Agenda

Kirolak, Ingurugiroa

Bisita gidatua: Kostaldeko Getxo

Data:2017/10/17 - 2017/10/17

Ordutegia:18.00-20.30

Tokia:Etxetxu (Portu Zaharra9

kostaldeko

Portu Zaharra - Usategi - Aixerrota

Herriaren beste aurpegi bat ezagutzeko aukera: itsasora begira egon den Getxo, Getxo marinela, arrantzalea, Algorta sortu zuena.

Ibilbide honetan itsasoari begira bizi izan diren pertsonek sortutako eraikin eta instituzioak ezagutuko ditugu, historia kontatuko dugu; itsasoaren ertzetan zeuden baserrien berri izango dugu eta gaur egungo joera eta ohiturekin alderatuko ditugu hondartzen goi aldetik pasatzen garenean.

Itsasoak apurtzen duen lurra izanda, kostaldera begira dagoen Getxoko alde honetako geologia berezia ikusi ahal izango dugu, landaredia, arkitektura eta beste behin, itsasadarraren defentsarako sortutako egitura militarrak.

Toponimia aberatsa izango da aurreko guzti horren aberasgarri.

  • ekainak 13, zapatua: 9.00-12.00
  • ekainak 31, eguaztena: 18.00-20.30
  • urriak 17, martitzena: 18.00-20.30

Topalekua, Etxetxu izango da, Portu Zaharrean

Beti bezala, ez ahaztu arropa eta oinetako erosoak.

Informazioa eskatzeko edo izena emateko 688635350

Ekitaldiak bilatu