Hasiera  Zerbitzuak  Agenda  Xehetasuna

Agenda

J-80 mailako Espainiako Koparen hamabigarren edizioa,  2018ko ekainaren 21etik 24ra
Getxo kirola, Turismoa

J-80 mailako Espainiako Koparen hamabigarren edizioa, 2018ko ekainaren 21etik 24ra

Data:2019/06/21 - 2019/06/24

Ordutegia:Hasiera Ordua

Tokia:Getxo

J-80 mailako Espainiako Koparen hamabigarren edizioa J-80 Nazioarteko Mailaren 2019ko Munduko Txapelketaren aurretik egingo da, 2018ko ekainaren 21etik 24ra; Real Club Marítimo del Abra – Real Sporting Club taldeak antolatu du (Espainiako Bela Errege Federazioak eskuordetuta), honako hauekin elkarlanean: Getxoko Udala, Euskadiko zein Bizkaiko Bela Federazioak, eta Espainiako J-80ko Jabeen Elkartea.

"J Boats ontziolako 8 metroko estropada-yateei ematen zaien izena da J 80 (ontziola hori izan zen 1976. urtean J 24 ospetsuak merkaturatu zituena). J 80 oso monotipo gogorra da, itsasoan oso ondo irauten duena eta lauzpabost tostarteko hartzen dituena. Dauzkan prestazio bereziei esker, tripulazioak aisialdi-uneak izan ditzake, baita mailarik gorenean lehiatu ere. J 80 itsasontzi guztiak tamaina berekoak dira, guztiek abiadura potentzial bera izan dezaten. Horrenbestez, denbora errealean egiten da lehiaketa, hau da, lehenengo heltzen denak irabazten du; beste proba batzuetan, aldiz, konpentsatutako denbora deritzona aplikatzen dute”. Iturria: RCMA-RSC dosierra.

J-80 mailako Espainiako Koparen hamabigarren edizioa hartuko du Getxok. Irrikaz espero den kirol-ekitaldia da; estatuko 50 tripulazio onenak lehiatuko dira, hala nola munduko txapeldunak izan diren zenbait. Hala, besteak beste, espero da honako hauek hartzea parte hizpide dugun Espainiako Kopan: Rayco Tabares, Pichu Torcida, Ignacio Camino eta José María Van der Ploeg.

2018 ekainaren 21etik 24ra, benetan zirraragarria izango den kirol-ekitaldia gauzatuko da Bizkaiko Golkoko uretan, eta ospakizun-egunak izango dira Getxon. Era berean, oraingo honetan Getxoko RCMA-RSC taldeak Emakumezkoen Saria banatuko du J 80 Espainiako Koparen barruan, eta estatuko emakumezkoen tripulazio onenak lehiatuko dira hura eskuratzeko xedez. Edizio honetan, bat egingo da nazio zein nazioarteko kirol-ekitaldi nabarmenetan feminismoa bultzatzeko egitasmoarekin.

Getxora etorri nahi baldin baduzu eta ostatuari, tabernei nahiz jatetxeei buruzko informazioa nahi baduzu, honako orrialde hauetan duzu eskuragarri:

Non lo egin?

Non jan?

Pintxotan Getxotik

Zer egin?

Ikusi agenda osoa