Tramiteak

GETXOKO UDALERRIAN ETXEBIZITZA ALOKATZEKO DIRU-LAGUNTZARAKO ESKAERA

Kudeaketa unitatea

ONDAREA

Deskribapena

Getxoko gazteei zuzendutako diru-laguntzak etxebizitza alokatzeko 2016. eta 2017. urteetan.

Eskakizunak

- Bizikidetasun unitatea osatzen duten 18 eta 35 urte bitarteko gazteak.
- 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera eta 2017ko urriaren 31ra arte izenpetutako errentamendu-kontratu baten titularra izatea, diruz lagun daitekeen denboraldia hartuko du eta kontratuaren gutxieneko iraupena urtebetekoa izango da. (18 urtetik gorako bizikidetza-unitateko kide guztiek kontratuan agertu eta sinatu behar dute).
- Eskaria egiten denean eta diruz lagun daitekeen aldian, bizikidetasun unitateko kideek ez izatea jabetzan etxebizitzarik, ezta azalera-eskubiderik edo gozamenik ere eskaria egin aurreko bi urteetan.
- Bizikidetasun unitateko kide guztiak diru-laguntzaren xede den etxebizitzan egongo dira erroldatuta eta bizilekua ohiko egoitza iraunkor bezala erabiliko dute.
- Eskatzailea edo bizikidetasun unitateko kide bat Getxo udalerrian erroldatuta egongo da gutxienez urtebete lehenago, etenaldirik gabe, edo 3 urtez etenaldiekin azkeneko bost urteetan, deialdia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den unetik zenbatzen hasita.
- Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren azkeneko aitorpena kontuan hartuta, diru-sarrerak urtean 3.000 euro gordinetik gora eta 25.000 euro gordinetik beherakoak izatea (bizikidetasun unitateko kide 1) edo urtean 3.000 euro gordinetik gora eta 39.000 euro gordinetik beherakoak izatea (bizikidetasun unitateko 2 kide edo gehiago).
- Hileko errenta ezin izango da 900 eurotik gorakoa izan (garaje edo trasteleku gastuak eta komunitatearenak alokairuaren kostutik kanpo geratzen dira).
- Bizikidetasun unitateko 18 urtetik gorako kide guztiek eguneratuta izango dituzte Getxoko Udalaren zergak, tasak, arielak; baita zehapenak eta zerga- eta Gizarte Segurantza-betebeharrak ere.
- Bizikidetasun unitateko kideek ez dutela errentatzailearekin bigarren mailara arteko odoleko loturarik ezta kidetasunik ere, eta ez dira errentatzaile bezala jarduten duen pertsona fisiko edo juridikoaren partaide edo bazkide izango.
- Bizikidetasun unitateko kideek ez dutela alokairua ordaintzeko beste laguntza edo diru-laguntzarik jasotzen beste edozein Administrazio Publikotatik, ezta eskaria egin aurreko urtean etxebizitza alokatzeko diru-laguntzarik ere.
- Azaroaren 17ko 38/2003 Diru-laguntza Orokorren Legearen 13. artikuluan aurreikusten diren gorabeheraren batean ez egotea.
- Alokatutako etxebizitza Getxon egon behar da eta bizigarritasun-lizentzia izango du.
GARRANTZITSUA: Begiratu deialdiaren oinarri berezi arautzaileen bigarren oinarrian aipatutakoa.

Dokumentazioa

Deialdiaren oinarri berezi arautzaileen laugarren oinarrian aipatutakoaren arabera.

Non Tramitatu

Presentzia

HAB Andra Mari
Informazioa \ Inprimakiak

Benturillena kalea 17 (Sarrera Borreguero klinika zenaren albotik)

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara

Kokapena: Andra Mari

Posta kodea: 48993

Telefonoa: 944660166

Fax: 944660114

Email-a: hab.andramari@getxo.eus

HAB Udaletxea
Informazioa \ Inprimakiak

Foru Kalea 1, beheko solairua

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara

Kokapena: Algorta

Posta kodea: 48992

Telefonoa: 944660066

Fax: 944660107

Email-a: hab.udala@getxo.eus

HAB Areeta/Romo
Informazioa \ Inprimakiak

Mesedeetako kalea 13

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara

Kokapena: Areeta

Posta kodea: 48930

Telefonoa: 944660266

Fax: 944660116

Email-a: hab.romo@getxo.eus

HAB Algorta
Informazioa \ Inprimakiak

Torrene 3

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara // asteazkenean 16:30- 19:00 orduak

Kokapena: Algorta

Posta kodea: 48991

Telefonoa: 944660366

Fax: 944660119

Email-a: hab.algorta@getxo.eus

Gehienezko_epea

Gehienez bi hilabete eskaerak aurkezteko epearen amaiera-datatik zenbatzen hasita.

Eraginak

Epea igarotakoan, berariazko ebazpenik ez badago, diru-laguntzaren eskaera ezetsitzat hartuko da.

Baliabideak

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

Araudia

Alokatzeko diru-laguntzen deialdiaren oinarri arautzaile espezifikoak (2016-2017) Bases específicas reguladoras convocatoria subvenciones alquiler 2016-2017.pdf

Erantsitako_fitxategiak

Eskaera eta erantzukizunpeko aitorpenak. DN.304 Solicitud subvencion alquiler vivienda.doc

Diru-laguntzaren informazioaren laburpena DN.309 Resumen información subvenciones.doc

Bilatu