Tramiteak

DIAGNOSTIKOAK ETA ARRETA PERTSONALIZATURAKO PLANAK PRESTATZEA

Kudeaketa unitatea

GIZARTE ZERBITZUA

Deskribapena

GIZARTE LANGILEAK, egindako beharren balorazioa oinarri hartuta, egoeraren DIAGNOSTIKOA prestatuko du, eta eman diren beharrak eta zailtasunak jasota utziko ditu, hala nola gaitasuna/
indarrak eta laguntza-sarea.
Diagnostikoak hala gomendatzen badu, ARRETA PERTSONALIZATURAKO PLANA prestatzen lagun diezaiokezu GIZARTE LANGILEARI. Plan horretan jasota geratuko dira lortu nahi diren helburuak, aurrera eramango diren jarduerak eta beharrezkotzat jotzen diren baliabide pertsonalak, babes-errekurtsoak edo zerbitzuetako baliabideak, egoera eta arazo ezberdinei aurre egiteko.

Eskakizunak

- Gizarte langilearen balorazioa

Dokumentazioa

- Ez dago dokumentazio berezirik

Non Tramitatu

Presentzia

Gizarte Zerbitzuetako Arloa - Bulego Nagusia
Tramitazioa \ Informazioa

Urgull k. z/g

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara

Kokapena: Algorta

Posta kodea: 48991

Gizarte Zerbitzuetako Arloa (Andra Mari)
Tramitazioa \ Informazioa

Urduñako Mendatea kalea 16

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara

Kokapena: Algorta

Posta kodea: 48993

Gizarte Zerbitzuetako Arloa (Romo – Areeta)
Tramitazioa \ Informazioa

Monte Gorbea Kalea,10 (Gobelaurreko kantoia)

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara

Kokapena: Romo

Posta kodea: 48930

Bilatu