Agenda

Ingurugiroa, Kirolak

Bisita gidatua: Punta Begoña

Data:2017/05/30 - 2017/10/21

Ordutegia:kontsultatu

Tokia:Punta Begoña

Punta Begoña

EHU eta Getxoko udala aztertzen, berriztatzen eta egunean jartzen ari den tokia da Punta Begoña.

Gidatutako ibilbidde hau ezberdina izango da, toki itxi baten garatuko delako baina ez da horregatik sorpresa eta jakingarri gabekoa izango.

Aspaldian itsasadarraren defentsarako gunea izanda, espainiar estatuan hormigoia erabili izan zen lehenengo eraikin zibila omen da eta gaur egun, eraikuntza-material honen gaixotasunen aztertokia bihurtu da.

Punta Begoña ezin da Horacio Echevarrieta pertsonarengandik banatu; XX. mende hasierako enpresaburu honek egin baitzuen. Toki honetan, Punta Begoñan, kontzentratzen da XX. mendeko lehen erdiaren historia bizia, bizitokia izateaz gain bere saloietan jende askoren bizitzan eragina izan duten negozioak azkenik, urte askotan, ahazturaren adibide.

Baina ez hori bakarrik, azterketa historikoez gain, guneak formazio geologiko harrigarriak ezkutatzen ditu eta esan beharrik ez, Neguriko etxe ederren neotoponimia ezagutzeko paregabeko talaia da.

  • ekainak 10, zapatua: 9.30-12.00
  • urriak 21, eguaztena: 18.00-20.30

Topalekua, Punta Begoñan bertan

Beti bezala, ez ahaztu arropa eta oinetako erosoak.

Informazioa eskatzeko edo izena emateko 688635350.

 

Ekitaldiak bilatu