Tramiteak
GARAPENERAKO SENTIBERATZE ETA/EDO HEZKUNTZARAKO PROIEKTUETARAKO LAGUNTZAK
Kudeaketa unitatea
Deskribapena
Eskakizunak
*Pertsona fisikoa: Getxoko bizilaguna izatea
*Pertsona juridikoa: erakundeak Getxon presentzia eduki behar du
*Aurreko diru-laguntzen justifikazioa eginda izatea
*Zerga eta Gizarte Segurantzako betebeharren ordainketa egunean izatea
*Erakunde-taldeei dagokienez, guztiek bete behar dituzte aurreko eskakizun guztiak
*Administrazio Publiko eta aurrezki erakundeen mendeko erakunde eta zerbitzuen titularrak ez izatea
*Irabazteko asmorik ez duten erakunde edo elkarteak
*Boluntariotzan parte hartu edo erakunde eskatzailearen gizarte-oinarrietan.
*Arraza, sexu, erlijio edo iritzi arrazoiengatik diskriminatzaileak ez izatea
*Honekin egon behar du finantzatuta: gutxienez %25 erakunde eskatzailetik, toki erakundetik/ onuradunengandik edo finantzazio publiko edo pribatutik ez datozen baliabideekin
*Proiektua egiteko ikastetxeen partaidetza behar izanez gero, parte hartzen duten ikastetxeen zuzendaritzaren gutuna (parte hartzeko interesa dutela adieraziz) edo/eta Hezkuntza Administrazioaren onespena erantsi behar da.
*Erabilitako baliabideen, egin beharreko ekintzen eta horien bidez lortu beharreko emaitzen arteko harreman koherentea azaltzea
*Proiektuaren aurrekontu zehatza eta egin beharreko gastuen programazioa sartu
*Ez da finantzatuko indarrekoaren aurreko urteetan egindako gasturik
*Gehienez ere, diru-laguntza erakunde eskatzailean sartu eta hurrengo hiru hilabetetan hasi
*Proposatutako jarduerak, gehienez ere, urtebeteko epean bukatu behar dira
*Eskatzaile bakoitzak, gehienez ere, bi proiektu aurkeztu ahal izango ditu laguntzen deialdian
*Eskatzaileek zehaztu egin behar dute deialdira aurkeztutako ekintzengatik bestelako erakunderen aldetik laguntzak eskatu edo jaso dituzten. Horrela izanez gero, horien zerrenda aurkeztu behar dute, zenbatekoa eta xedea zehaztuta
*Garapen-proiektuaren barruan Getxon egiteko sentsibilizazio-ekintzak jasoko dira, “Getxotik Mundura” topaketen esparruaren barruan edo Udalak egoki deritzon bestelako esparruetan, bestelako eremuetan aurkezteari kalte egin gabe
Dokumentazioa
*Erakundearen I.F.K.
*Eskatzailearen N.A.N.-I.F.Z. txartela eta fotokopia
*Ekitaldian zehar bideratuko diren jardueren proiektu xehea. Bertan, gutxienez, datu hauek jaso beharko dira: jarduera bakoitzaren azalpena, nori zuzenduta dagoen eta dituen xedeak, bai eta aurreikusitako aurrekontua ere
*Proiektuaren laburpena
*Diruz laguntzeko eskatzen den jarduera edo proiektuari dagozkien eskaera aurkeztu aurreko urteko sarrera eta gastuen balantzea, bai eta eskaera egiten den urteko aurrekontua ere
*Dagozkion erregistro edo erregistroetako inskripzio-ziurtagiria, bai eta erakundearen Estatutuen kopia ere, izena emanda dagoen Erregistroak behar bezala zigilatua
*Ogasuneko ziurtagiria, egin behar dituen zerga ordainketak eginak dituela egiaztatzen duena
*Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren ziurtagiria, eskatzaileak Gizarte Segurantzarekin ordaintzeko konturik daukanean, ordainketa guztiak eginak dituela egiaztatzen duena
*Izaera bereko dirulaguntza edo bestelako laguntzen barruan hasitako ezein diru-ateratze edo zigor prozeduratan sartuta ez egotearen aitorpena
*Eskabideak xede dituen ekintzengatik eskatutako beste edozein laguntza (emanda edo tramitazioan) dagoen egoeraren aitorpena
*Kasua bada, dagokion erregistro administratiboan izena ematearen agiria, erakundeen parte hartze proiektuan, laguntza ematen zaion herriko tokiko jokatzaileen parte hartze konpromisoak, eta hitzarmen proiektua tokiko bazkidearekin.
*Kasua bada, bideragarritasun azterlanak.
*Kasua bada, ondasun higiezinen edo lur-sailen jabetzaren ziurtagiriak.
*Erakunde taldeek aurkeztutako eskabideen kasuan, beraien araubideko hitzarmen.
Non Tramitatu
Posta
Presentzia
Telefoniko