Agenda

Erakusketak eta Azokak

Erakusketa: "El beneficio de la duda"

Data:2017/05/05 - 2017/05/28

Ordutegia:11.00-13.00/17.00-20.00 asteazkenetik ostiralera, 12.00-14.00/18.00-21.00 larunbatean eta 12.00-14.00 igandean

Tokia:Algortako Torrene aretoa

Pablo Astrainen pinturak

Pablo Astrainen pintura 

Beti erakarri nau gehiago ziurra ez denak, literaltasunak baino: erdizkako erantzun bat, oroitzapen partzial bat, ezabatutako esaldi bat eta abar. Pentsarazten nauena, zeraren, zergatiaren eta nolaren artean, eta are nonaren eta zertarakoaren artean, noraezean naramana.

Horrexegatik, neure lanak egiten ditudanean, sorkuntza lanean, zalantza egin arazten diguna bilatzen dut. Interpretatu beharreko enigma. Esanahi intimo eta berezia bilatzen dut, eta ez esanahi zehatz edo zuzena.

Ziurgabetasun horrek, hau da, erabateko ziurtasun ezak, irudimena funtzionarazten du eta adimena bere bideak bilatzera bultzatzen du. Ondorio pertsonaletaraino eramaten gaitu, ideia edo kontzeptu zehatz bat onartzera eraman beharrean.

Horrela, publikoa obraren parte izatera gonbidatzen du: irudi beretik milaka interpretazio sortzen dira, bakoitzaren iritziaren pean. Bakoitzak bere bertsioa egiten dugu eta obra bakoitzak bere esanahi pertsonala dauka: adimen bakoitzak bere zalantza, eta obra bakoitzak bere benefizioa.

Pablo Astrain

 

Deskargatu erakusketaren katalogoa HEMEN sakatuta

 

 

 

Ekitaldiak bilatu