Hasiera  Zerbitzuak  Agenda  Xehetasuna

Agenda

Aste Santu honetan, mugi zaitez Basque Fest-en erritmoan, Bilbon
Turismoa, Getxo jaiak

Aste Santu honetan, mugi zaitez Basque Fest-en erritmoan, Bilbon

Data:2018/03/28 - 2018/04/03

Ordutegia:Egun osoan. Martzoaren 28tik Apirilaren 1era

Tokia:Bilbo

 

Martxoaren 28tik apirilaren 1era Bilbok Basque Fest ospatuko du, tradizioa eta abangoardia uztartzen dituen eta euskal kultura omentzen duen jaialdia.

Lau egunez, Bizkaiko hiriburuak ospakizun bat biziko du, bost osagairekin: Kultura, Musika, Market, Sport eta Gourmet.

Egun horietan inguruetan bazaude, etorri Bilbora, bertan dagoen eskaintzaz gozatzeko: arte-erakusketa, dantza, kale-antzerkia, ume-animazioa, artisautza-azokak, kontzertuak, tailerrak, erakusketak, DJak, ikuskizunak, dastaketak, euskal diseinuaren erakusketak, eta herri kirolen erakusketak. Jarduera guztiak hiriko hainbat tokitan banatuko dira: Areatza, Plaza Barria, Azkuna Zentroa eta Guggenheim Bilbao Museoa.

Aukera aparta benetako euskal kultura ezagutzeko eta hiriaren giro onaz gozatzeko. Aste Santuan, etorri Bilboko Basque Festera!

Egun horietan Bizkaira etorriko bazara eta inguruetan ostatu bila ari bazara, hona hemen zenbait aukera Getxon, Bilboko erdialdetik 20 minutura baino ez dagoena:

-Non lo egin Getxon

-Non jan Getxon

-Zer egin Getxon

 

Ikusi agenda osoa