propiedad armas 4ª categoria.doc

Aurrekari penalen ziurtagiri-eskaera. 4. kategoriako arma-txartela ematea DN.347 Solicitud de certificado de antecedentes penales. Expedición tarjeta armas 4ª categoria.doc

Bilatu