Agenda

Erakusketak eta Azokak

Nekazaritza Ekologikoko Azoka

Data:2018/09/15 - 2018/09/15

Ordutegia:10:00-15:00

Tokia:Algortako Geltokia plaza

cartel

Algortako Geltokia plazan izango da larunbatean, irailak 15, beste urte batez BIO GETXO 2018, Nekazaritza Ekologikoko Getxoko Azoka, EKOLUR, Bizkaiko Nekazaritza Ekologikoko Elkarteak antolatuta, Udalaren laguntzarekin.

 Oraingoa hamahirugarren edizioa izango da, 10:00etatik 15:00etara, Algortako Geltokia plazan. Ohi bezala, hainbat produktu ekologikoen 20 erakustokik beren produktuak salduko dituzte (frutak, barazkiak, berakatzak, gazta mota batzuk, mermeladak, ogia, ardoa, kontserbak, olioa eta abar). Dastatzeak ere izango dira.

 

-Zenbait produktu ekologikoren erakusketa eta salmenta: frutak, ortuariak, ardi-, ahuntz- eta behi-gaztak, marmeladak, ogia, kontserbak, etab.

-Hogei bat erakusleren topaketa; bertan ekoizleek eta egileek parte hartuko dute, gehienak Bizkaikoak, baina baita Gipuzkoa, Nafarroa eta Arabakoak ere.

-Talo eta txorizo ekologikoa dastatu ahal izango da, bertoko sagardo ekologikoaz ere lagunduta.

 Nekazaritza ekologikoaren inguruko topaketa hauek garrantzi handia hartzen ari dira; izan ere, nekazaritza ekologikoan gero eta ekoizle eta egile gehiagok lan egiten dute eta, era berean, kontsumitzaileek ere gero eta kontzientzia handiagoa dute kontsumo arduratsua, osasuntsua eta inguruarekiko adeitsua egiteko.

Ekitaldiak bilatu