Agenda

Erakusketak eta Azokak, Turismoa, Getxo Beste ekitaldiak

2018ko San Lorentzo Azoka, abuztuaren 10ean

Data:2019/08/10 - 2019/08/10

Ordutegia:10:00

Tokia:Algortako Biotz Alai abesbatza eta San Nikolas plazak

 

Ostiralean, abuztuak 10, San Lorentzoko Azoka izango da Getxon berriro ere. Ohi bezala, Algortako San Nikolas eta Biotz Alai plazetan kokatuko dira parte hartuko duten 53 ekoizleen 60 saltokiak. Getxoko Kultur Etxeak eta BBK-k antolatutako azoka goizeko 10:00etan hasi eta 14:30ak aldera amaituko da. Gauez, 22:00etan, Getxoko Biotz-Alai abesbatzak jaialdia itxiko du urtero talde honen izena duen plazan eskaini ohi duen kontzertuaren bitartez.

Azokako bisitariek goiz osoan zehar euskal baserriko produktu tipiko ugari erosi ahal izango dituzte, honakoak esaterako: barazkiak, frutak, gaztak, pateak eta ahatearen deribatuak, ogia, pastelak, eztia, sagardoa edo txakolina, apaindurako landareak eta urdaitegiko produktuak, besteak beste, produktu ekologikoak ahaztu gabe. Trikitilari eta gaitari taldeak egongo dira jai giroa animatzeko, horrela, bertaratzen direnek talo txorizoarekin, sagardoa edo bestelako produktu batzuk dastatu ahal izango dituzte kokaleku bakoitzean dauden txosnetan.

Goiz erdian, ekoizle askok nahitaezko hitzordua izango dute, Idiazabal jatorrizko deitura, barazki eta landareen lehiaketa tradizionalen eskutik. Urtez urte partaideak lehiaketa hauetan lehiatzen baitira. Merkatu honetako produktuen kalitate eta dibertsitatea pizgarri nagusiak dira bisitarientzat, eta horiei esker, Getxoko San Lorentzo Bizkaiko azoka garrantzitsuenetako bat da.

Eguna bukatzeko, Biotz-Alai abesbatza San Lorentzoko jaiari amaiera bikaina emateaz arduratuko da. Horrela bada, bere ohiko kontzertua emango du Getxoko abesbatzaren izena daraman plazan bertan, 22:00etatik aurrera. Aurtengo saioan, Algortako Bertsolari Eskolako (ALBE) bertsolariak eta Itxas Argia taldeko dantzariak ere jardungo dira saioan.

Ikusi agenda osoa

Ekitaldiak bilatu