Agenda

Musika

Neguko Bidaia 2018: Cuarteto Anido (Gitarra Klasikoa)

Data:2018/02/17 - 2018/02/17

Ordutegia:19.30

Tokia:Andrés Isasi Musika Eskola(Las Mercedes, 6 kalea. Areeta)

Cuarteto Anido

“Anido” izeneko gitarra-laukoteak María Luisa Anido interprete eta konpositore argentinar handiari zor dio bere izena. 1907. urtean jaio izan zen, Morónen, Buenos Airesetik gertu. Emakume aurreratua izan zen bere garaian; garai hartan ezarritako kanon ugari hautsi zituen, bereziki begi
onez ikusten ez zutenak emakume batek bizitza osoa ematea munduan zehar ibiltzen etagitarra-errezitalak ematen.

Musikalki, Anido gitarra-laukoteak gitarraren baliabide adierazkorrak garatu nahi izan ditu, betiere musika-tresna zoragarri horren berezko ezaugarriak galdu barik, hala nola tinbre-aberastasuna eta soinu iradokitzailea.

Anido laukotearen errezitaletan ohikoa den bezala, aurkeztutako programak barne hartzen ditu konpositore ospetsuen transkripzioak —besteak beste Manuel de Fallaren Bizitza laburra lanaren “1. dantza espainola”— eta laukote honentzat egindako euskal gai herrikoien bertsioak;
berriki sortutako beste obra batzuk ere interpretatzen dituzte, gaur egungo konpositoreek gitarra-laukoteentzat egindakoak.

Laukotearen azken proiektua 2017ko apirilean Txinan egindako bira izan da. Honako hauek dira Anido gitarra-laukotea osatzen dutenak: Carmen Becerra, Sylvia Gutiérrez, Jesús Melchor eta Asier Peláez, Bilbo nahiz Iruñeko kontserbatorioetan eta Donostiako Aiete Musika Eskolan irakasle direnak

Egitaraua

  • Sonata en sol menor, RV 85……………………...…..…...........…..Antonio Vivaldi (1.678 – 1.741)
    Andante molto
    Larguetto
    Allegro
  • Quiccan………………………………………….............…………….Andrew York (1.960)
  • Hiru kanta
    Aitomena………………………………………….....……….......……Josu Zabala
    Loretxoa………………………………………….....……….....……...Benito Lertxundi
    Astoa Balaan…………………………………..................…....……..Mixel Labéguerie
  • Grises y Soles………………………..…………..…………...………Máximo Diego Pujol (1.957)
  • Astor está contento………………......…………………...………….Fernando Millet (1956)
  • Valses poéticos……………………………………....……...………..Enrique Granados (1867-1916)
  • Danza Española nº 1 de La vida Breve……………..........………..Manuel de Falla (1876-1946)

Sarrerak (Musika Eskolan salgai):
- Saio 1: 5 € (Eskolako ikasleak: 3 €)
- Abondemandua: 25 € (Eskolako ikasleak: 15 €)

Ekitaldiak bilatu