Tramiteak

JATETXE ETA HIGIENE ZERBITZUA

Kudeaketa unitatea

GIZARTE ZERBITZUA

Deskribapena

Zerbitzu honen helburua gizarte-bazterkeria egoeran edo arrisku larrian dauden eta pertsonen oinarrizko beharrei (jatea, higiene pertsonala eta arropa garbitzea) erantzutea da, beren kabuz bete
ezin badituzte.
Zerbitzua Purísima Concepción de la Comunidad de las Hijas de la Caridad Zentroarekin egindako lankidetza-hitzarmenaren bidez emango da.

Eskakizunak

- Gizarte-bazterketa egoera/arrisku larrian dauden pertsonentzako, oinezkoentzako eta Getxoko udalerrian bizi direnentzako (erroldatuta edo ez) zerbitzua, eta ondorengo baldintzak betetzen dituztenak:
* 18 urte baino gehiago eta 65 urte baino gutxiago izatea
* Indarrean dagoen Oinarrizko Errentaren zenbatekoa baino diru-sarrera txikiagoak izatea
* Funtzionamenduko araudia onartzea.
* Proposamen positiboa kasuaren arduradunaren oinarrizko gizarte-langilearen aldetik, jantokiko txartela emanez.

Dokumentazioa

- Jantoki- eta higiene-txartela izatea.
- Funtzionamenduko araudia onartzea.

Non Tramitatu

Presentzia

Gizarte Zerbitzuetako Arloa - Bulego Nagusia
Tramitazioa \ Informazioa

Urgull k. z/g

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara

Kokapena: Algorta

Posta kodea: 48991

Gizarte Zerbitzuetako Arloa (Andra Mari)
Tramitazioa \ Informazioa

Urduñako Mendatea kalea 16

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara

Kokapena: Algorta

Posta kodea: 48993

Gizarte Zerbitzuetako Arloa (Romo – Areeta)
Tramitazioa \ Informazioa

Monte Gorbea Kalea,10 (Gobelaurreko kantoia)

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara

Kokapena: Romo

Posta kodea: 48930

Bilatu