Tramiteak
GARAPENERAKO LANKIDETZAKO PROIEKTUETARAKO LAGUNTZAK IRABAZTEKO ASMORIK GABEKO ERAKUNDEENTZAT
Kudeaketa Unitatea
Deskribapena
Eskakizunak
*Pertsona fisikoa: Getxoko bizilaguna izatea
*Pertsona juridikoa: erakundeak Getxon presentzia eduki behar du
*Aurreko diru-laguntzen justifikazioa eginda izatea
*Zerga eta Gizarte Segurantzako betebeharren ordainketa egunean izatea
*Erakunde-taldeei dagokienez, guztiek bete behar dituzte aurreko eskakizun guztiak
*Administrazio Publiko eta aurrezki erakundeen mendeko erakunde eta zerbitzuen titularrak ez izatea
*Tokiko bazkide hau nortasun juridikoa duen erakundea izan beharko da,irabazteko asmorik gabekoa, dagokion erregistroan formalki eratuta eta inskribatuta.Tokiko bazkidea erakunde bakar batek edo taldekatutako bi erakunde edo gehiagok osatu ahal izango dute
*Proiektuaren onuradunek horren faseetan parte har dezaten sustatu eta laguntzea
*Arraza, sexu, erlijio edo iritzi arrazoiengatik diskriminatzaileak ez izatea
*Honekin egon behar du finantzatuta: gutxienez %25 erakunde eskatzailetik, toki erakundetik/ onuradunengandik edo finantzazio publiko edo pribatutik ez datozen baliabideekin
*Proiektu bideragarriak eta iraunkorrak izatea
*Erabilitako baliabideen, egin beharreko ekintzen eta horien bidez lortu beharreko emaitzen arteko harreman koherentea azaltzea
*Proiektuaren aurrekontu zehatza eta egin beharreko gastuen programazioa sartu
*Ez da finantzatuko indarrekoaren aurreko urteetan egindako gasturik
*Gehienez ere, diru-laguntza erakunde eskatzailean sartu eta hurrengo hiru hilabetetan hasi
*Proposatutako jarduerak, gehienez ere, bi urteko epean bukatu behar dira
*Eskatzaile bakoitzak, gehienez ere, bi proiektu aurkeztu ahal izango ditu laguntzen deialdian
*Eskatzaileek zehaztu egin behar dute deialdira aurkeztutako ekintzengatik bestelako erakunderen aldetik laguntzak eskatu edo jaso dituzten. Horrela izanez gero, horien zerrenda aurkeztu behar dute, zenbatekoa eta xedea zehaztuta
*Garapen-proiektuaren barruan Getxon egiteko sentsibilizazio-ekintzak jasoko dira, “Getxotik Mundura” topaketen esparruaren barruan edo Udalak egoki deritzon bestelako esparruetan, bestelako eremuetan aurkezteari kalte egin gabe
Dokumentazioa
*Erakundearen I.F.K.
*Eskatzailearen N.A.N.-I.F.Z. txartela eta fotokopia
*Ekitaldian zehar bideratuko diren jardueren proiektu xehea. Bertan, gutxienez, datu hauek jaso beharko dira: jarduera bakoitzaren azalpena, nori zuzenduta dagoen eta dituen xedeak, bai eta aurreikusitako aurrekontua ere
*Proiektuaren laburpena
*Diruz laguntzeko eskatzen den jarduera edo proiektuari dagozkien eskaera aurkeztu aurreko urteko sarrera eta gastuen balantzea, bai eta eskaera egiten den urteko aurrekontua ere
*Dagozkion erregistro edo erregistroetako inskripzio-ziurtagiria, bai eta erakundearen Estatutuen kopia ere, izena emanda dagoen Erregistroak behar bezala zigilatua
*Ogasuneko ziurtagiria, egin behar dituen zerga ordainketak eginak dituela egiaztatzen duena. Zergak Getxoko Udalari ordaindu behar dizkioten elkarteek Udalak ofizioz emandako aitorpen zehatza ere aurkeztuko dute
*Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren ziurtagiria, eskatzaileak Gizarte Segurantzarekin ordaintzeko konturik daukanean, ordainketa guztiak eginak dituela egiaztatzen duena
*Izaera bereko dirulaguntza edo bestelako laguntzen barruan hasitako ezein diru-ateratze edo zigor prozeduratan sartuta ez egotearen aitorpena
*Eskabideak xede dituen ekintzengatik eskatutako beste edozein laguntza (emanda edo tramitazioan) dagoen egoeraren aitorpena
*Kasua bada, dagokion erregistro administratiboan izena ematearen agiria, erakundeen parte hartze proiektuan, laguntza ematen zaion herriko tokiko jokatzaileen parte hartze konpromisoak, eta hitzarmen proiektua tokiko bazkidearekin.
*Kasua bada, bideragarritasun azterlanak.
*Kasua bada, ondasun higiezinen edo lur-sailen jabetzaren ziurtagiriak.
*Erakunde taldeek aurkeztutako eskabideen kasuan, beraien araubideko hitzarmen.
Non Tramitatu
Aurrez aurre
Postaz
Telefonoz