Agenda

Musika

Neguko Bidaia 2018: Travellin´ Brothers (Blues)

Data:2018/02/24 - 2018/02/24

Ordutegia:19.30

Tokia:Andrés Isasi Musika Eskola(Las Mercedes, 6 kalea. Areeta)

Travellin´Brothers

European Blues Challenge 2015 irabazi zuten Bruselan (Europako talderik onena) International Blues Challenge 2015 txapelketako finalistak Memphisen (munduko 8 onenak) Bluesman handiek eta blues talde mitikoek harreman estua izan dute historian zehar ibaiertzekin eta ibaien deltekin. Travellin’ Brothers ez dira salbuespena. 2003. urte amaieran eratu zen, Bizkaiko Leioa herrian,Bilboko itsasadarraren ertzen ondoan; hala, inspirazio handia jasotzen dute Nerbioi ibaiarengandik eta haren industria-izaerarengandik. Travellin’ Brothers taldeak ibilbide musikal luzea dauka gaur egun.Dagoeneko hamalau urte baino gehiago darama jarduera frenetikoa burutzen, eta goranzko bidean doa etengabe. Taldeak egindako ibilbidearen erakusgarri dira bere zazpi diskoak eta eskainitako 900kontzertu baino gehiago.

Besteak beste, honako hauekin aritu dira agertokian: John Mayall,Canned Heat, Ike Turner, Jethro Tull, Johnny Winter, Bobby McFerrin,Robert Plant, Dr. Feelgood... Blues, jazz eta amerikar erroko musika-jaialdi onenetan hartu dute parte,estatuan nahiz Europan, besteak beste: Hondarribia Blues Festival,Barcelona Blues Festival, Festival Internacional de Jazz de San Javier,Heineken Donostia Jazzaldia, Blues Sur Seine & Cahors Blues Festival(Frantzia), JazzMinde Festival (Portugal), Summerblues Basel, Lucerne Blues Festival & Sierre Blues Festival (Suitza), Horsens & Frederikshavn Blues Festival (Danimarka), Blues in Hell & Notodden Blues Festival(Norvegia),Jesiem Z Bluesem (Polonia), Texel Blues Festival(Holanda)... Memphiseko reet...

Sarrerak:
- Saio 1: 5 € (Eskolako ikasleak: 3 €)
- Abondemandua: 25 € (Eskolako ikasleak: 15 €)

Sarreren aldez aurreko salmenta agortua. Gainontzeko sarreren salmenta, kontzertuaren egunean lehiatilan.

Ekitaldiak bilatu