Agenda

Artea, Erakusketak eta Azokak

Erakusketa: "La pintura es más fuerte que yo" (Ainhoa Ortells)

Data:2017/04/05 - 2017/04/30

Ordutegia:11.00-13.00/17.00-20.00 (asteazkenetik ostiralera), 12.00-14.00/18.00-21.00 (larunbatean) eta 12.00-14.00 (igandean)

Tokia:Torrene Aretoa (Algorta)

Ainhoa Ortells: "La pintura es más fuerte que yo" (pinturak)

Deskargatu HEMEN erakusketaren katalogoa

Zer da ama izatea? Ama izatea denbora aldatzea da, zure zaletasunak aldatzea, maitasuna aldatzea, loa aldatzea, jateko modua aldatzea, etab. Azken finean, ama bihurtzen zarenean aldatu egiten zara. Aldatu bai, baina zu izaten jarraitzen duzu. Paradoxa bat ematen du, baina hala da.

Ainhoa Ortellseri ere gauza bera gertatu zaio. Ama izan eta aldatu egin da, baina bera izaten jarraitzen du. Eta bere artearekiko ikuspuntuarekin ere berdina gertatu da. Artea betikoa izaten jarraitzen du, baina desberdina.

Pintura & piNtuRa erakusketak hori isladatzen du, beti era berean, agian 500 urtez, ikusi ditugun gauzak aldatu ahal direla. Funtsean berdinak dira, baina eraldatuak. Eta koadro klasiko hauek ama baten ikuspuntutik ikusi eta gero hau etortzen zait burura: eta Leonardo da Vinci ama izango balitz, Mona Lisa era berean margotuko luke? Kolore berdinak erabiliko lituzke? Irribarre hori bere seme-alabengan pentsatzen egingo zuen? Eta Picasso ama izango balitz, Guernicako ama horrek beste sufrimendu bat izango luke? Bere burua horrela ikusiko luke?

Beti era batean izan edo egon diren gauzak beste ikuspuntu batetik ikusteko parada ematen digu Ainhoa Ortellesek Pintura & piNtuRa erakusketan. Betikoari buelta eman, ume izatera bueltatu, disfrutatu, exploratu, probatu, sentitu, egin… Pinturaren izaeraz gozatu, koloreez gozatu. Gozatu, bizi, ama izan, artea egin.

 

Garazi Arrizabalaga Cabrerizo
Durangoko Arte eta Historia Museoko Zuzendaria

Ekitaldiak bilatu