Hasiera  Zerbitzuak  Agenda  Xehetasuna

Agenda

Espainiako Itzuliaren 17. etapa Getxoko Kirol Portutik abiatuko da 2018ko irailaren 12an
Getxo kirola, Turismoa

Espainiako Itzuliaren 17. etapa Getxoko Kirol Portutik abiatuko da 2018ko irailaren 12an

Data:2018/09/12 - 2018/09/12

Ordutegia:

Tokia:Getxoko Kirol Portua abiapuntua

Espainiako Itzuliaren 17. etapa Getxoko Kirol Portutik abiatuko da 2018ko irailaren 12an eta Bizkaiko badiako zati handi batetik igaroko da.

Ibilbide ikusgarria izango da itsaso eta mendi artetik, Getxoko itsaslabarretatik eta Bizkaiko toki zoragarrienetatik igaroko dena, besteak beste Bizkaia Zubitik, aurten 125 urte beteko dituena.

Getxoz gain, Espainiako Txirrindularitza Itzuliaren etapa honetan toki hauexek zeharkatuko dituzte txirrindulariek, besteak beste: Bilbo, San Mames, Guggenheim Bilbao Museoa, Gaztelugatxe eta Urdaibai.

Zalantza barik, opari ederra izango da txirrindularitzarentzat, ikusleentzat, Bizkaiarentzat eta zaleentzat; izan ere, mundu osoan da ezaguna kirol horrekiko dagoen zaletasuna. Espainiako Txirrindularitza Itzulia: Getxon irailean baldin bazaude, ezin dezakezun ekitaldia galdu.

Getxora etorri nahi baldin baduzu eta ostatuari, tabernei nahiz jatetxeei buruzko informazioa nahi baduzu, honako orrialde hauetan duzu eskuragarri:

Non lo egin?

Non jan?

Pintxotan Getxotik

Zer egin?

Ikusi agenda osoa