Tramiteak

LAGUNTZA PSIKOSOZIALA

Kudeaketa unitatea

GIZARTE ZERBITZUA

Deskribapena

Gizarte langileak baloratu beharreko baliabidea da; hari esker, PSIKOLOGO baten laguntza jaso dezakezu, eta krisi- edo gatazka- egoeretan pertzepzio, sentimenduak, jarrera eta portaera disfuntzionalak aldatzen lagunduko dizu, zure garapen pertsonalaren eta/edo familia eta talde-bizitzaren garapena errazteko.

Eskakizunak

- Erreferentziazko gizarte-langilea izatea eta haren laguntza nahiz laguntza-harremana eskatzea.
- Hartzaileak diren pertsonen profila ondorengoa da:
* Diziplina arteko diagnostikoa eta balorazioa eskatzen duten arrisku/babesgabetasuneko egoeran izan daitezkeen haur-gazteak (0-18 urte) eta haien familiak
* Krisi edo gatazka pertsonaleko egoeran dauden pertsonak edo pertsona helduen taldeak (18 urtetik gorakoak) eta laguntza/orientazioa behar dutenak aldi baterako aurkezten duten arazoari aurre egiteko (kronifikatu gabeko egoerak).
* Gaixotasunaren kontzientziarik izan gabe osasun mentaleko arazoa duten pertsonak eta hasierako sentsibilizazio nahiz kontzientziazioa behar dutenak osasun-sistemara bideratze egokia egin ahal izateko.

Dokumentazioa

- Ez ddago dokumentazio berezirik

Non Tramitatu

Presentzia

Gizarte Zerbitzuetako Arloa - Bulego Nagusia
Tramitazioa \ Informazioa

Urgull k. z/g

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara

Kokapena: Algorta

Posta kodea: 48991

Gizarte Zerbitzuetako Arloa (Andra Mari)
Tramitazioa \ Informazioa

Urduñako Mendatea kalea 16

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara

Kokapena: Algorta

Posta kodea: 48993

Gizarte Zerbitzuetako Arloa (Romo – Areeta)
Tramitazioa \ Informazioa

Monte Gorbea Kalea,10 (Gobelaurreko kantoia)

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara

Kokapena: Romo

Posta kodea: 48930

Bilatu