Hasiera  Zerbitzuak  Agenda  Xehetasuna

Agenda

Europako Rugby Continental Shield finala Getxon 2018ko Maiatzaren 12an
Turismoa, Getxo kirola

Europako Rugby Continental Shield finala Getxon 2018ko Maiatzaren 12an

Data:2018/05/11 - 2018/05/12

Ordutegia:Hasiera Ordua

Tokia:Getxoko Fadura Rugby Zelaian

Rugby Continental shield

European Rugby Champions Cup eta European Rugby Challenge Cup finalak Bilbon (Bizkaia) jokatuko dira 2018ko maiatzaren 11n eta 12an.

Bilbo 2018 finalak -bideoa

San Mames estadioa, futbolaren katedral gisa ezagutzen dena eta Athletic Club de Bilbao taldearen etxea dena, UEFA EURO 2020ko hamahiru zelaietako bat izango da. Oraingo honetan, futbolaren tenplua eraldatuko da eta munduko errugbi-zaleen egoitza bilakatuko da.

Izan ere, maiatzaren 11n eta 12an, Europako kluben txapelketarik garrantzitsuenetako bi hartuko ditu Bilbok, eta zale asko etorriko dira Erresuma Batutik, Frantziatik nahiz Irlandatik.

Getxoko Fadura kiroldegia Europako Continental Shield finala hartzeko aukeratu dute. Maiatzaren 12an, 12:00etan, Getxon gogoangarri izango den kirol-ekitaldia egingo da Fadurako errugbi-zelaian, zeinak 1500 pertsonentzako edukiera daukan.

Aparteko ekitaldia izango da Getxon eta Euskal Herri osoan, ezin dezakezu gal maiatzean Bilbon edo Bizkaian bazaude.

Europako Rugby Champions Cup eta Rugby Challenge Cup finalak kirol horrek tradizio handia duen herrialdeetatik kanpo egingo diren lehen aldia izango da; horregatik, hain zuzen ere, urteko kirol-ekitaldirik irrikatuena da. Getxo, Bilbo, Bizkaia eta Euskadin dena prest dago jada 2018an Europako errugbiarekin izango den hitzordu handirako.

Oraingoz 56.000 sarrera baino gehiago saldu dira errugbiko Europako finaletara joateko.

2018ko maiatzaren 11n izango den European Challenge Cup finalera joateko sarrera erosi nahi baldin badituzu, jakinarazi nahi dizugu prezioa 20 eta 55 euro artekoa dela. Hurrengo egunean, European Champions Cup txapelketaren amaiera jokatuko da, horretarako sarreren prezioa 40 eta 95 euro artekoa da.

Txapelketen webgune ofizialetan eros daitezke sarrerak.

European Rugby Challenge Cup eta European Rugby Champions Cup txapelketen gaineko informazio gehiago eskuratzeko, sakatu hemen.

Bilbon eta Getxon finalak jolastuko dituzten taldeak, ondoko hauek dira:

Bilbon:

Leinster-Dublin

Racing 92-Paris

Gloucester- Gloucester-Inglaterra

Cardiff Blues-Cardiff

Getxon

Heidelberger Rugby (Heidelberger, Alemania)  VS   Enisei STM Rugby Club (Krasnoyarsk, Rusia)

Sarreren saltokia:

Getxo Rugby taberna: Gaztelugatze kalea 3, Algorta

Baserri taberna: Teietxe kalea 3, Algorta

Prezioa:

10€ Tribuna

5€ orokorra

18 urte azpikoak doan.

FUN ZONE: Umeentzako tailerrak eta puzgarriak, txosna eta bazkaria. Zatoz eta gozatu!

 

Getxora etorri nahi baldin baduzu eta ostatuari, tabernei nahiz jatetxeei buruzko informazioa nahi baduzu, honako orrialde hauetan duzu eskuragarri:

Non lo egin? 

 Non jan?

Pintxotan Getxotik

Zer egin?

Ikusi agenda osoa