Hasiera  Zerbitzuak  Agenda  Xehetasuna

Agenda

2018ko ekainean, munduko gastronomiaren Oscar Sariak banatuko dira Bilbon, “The World´s 50 best restaurant” izeneko galan
Turismoa, Getxo Beste ekitaldiak

2018ko ekainean, munduko gastronomiaren Oscar Sariak banatuko dira Bilbon, “The World´s 50 best restaurant” izeneko galan

Data:2018/06/19 - 2018/06/19

Ordutegia:2018ko ekainan

Tokia:Euskalduna Jauregia

2018ko ekainean, munduko gastronomiaren Oscar Sariak banatuko dira Bilbon, “The World´s 50 best restaurant” izeneko galan, hain zuzen ere.

Restaurant aldizkari ospetsuaren arabera, munduko 50 sukaldaritza-establezimendu onenak bilduko dituen ekitaldia da; Guggenheim Bilbao Museoan, Euskalduna Jauregian eta Bilboko zein Bizkaiko beste hainbat tokietan egingo da.

Dagoeneko, Euskadiko lau jatetxe “The World´s 50 best restaurant” sailkapenean daude: Asador Etxebarri (6. tokian), Mugaritz (9. tokian), Arzak (30. tokian) eta Azurmendi (38. tokian). Horrez gain, munduan Michelin izar gehien dauden lekua da.

Gauzak horrela, ez zaigu toki hoberik bururatzen gastronomiaren munduko galarik garrantzitsuenetako bat ospatzeko.

The World´s 50 best restaurant 2018  Bizkaian egingo da, munduko helmuga gastronomikoa dena, eta Bilbo sustatzeko balio izango du; hori dela eta, hainbat jarduera aurreikusi ditu munduko zapore onenak ezagutarazteko.

Bizkaira joango bazara data horietan eta inguruan ostatu hartzeko toki baten bila bazabiltza, hainbat aukera eskaintzen dizkizugu Getxon, Bilbotik 20 minutura soilik; bertan, euskal kostaldeaz, hondartzaz eta itsas brisaz gozatu ahal izango duzu.

-Non lo egin Getxon

-Non jan Getxon

-Pintxotan Getxotik

-Getxo Kosta

-Getxoko hondartzak

 

Ikusi agenda osoa