Agenda

Beste ekimenak

Getxo ezagutzeko toponimia ibilbide gidatua: Betiko Getxo

Data:2018/06/16 - 2018/06/16

Ordutegia:9.30

Tokia:

  • bizikletaz,  Andra Mari auzoa, Azkorri, Galea eta itsasora begira dagoen kostaldea bisitatuko da.

Beste urte batez, Getxoko Udalak  toponimia ibilbide gidatuen beste edizio bat antolatu du,Bizarra Lepoaneuskara elkartearekin elkarlanean, eskatzen dituzten ikastetxeei, euskaltegiei eta elkarteei zuzenduta eta baita herritar ororentzat ere. Aurreko edizioetan bezala, parte hartzaileek ibilbide horietan udalerriko toponimia eta historia,  ondare kulturala, paisaia, geologia, fauna eta abar ezagutuko dute, bi-hiru ordutan. Azalpenak euskaraz izango dira, eta norbaitek ulertzeko arazorik izango balu, bere mailara egokituko lirateke azalpenak. Doako ibilbideak betiko tokietatik izango dira, hau da,  Hezeguneetatik, Kostaldeko Getxotik, Getxo Barritik, Betiko Getxotik, eta Punta Begoña Galerietatik.

Informazio gehiago eta izenemateak udal webgunean  www.getxo.eus/eu/euskara/noticias/246 eta  688 635 350 telefono zenbakian.  

Ekitaldiak bilatu