Agenda

Kirolak, Ingurugiroa

Bisita gidatua: Hezeguneak

Data:2017/04/12 - 2017/05/22

Ordutegia:kontsultatu

Tokia:Fadurako kiroldegiaren atea

Bolueko hezeguneetan zehar ibilbidea

hezeguneak

Getxoren aniztasunaren beste adibide bat: hezeguneak; Getxo arrantzalea, ekintzaile eta baserritarra izan da baina urari eta lurrari begiratzeko beste modu bat ere garatu behar izan du, erreka bazterretan, ur geldietan, erreka urriek bizitzarako ematen zuten aukera aprobetxatzen jakin behar izan dutenena.

Hezeguneetan garatu izan dira ur-errotak eta errotarien bizimodua eta beraien alboan, ur moteletako landaredia berezia eta hegazti eta anfibio endemikoak.

Eta lautada utzita, mendian gora, herriko toki ezkutu, ezezagun eta misterioz betetako bat: Santa Koloma; ezagutzen duzu? Animatu eta etorri eta bere kondaira kontatuko dizugu, landa ederrak ikusiko ditugu eta baserri ikusgarriak topatuko ditugu.

Natura eta toponimia bere osotasunean gozatzeko aukera paregabea.

  • apirilak 29, zapatua: 9.00-12.00
  • maiatzak 22, astelehena: 18.00-20.30

Topalekua, Fadurako kiroldegiaren atea izango da.

Beti bezala, ez ahaztu arropa eta oinetako erosoak.

Informazioa eskatzeko edo izena emateko 688635350.

Ekitaldiak bilatu