Tramiteak

PLANTA BERRIKO OBRAK, ERAIKINAK ZABALTZEA EDO BERRITZEA, ETA ERAIKUNTZAK ERAISTEA

Kudeaketa unitatea

Hirigintza

Deskribapena

Eraikuntza berriko obrak; eraikuntzak eta dauden eraikinak handitzeko obrak; egituran, eraikinaren konfigurazio arkitektonikoan edo eraikuntzen kanpoko itxuran eragina duten aldatzeko edo berritzeko obrak; barneko antolaketa aldatzen duten obrak, edo eraikuntzak berritzekoak, edozein dela haien erabilera, dagoen etxebizitza bi etxebizitzetan edo gehiagotan zatitzea ekartzen dutenak, eta eraikuntzen eraispena.
Izapideak:
Egin nahi den jarduera motaren arabera, hiru prozedura hauetako bati jarraituko zaio:
1. Aurretiko jakinarazpena
Aurretiko jakinarazpena agiri normalizatu baten bidez egin beharko da. Horrekin batera, geroago eskatzen den berariazko dokumentazioa aurkeztu beharko da Udaletxean. Udalak, jakinarazitako ekintza moduan bideratu ahal den eta dokumentazio osoa aurkeztu den egiaztatuko du.
Hori egiaztatuta, dokumentua erregistratuko da, eta eskaeraren kopia bat emango dio interesdunari. Kopia horrek Administrazioak horren berri duela egiaztatuko du, eta eskatzaileak nahi duen jarduera egin ahalko du. Eskaeraren kopia jarduera egingo den lokalean edo lanak egingo diren tokian ikusgai jarriko da.
Udal Zerbitzuek dokumentazioa aztertuko dute, eta hala badagokie, ikuskapen-bisita egingo dute, egindako jakinarazpenaren jarduerara eta ordenamendu juridikora egokitzen diren begiratzeko. Dokumentazioa aztertuta edo ikuskapen-bisita eginda, jarduera arautegi aplikagarrira egokitzen dela egiaztatzen duen txosten bat egingo da hilabeteko batean epean.
Hala badagokio, nahiz eta sektoreko legedian ezarritako aurretiko baimenak lortu, ez da udalaren obra-lizentzia eskuratu behar izango; baizik eta interesdunak Udalari bidalitako aurretiko jakinarazpen bat, idatziz, garrantzi tekniko eskaseko hurrengo lanetarako. Horien kasuan, ez da proiektu teknikorik aurkeztu behar:
Etxebizitza-eraikinetan egindako obrak.
Etxebizitza-eraikinetan egindako kontserbazio-lanak, mantentze-lanak eta lan txikiak dira, hala nola:
a) Proiektu teknikoa behar ez duten obrak, kaltetutako elementuak antzekoak diren beste batzuekin ordezkatzekoak, kanpoko itxura aldatu gabe, eta eraikinak garbitzeko eta margotzeko lanak, terrazak berritzea: zolak, iragazgaiztea, eta abar.
b) Etxebizitzen barrualdea egokitzea, eraisteko eta eraikitzeko lan txikiekin, trenkadetan; zoruak; eskaiolak; xafla-lanak; iturgintza-lanak, elektrizitatea, berokuntza, saneamendua eta bestelakoak; pintura, estaldurak eta barneko eta kanpoko zurgintza-lanak; betiere egoera hauek ematen badira:
- Eraikinaren lehen eta bigarren mailako egitura zurezkoa ez izatea, trenkadak eraitsi edo eraiki diren kasuetan.
- Eraikinaren egitura, hodi orokorrak eta eraikinen kanpoko itxura ez aldatzea edo hango elementu komunetan eraginik ez izatea (esaterako, balkoi edo terrazen itxitura eta abar).
- Etxebizitzaren erabilera ez aldatzea, hori egiteko Hirigintza Arauetan jasotzen diren baldintzak betez.
- Bainugela kopurua ez handitzea, eta sukaldearen kokapena ez aldatzea.
c) Eraikinaren ororen elementuak egindako berrikuntza-lanak, indarreko arautegian ezarritako gutxieneko ebakuazio eta irisgarritasun zabalerak betetzen badira, hauek ere barne hartuz:
- Atariak eta eskailerak, kotak eta sarbideak aldatu gabe.
- Eskailera-igogailuak jartzea eta ordezkatzea.
Ez dute obra-lizentziarik beharko obra-lizentzien titulartasun-aldaketek edo haien aldaketek edo handitzeek, aurretik adierazitako lanak badira.
Lokaletan egindako lanak.
Ezin izango da eskatu aurretik lizentziarik edo baimenik lokalak egokitzearekin lotutako lanak egiteko, merkataritza-jarduerak eta 12/2012 Legearen eranskinean zehazten diren beste zerbitzu batzuk egiteko, 750 metro koadro arteko zabalerarekin, obrek obra-proiektu bat idaztea ez badute eskatzen, Eraikinaren Antolamenduari buruzko azaroaren 5eko 38/1999 Legearen arabera.
2. Prozedura erraztua:
Prozedura honen mendean egongo dira lan hauek:
• Berritutako, aldatutako eta oinplano berriko, handitzeko edo berritzeko obra-proiektuak, obra-lizentzia lortu duten egikaritza-proiektuaren edo oinarrizko proiektuaren funtsezko zehazpenak ez badituzte aldatzen.
• Egiturazko elementuak aldatzea (zuloak irekitzea, eta abar), eraikinaren egitura-sistemaren multzoan funtsezko aldaketarik ez badute ekartzen.
• Kanpoko itxuraren aldaketak (estaldurak aldatzea eta abar), kanpoko osaera orokorraren funtsezko aldaketarik ez eta haren bolumen aldaketarik ere ez badute ekartzen.
• Etxebizitzen barneko banaketaren aldaketa, “Aurretiko jakinarazpenaren” aurreko atalean barne hartu ez diren kasuetarako.
• Eraikuntzak eraistea.
• Igogailua jartzea, osorik edo partzialki ordezkatzea.
• Atarien eta eskaileren berrikuntzak, eta eskailera-igogailuak jartzea, indarreko arautegian ezarritako gutxieneko ebakuazio eta irisgarritasun zabalera estandarrak salbuestea eskatzen dutenak.
Prozedura erraztuaren bidez egindako lizentzia-eskaera agiri normalizatuaren bidez egin beharko da, jarduera bakoitzerako zehazten den berariazko dokumentazioarekin batera. Udaletxean aurkeztuko da, eta jarduera prozedura erraztuaren bidez bidera daitekeen eta dokumentazio guztia aurkeztu den egiaztatuko du.
Behin egiaztatuta, dokumentua erregistratuko da, eta dokumentazioa dagokion udal sailari bidaliko zaio, aztertu eta txostena egin dezan. Prozedura hasten denetik hilabete bateko betean ebatziko du.
3. Prozedura arrunta:
? Prozedura arruntaren edo aurretiko jakinarazpenaren bidez bideratzen ez diren gainerako jarduerak.
? Obra-lizentzia behar duten lokalen berrikuntzak, sailkatutako jarduerak egiteko egokitzeko lanak direnak. Lizentzia hori, sailkatutako jarduera hasteko aurretiko jakinarazpenaren aurretik emango da

Eskakizunak

Hala badagokio

Dokumentazioa

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIO OROKORRA:
Kasu guztietan agiri hauek aurkeztuko dira:
1.1.- Dagokion eskaeraren inprimaki normalizatua: Aurretiko jakinarazpena, prozedura erraztua edo prozedura arrunta.
1.2.- Kasu bakoitzean aplikagarria den sektoreko legediak eskatutako baimenak. Baimenarekin batera, hala badagokio, titularraren edota eskatzailearen aitorpen bat ere aurkeztu beharko da. Aitorpen horretan, baimena lortu duen dokumentazioa eta Udaletxean eskaerarekin batera aurkeztu dena berdinak direla jaso beharko da.
1.3.- Eskumeneko teknikari batek sinatutako txostena, eraikinaren babesa ”udal babestzat” hartzen bada. Aurreikusitako jarduera justifikatu beharko da, ingurura egokitzen den, morfologikoki integratzen den eta bestelakoak justifikatuz. Horrekin batera, lanak egingo diren eremuaren eta kokatzen den multzoaren argazkiak aurkeztuko dira.
1.4.- Nahi den jarduerak jabari publikoa hartzea edo erabiltzea ekartzen badu, dagokion baimena edo kontzesioa.
1.5.- Etxebizitzaren orri estatistikoa, hala badagokio.
1.6.- Eskatzailearen, sustatzailearen edo ordezkariaren nortasuna justifikatzen duen dokumentazioa edo ordezkaritza horren egiaztagiriak.
AURKEZTU BEHARREKO BERARIAZKO DOKUMENTAZIOA:
Eraikuntza berriko, eraikinak handitzeko edo osorik berritzeko lanetarako:
• Oinarrizko proiektua, egikaritza-proiektua, eskumeneko teknikari batek idatzita, eta egikaritza-proiektuaren kasuan, dagokion Elkargo Ofizialak behar bezala ikus-onetsita, aplikatzen zaion Hirigintza Planaren zehazpenak betetzen dituela egiaztatuz; Plan Orokorra, Partziala, Berezia eta abar, Eraikuntzen Kode Teknikoaren zehazpenekin.
• Eskalako planoa, paperezkoa eta digitala, erabilera eta jabari publikorako lagatako lurzorua behar bezala mugatuta.
• Urbanizazio-lan osagarrien proiektua, hala badagokio.
• Aprobetxamendua zehazteko beharrezkoa den dokumentazioa eta justifikazioa, behar bezala baimendutako Tasazio Sozietateak egindako aprobetxamendu-unitatearen balorazioarekin batera.
• Telekomunikazioen azpiegitura-proiektua, hala badagokio.
• Segurtasun- eta osasun-azterketa, edo oinarrizkoa hala badagokio, eskumeneko teknikariak sinatuta.
• Kalitatea kontrolatzeko programa, beharrezkoa denean.
Eraikinaren kanpoko itxura ed egiturazko elementuak aldatzeko lanetarako:
• Eraikuntza berriko obra baterako eskatzen den dokumentazio bera, edo behar ez dela egiaztatzen duen justifikazioa, eskumeneko teknikari baten egiaztagiri baten bidez.
• Eraikinaren hasierako egoeraren koloretako argazkiak, barrukoak eta kanpokoak, aurreikusitako jardueraren arabera.
LOKALETAN eragina duten barne lanetarako eta etxebizitzak ez diren eraikinetarako, Proiektu edo Dokumentazio Teknikoa behar bada:
• Berrikuntza- edo egokitze-lanen proiektu edo dokumentazio teknikoa, eskumeneko teknikari batek sinatuta. Bestelako agirien artean, gutxienez, hauek izango ditu: Memoria, ezarriko den jardueraren deskribapena eta zaratak eta bibrazioak zuzentzeko neurri zuzentzaileak jasoko dituena, gasen, solidoen eta likidoen husteak, edota ingurumeneko osasunaren kontra doan beste edozein. Halaber, irisgarritasunari buruzko indarreko legedian ezarritakoa, SI oinarrizko dokumentuak (utzitako gehieneko leku kopurua adieraziz) eta Eraikuntzaren Kode Teknikoaren SUA betetzen duela justifikatuko da; lokalaren plano deskribatzaileak, kokapena eta instalatutako potentzia osoa zehaztuz (potentzia mekanikoa eta elektrikoa, argiteriari dagokiona kanpoan utziz), husteko bideak eta abar.
• Gaur egungo egoeraren argazkiak.
• Aurrekontu zehaztua (obra-unitateak, neurketak eta prezioak).
Eraikinaren fatxadan edo estalkian, kokatuta dagoen lokaletan eta partzeletan, bai elementu komunetan bai partikularretan eragiten duten kanpoko lanetarako, eremu publikoetan sartzen ez badira, Proiektu edo Dokumentazio Teknikorik ez bada behar, irekitzea duten lokaletan eragiten duten barne lanen kasuan, hala nola zolak, asfaltoak, pintura ordezkatzea, ateak aldatzea eta abar, eta etxebizitzen eraikuntzetan egindako lanetarako, Proiektu edo Dokumentazio Teknikorik ez bada behar:
• Kale-izendegiaren (edo udaleko oinarri kartografikoaren) planoa, krokisa edo fotokopia, jarduera egingo den eraikin, partzela, lur edo bestelakoen kokapena adierazten duen lekua, udaleko kale-izendegian agertzen den helbidearekin.
• Gaur egungo egoeraren argazkiak.
• Aurrekontu zehaztua (obra-unitateak, neurketak eta unitateko prezioak).
Eraikuntzak eraistea:
• Jarduera egingo den eraikin, partzela, lur edo bestelakoen kokapena adierazten duen lekua, udaleko kale-izendegian agertzen den helbidearekin, plano, krokis, kale-izendegi edo udaleko oinarri kartografikoaren fotokopia batean.
• Dagokion Elkargo Ofizialak ikus-onetsitako eta goi-mailako teknikari batek sinatutako eraispen-proiektu teknikoa.
• Segurtasun- eta osasun-azterketa, edo oinarrizkoa, eskumeneko teknikariak sinatuta.
• Eraitsiko den eraikinaren koloretako argazkiak

Non Tramitatu

Presentzia

HAB Udaletxea
Tramitazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Foru Kalea 1, beheko solairua

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara

Kokapena: Algorta

Posta kodea: 48992

Telefonoa: 944660066

Fax: 944660107

Email-a: hab.udala@getxo.eus

HAB Andra Mari
Tramitazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Benturillena kalea 17 (Sarrera Borreguero klinika zenaren albotik)

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara

Kokapena: Andra Mari

Posta kodea: 48993

Telefonoa: 944660166

Fax: 944660114

Email-a: hab.andramari@getxo.eus

HAB Areeta/Romo
Tramitazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Mesedeetako kalea 13

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara

Kokapena: Areeta

Posta kodea: 48930

Telefonoa: 944660266

Fax: 944660116

Email-a: hab.romo@getxo.eus

HAB Algorta
Tramitazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Torrene 3

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara // asteazkenean 16:30- 19:00 orduak

Kokapena: Algorta

Posta kodea: 48991

Telefonoa: 944660366

Fax: 944660119

Email-a: hab.algorta@getxo.eus

Gehienezko_epea

Prozedura arrunta: HIRU HILABETE.
Prozedura erraztua: HILABETE BAT.
Aurretiko jakinarazpena: Aurretiko jakinarazpena aurkezteko ez da udalaren berariazko ebazpenik, eta, aurkezten denetik aurrera, obrak egin ahalko dira, aplikatzen den arautegiak eskatutako baldintzak betez, eta komunikatzailearen erantzukizunpean

Eraginak

Lizentzia emantzat hartuko da eskaera aurkezten denetik ebazteko dagoen gehieneko epea igarotakoan, orain adieraziko diren ekintzak izan ezik, administrazioaren adostasuna, onarpena edo baimena beharko baita, lurraldeko eta hirigintzako antolamenduko legediaren arabera:
• Eraikuntza-lanak, eraikuntza berria eraikitzea eta instalazioak ezartzea.
• Etxe aurrefabrikatuen eta antzeko instalazioen kokapena, behin-behinekoak edo iraunkorrak izanda.
• Eraikuntza berrien lehenengo okupazioa.
Kasu hauetan, gehieneko epea amaituta, berariazko ebazpenak ez bada jakinarazi, eskaera egin duen interesdunak ukatutzat hartuko du, administrazioaren isiltasunarengatik.
Ezin izango da hartu, inola ere, administrazioaren isiltasun positiboa bada ere, indarreko legediarekin edo hirigintza-antolamenduarekin bat ez datorren eskumenik edo eskubiderik.

Baliabideak

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa

Araudia

Hirigintza-lizentziei eta komunikatutako egintzei buruzko udal ordenantza normativa_eu.htm

Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga arautzen duen zerga ordenantza normativa_eu.htm

Hirigintza Zerbitzuen eta Obra Lizentzien Tasa arautzen duen ordenantza fiskala normativa_eu.htm

Udal herri jabaria atzemateagatiko tasen zerga Ordenantza Araupetzailea normativa_eu.htm

Apirilaren 2ko 7/1985 Legea, Toki Araubideari buruzko Oinarriak arautzen dituena L 7-1985.pdf

2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoa 2-2006 Legea.pdf

Herri Administrazioen Administrazio-prozedura erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 legea Ley 39-2015 de 1 octubre de Procedimiento Administrativo Común AAPP.pdf

Erantsitako_fitxategiak

Obrak eta jarduerak gauzatzeko eskaera DN.269 Solicitud para realización de obras y actividades.doc

Obra eta jarduerak gauzatzeko borondatezko ordezkaritza ematea DN.272 Otorgamiento representación voluntaria obras actividades.doc

Bilatu