Agenda

Musika

Musika ikuskizuna: Grupo Impromptu

Data:2018/01/17 - 2018/01/17

Ordutegia:19.00

Tokia:Areetako Andrés Isasi Musika Eskola

"Schubert y los lieder"

artista gonbidatua: Ana Hernández (sopranoa)

5€

Datorren asteazkenean, urtarrilak 17, Impromptu bikoteak eta Ana Hernández soprano getxotarrak Schubert y los lieder izeneko musika ikuskizuna eskainiko dute Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan. Emanaldia 19:00etan hasiko da eta sarreraren prezioa 5€koa izango da.

 

600 kantatik gora (lieder) egin zituen Schubertek bere bizitza laburrean. Haietan era miragarri eta goxoan uztartu zituen musika eta poesia; izan ere, ematen du hitzak asmo horrekin asmatuak direla.  Kontzertu horretan, Ana Hernandez sopranoak egileak egindako bost abesti eskainiko ditu. Berarekin Impromptu bikotea arituko da, Jose Manuel Cacho bibolin jotzaileak eta Victor Jimenez piano jotzaileak osatua hain zuzen. Egitarauan, Austriako egilearen hainbat lan musikal egingo dituzte.

Ekitaldiak bilatu