Hasiera  Zerbitzuak  Agenda  Xehetasuna

Agenda

Turismoa, Getxo kirola, Getxo Beste ekitaldiak

"Red Bull Cliff Diving” txapelketa Bilbon

Data:2018/06/30 - 2018/06/30

Ordutegia:

Tokia:La Salve Zubia Bilbon

2018ko denboraldian, "Red Bull Cliff Diving” txapelketako hiri anfitrioietako bat izango da Bilbo (Bizkaia), baita hura burutzeko aukeratu ziren lehen sei hirietako bat ere.

2014. eta 2015. urteetako edizioetan izandako arrakasta aintzat hartuta, Bilboko Salbe zubiak, Guggenheim Bilbao Museoa atzean duenak, hirugarrenez hartuko du erortze libreko jauzien munduko txapelketa, 2018ko ekainaren 30ean.

Ekitaldiari buruzko informazio gehiago nahi baldin baduzu, “Red Bull Cliff Diving”-en webgune ofiziala bisitatu; bertan, txapelketa jarraitu ahal izango duzu streaming bidez, egunean bertan.

Egun horietan Bilbora joan ahal bazara, aparteko ekitaldi gogoangarria biziko duzu hiriburuan, milaka pertsona erakarriko dituena; erortze libreko jauzien munduko txapelketaz ez ezik, horren kokaleku izango den inguru zoragarriaz ere gozatu ahalko duzu.

Zalantza barik, Bilboko giro ona ezagutzeko eta horren inguruak bisitatzeko aukera paregabea da.

Egun horietan Bizkaira baldin bazatoz, bidaia aprobetxatzera eta Getxo bisitatzera animatzen zaitugu; hiriburutik 20 minutura dago bakarrik eta zuzeneko konexioa du Bilborekin, metro bidez. Halaber, ostatuen, jatetxeen, jardueren eta esperientzia turistikoen eskaintza zabala dago Getxon.

Non lo egin

- Nola heldu

- Non jan

- Getxoko hondartzak

 

Ikusi agenda osoa